Emakumeak abstrakziogile
Argazkigintzako Ikuspegi Berria
Arte abstraktua AEBn zabaltzeko funtsezkoak izandako hiru emakume: Katherine S. Dreier, Hilla Rebay, Peggy Guggenheim
Atalak
Sonia Delaunay eta arropa: prêt-à-porter modatik zinemako eta antzerkiko jantzietara
- Izenburua:
- Sonia Delaunay eta arropa: prêt-à-porter modatik zinemako eta antzerkiko jantzietara
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Dekorazio-arteak | Jantzi-diseinua | Jantziak | Oihal-diseinua | Oihalak | Antzerkia | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Delaunay-Terk, Sonia
Abstrakzioak, bere hastapenetan, dekorazio-artearen elementuak mailegatu bazituen ere, apaindurak gai tabua izaten jarraitu zuen korronte haren aitzindarientzat. Delaunay-Terken lanak generoen arteko mugak hausten zituen, eta kritika txarrak jaso zituen hasieran; “azalekoa” izatea ere egotzi zioten. Berehala, ordea, arte gorena eta behe-mailako artea bereiztearen kontrako jarrera modernitatearen ezaugarri nagusietako bat bihurtu zen, eta, gaur egun joera horren irudi ikonikoa bilakatu da Delaunay-Terken argazkia, zeinetan agertzen baita bere soineko simultaneoa jantzirik. Zinemarako eta antzerkirako egindako jantziez gainera, artistak, prêt-à-porter jantziak ere sortu zituen 1910eko hamarkadaz geroztik, bai eta oihal estanpatuetarako motibo ugari ere.