katalogoa
Abstrakzioa
- Izenburua:
- Abstrakzioa
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao, 2018
- Neurriak:
- 23 x 30 cm
- Orrialdeak:
- 175 or.
- ISBN:
- 978-84-95216-86-1
- Lege gordailua:
- BI-1416-2018
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Artelanak | Lan-prozesua | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fischer, Ida
Abstrakzioa (Abstraction), ca. 1945–1948
Akuarela paper gainean, 47,9 × 60,3 cm
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser, 78.2514.14
Sinadurarik gabea; atzealdean grafitoz datatua (esku ezezaguna): ca. 1945–1948
Ez du ur-markarik; zigilua erliebean, kolorerik gabe, ertz batean: MORILLA / 1059 / BOARD
Jatorria
Justin K. Thannhauserrek artistarengandik edo haren oinordekoengandik eskuratua, New York, 1963; Thannhauserrek Solomon R. Guggenheim Foundationi legatua, New York, 1978, museoarentzako dohaintza-aginduaren, 1963, eta mailegu luzatuaren, 1965, arabera.
Materialak eta prozedura
1932an Txinan barrena egindako bidaien ondotik hasi zen Ida Fischer pintatzen, berrogeita bederatzi urte zituela, eta New Yorkera itzuli zenean, Hans Hofmann (1880–1966) eta Irene Rice Pereira (1902–1971) artistekin jarraitu zuen ikasten. Modu aktiboan parte hartu zuen Jane Street Group (1945–49) taldean; bereziki Hofmannen ikasle ohiek osatutako talde txiki bat zen, eta erakusketa eremu txiki bat zuten Greenwich Villagen1.
Abstrakzioa (Abstraction, ca. 1945–1948) lanaren konposizioa definitzeko, akuarela beltzeko lerro finak trazatu zituen Fischerrek lehenik; horietako batzuk infragorrizko erreflektografian ikus litezke. Ondoren, lerro horiek guztiak estali zituen, akuarela arindu marroi, urdin, berde eta, azkenik, laranja-koloreko aplikazio ugariz. Berde-kolore argiko eremu batzuetan, Fischerrek paper lehorgarriz edo trapu batez lehortu zuen akuarela, papera artean heze zegoela. Eremu horiek itxura orbanduna dute, pigmentua itsatsirik gelditu zelako ale larriko akuarelarentzako paperaren alderdirik sakonenean eta hobeto ezabatu zelako goiko aldean. Beste eremu batzuetan, berriz, kolore ugari aplikatu zituen, eta berde argiaren gainean urdina erantsi zuen, berde iluneko formak sortzeko helburuarekin. Morilla Company (New York) enpresak ekoitzitako ale larriko akuarelarentzako papera erabili zuen Fischerrek. (JW)
[Itzulpena: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]
Oharrak
1. Ida Fischerren heriotza-oharrak, New York Times, 1956ko urtarrilak 23, 25. or.; Vivian Endicott Barnett, The Guggenheim Museum: Justin K. Thannhauser Collection, Solomon R. Guggenheim Foundation, New York, 1978, 54. or. [itzuli]