Emakumeak abstrakziogile
Ehunak eta abstrakzioa
Feminismoak eta abstrakzioa
Atalak
Errealitate Berrien Aretoaren harira
- Izenburua:
- Errealitate Berrien Aretoaren harira
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artearen historia | Abstraction-Création taldea | Errealitate Berrien Aretoa | Paris | Antoine Pevsner | Auguste Herbin | Étienne Béothy | Félix Del Marle | Michel Ragon | Michel Seuphor | Pierre Descargues | Berdintasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua | Sinbolismoa
- Aipatutako artistak:
- Choucair, Saloua Raouda | Delaunay-Terk, Sonia | Hepworth, Barbara | Herrera, Carmen | Kobro, Katarzyna | Moss, Marlow | Pagava, Vera | Taeuber-Arp, Sophie | Vieira da Silva, Maria Helena | Zeid, Fahrelnissa
Errealitate Berrien Aretoa 1946an sortu zen, Parisen, Auguste Herbin, Antoine Pevsner, Félix Del Marle eta Étienne Béothy artistek bultzatuta. Arte abstraktua hauspotzeko xedea izan zuen hasieratik eta harrezkero joera berriak aurkezten ditu urtero, abstrakzio geometriko “puru-purutik” hasi eta figurazio sinbolikoraino. Michel Ragon, Michel Seuphor eta Pierre Descargues kritikari ospetsuak Aretora joan ohi ziren, eta egitasmoak arrakasta handia izan zuen. 1931tik 1936ra bitarte, zortzi emakume artistak baino ez zuten bat egin Abstraction-Création taldearekin (Delaunay-Terkek, Hepworthek, Kobrok eta Mossek, besteak beste); aldiz, Errealitate Berrien Aretoa egiazko erakusleiho bilakatu zen emakume artista askorentzat: Delaunay-Terk, Taeuber-Arp, Hepworth, Vieira da Silva, Pagava, Choucair, Zeid eta Herrera, adibidez.