Emakumeak abstrakziogile
Hedda Sterne
Lee Krasner
Atalak
Janet Sobel
- Izenburua:
- Janet Sobel
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Erakusketak | Jackson Pollock | Clement Greenberg | Peggy Guggenheim
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Dripping
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Sobel, Janet
Janet Sobel 43 urterekin hasi zen margotzen. Esperimentuak egin zituen abstrakzioaren arloan, margo disolbatua, kristalezko pipetak eta azkar lehortzeko esmalteak erabiliz. Halaber, mihisea okertu eta margo umelari putz egiten zion. Peggy Guggenheim-ek haren lana erakutsi zuen eta esan zuen artista hori zela “AEBko emakume margolari onena, alde handiarekin”. Clement Greenberg arte-kritikariaren esanetan, Sobelek egin zituen lehen all-over obrak, eta Jackson Pollock-ek esan zuen, bestalde, “inpresio handia eragin” ziotela “margolan haiek”. Hala ere, Greenbergek adierazi zuen Sober “etxekoandrea” eta margolari “primitiboa” zela. Pollockek, 1943an, esperimentuak egin zituen, margoari jariatzen utziz, baina 1947an heldu zion berriro teknika horri, Sobelen ereduari jarraituz beharbada, bere obra tantakari (dripping) ospetsuak sortzeko. Sobelen obra berehala ahaztu zen eta orain dela gutxi deskubritu dute berriro.