Emakumeak abstrakziogile
Germaine Dulac
Anni Albers
Atalak
Liubov Popova
- Izenburua:
- Liubov Popova
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta filosofia | Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Eszenografia | Oihal-diseinua | Ikonoa | Supremus artista-taldea | Académie de la Palette | Mosku | Paris | Henri Le Fauconnier | Jean Metzinger | Kazimir Malevich | Vladimir Tatlin
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Futurismoa | Konstruktibismoa | Kubofuturismoa | Suprematismoa
- Aipatutako artistak:
- Popova, Liubov
Liubov Popova, merkatari-familia aberats kulturadun bateko alaba, Moskura joan zen 1906an, eta margolaritza ikasi zuen han. 1912an Parisko Académie de la Palette ikastegian matrikulatu zen; bertan Jean Metzinger eta Henri Le Fauconnier izan zituen irakasle, eta futurismo italiarra ezagutu zuen. Moskura itzulirik, praktika kubo-futurista garatu, eta bat egin zuen Vladimir Tatlin-ekin: haren lantegian jardun zen 1916ra arte. 1915–16 urteetan arteari buruzko eztabaidak antolatu zituen, astero, bere etxean, eta hainbat artista, arte-historialari eta filosofo biltzen ziren haietara.
Gero, Kazimir Malevichen zirkulura hurbildu zen, eta haren Supremus elkarte-egitasmoarekin bat egiteaz gain, laguntza ekonomikoa eman zion. 1916an pintura ez-objektiboarekin esperimentatu zuen Arkitektonika piktorikoen saila sortuz; pieza horiek Malevichen suprematismotik urruntzen dira, izan ere, haien plano piktorikoak nabarmen dinamikoagoak dira eta akabera materikoagoa daukate; ezaugarri horiek agerian uzten dute artistak zur gaineko ikonogintzarekiko zeukan interesa, baita Tatlinekin izandako hartu-emanen eragina ere. Ondoren, oihalak diseinatzeari ekin zion, eta arte eszenikoei ekarpena egin zion bere “antzerki-konstruktibismoarekin”; horrela, eszenografien diseinura bideratu zuen bere pintura-praktika.