Emakumeak abstrakziogile
Elena Asins
Aurèlia Muñoz
Atalak
Elaine de Kooning
- Izenburua:
- Elaine de Kooning
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Erakusketak | Black Mountain College | ARTnews aldizkaria | New York | Buckminster Fuller | Josef Albers | Willem de Kooning
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Ekintza-pintura
- Aipatutako artistak:
- de Kooning, Elaine
Elaine Fried arte-ikaslea zen eta 20 urte besterik ez zituen Willem de Kooning margolari herbeheretarra ezagutu zuenean New Yorken. Haren eskoletara joan zen eta 1943an ezkondu ziren. 1948an, Ipar Carolinako Black Mountain College ikastegi esperimentalean igaro zuen udara, eta Josef Albers-en eskoletara —kolorearen teoriari buruzkoak— zein Richard Buckminster Fuller-en eskoletara joan zen. 1950eko hamarkadan, erakusketa kolektibo garrantzitsu batzuetan parte hartu zuen New Yorken, eta 1954an egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa. Bere margoetan espresionismo abstraktuaren formak eta lengoaiak erabiltzen zituen; horrez gainera, libreki baliatzen zituen koloreak eta pintzelada indartsuen bidez sorturiko trazu zabalak. Abstrakzioari buruz zuen ikuspegiari dagokionez, zera esan zuen: “Niretzat, margolan bat, lehenik eta behin, gertakizun bat da, eta soilik gero izango da irudi bat”. Artista bisual gisa jarduteaz gainera, Elaine de Kooning arte-kritikaria ere izan zen ARTnews aldizkarian. Bere talentu artistikoari esker, sentikortasun berezia erakusten zuen sormen-prozesuari zegokionez, eta horixe islatzen zen bere testuetan.