Emakumeak abstrakziogile
Jagoda Buić
Mary Ellen Bute
Atalak
Lynda Benglis
- Izenburua:
- Lynda Benglis
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Materiala | Brontzea | Tradizioa | New York | Jackson Pollock
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Minimalismoa
- Teknikak:
- Dripping | Keinu-pintura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Benglis, Linda
New Yorken ezagutu zituen minimalistek ez bezala, Lynda Benglisek bizitasuna eman nahi izan zien bere lanei. 1968an, latex koloreztatuzko turrustak isurtzen hasi zen lurrean. “Eroritako pintura” horiek aro victoriarrean “eroritako emakumeen” patua ekartzen dute gogora. Jan haragia obraren jatorria 1969tik aurrera poliuretanozko aparrarekin egindako eskultura-sail baten pieza batean dago: lurrera isurita, materialak bere forma propioa aurkitu zuen. Eskultura abstraktu horiek artistaren keinu-mugimenduak islatzen dituzte denboran eta espazioan: “keinu izoztuak” deitzen die berak (frozen gestures). Obra horren brontzezko bertsio bat egiteko erabakia hartzean, Lynda Benglisek antzinako tradizio eskultoriko klasikoagoarekin lotu nahi izan zuen bere lana, Jackson Pollock-en dripping teknikaren keinu-mugimendua alderantzikatuta.