Emakumeak abstrakziogile
Irene Chou
Apy Art Centre Collective
Atalak
Barbara Kasten
- Izenburua:
- Barbara Kasten
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta espazioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Materiala | Light and Space | Ehungintza | László Moholy-Nagy | Mies van der Rohe | Dimentsioa
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Kasten, Barbara
Bere ibilbidearen hasieran, Barbara Kasenek ehungintza-lan abstraktuak egin zituen, elementu fotografikoz hornituak. 1974rako, baina, argazkigintza hartu zuen adierazpide nagusitzat. Laszlo Moholy-Nagy, Ludwig Mies van der Rohe eta Light and Space mugimendu kaliforniarrak sortutako giro argitsuen eraginez, artistak, kamera ilunean, plexiglasezko piezak, ispiluak, kristala, zurezko oholak eta metalezko barrak fotografiatu zituen, haien gainera koloretako argiak proiektatuta. Eraikuntzak saila modu eskultorikoan osatutako eta argi-itzal jokoak dimentsio espazial berezi batez hornitutako abstrakzio geometriko koloretsu horren parte da.