Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

katalogoa

Emakumea perikitoarekin 

Izenburua:
Emakumea perikitoarekin 
Argitalpena:
Bilbao: Guggenheim Bilbao, 2018
Neurriak:
23 x 30 cm
Orrialdeak:
175 or.
ISBN:
978-84-95216-86-1
Lege gordailua:
BI-1416-2018
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Emakumea artean | Artelanak | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Inpresionismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Renoir, Pierre-Auguste

Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche), 1871
Olio-pintura mihise gainean, 92,6 × 65,4 cm
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.68
Datarik gabe; behean eskuinean pintura beltzez sinatua: A. Renoir.

Jatorria

Cornelis Hoogendijk (1866–1911), Haga, seguruena 1900 baino lehen eta 1912an jada; hilondoko salmenta, Frederik Muller and Cie, Amsterdam, 1912ko maiatzak 21–22, 57. zk.; Paul Cassirer-ek (1871–1926), Berlin, eta Bernheim-Jeune-k (Gaston eta Josse Bernheim-Jeune, jabeak), Paris, enkantean erosia, 1912ko maiatza. Moderne Galerie Heinrich Thannhauserrek erosia edo bertan biltegiratua, Munich, 1916an jada. Christian Tetzen Lund (1852–1936), Kopenhage, 1921eko otsailean jada; Galerie Barbazanges (Henri Barbazanges, jabea), Paris, 1922. Jos [Joseph] Hessel (1859–1942), Paris, 1925eko otsailean jada; Hesseli Galerien Thannhauserrek erosia (Justin K. Thannhauser, jabea), Berlin eta Lucerne, ca. 1925eko otsailak 18 (inb. zk. 1035, “Frau mit Papagei”)1; Justin K. Thannhauserri transferitua (Amsterdametik igarota), Paris, eta geroago New York, ca. 1938ko ekainak 2 (40224. zk.); Thannhauserrek Solomon R. Guggenheim Foundationi legatua, New York, 1978, museoarentzako dohaintza-aginduaren, 1963, eta mailegu luzatuaren arabera, 1965.

Lehen erakusketak

Berlin, Paul Cassirer, Galerie-Ausstellung [XV. Jahrgang 1912–13. Erste Ausstellung], 1912ko urriak 24–abenduak 2, 39. zk. (izen honekin: Frau mit Papagei).
Paris, Bernheim-Jeune, Exposition Renoir, 1913ko martxoak 10–29, 2. zk. (data honekin: 1868).
Dresden, Galerie Ernst Arnold, Ausstellung französischer Malerei des XIX Jahrhunderts, 1914ko apirila-maiatza, 99. zk. (izen honekin: Frau mit Papagei).
Oslo, Nasjonalgalleriet (Foreningen Fransk Kunst erakundeak antolatua), Auguste Renoir, 1841–1919, 1921eko otsailak 12–martxoak 6, 4. zk. (izen honekin: Femme au perroquet); hona eraman zuten erakusketa: Kopenhage, Ny Carlsberg Glyptotek, 1921eko martxoak 17–apirilak 10; eta Stockholm, Nationalmuseum, 1921eko maiatza.
Paris, Palais du Louvre (orain Musée du Louvre), Pavillon de Marsan, Le décor de la vie sous le Second Empire, 1922ko maiatzak 27–uztailak 10, 149. zk. (izen honekin: La femme au perroquet, ca. 1869).
Berlin, Künstlerhaus (Galerien Thannhauserrek antolatua), Erste Sonderausstellung in Berlin, 1927ko urtarrilak 9–otsail erdialdea, 196. zk., erreprodukzioa (izen honekin: Dame mit Papagei).
Amsterdam, Stedelijk Museum, Honderd jaar Fransche kunst, 1938ko uztailak 2–irailak 25, 200. zk. (izen honekin: La femme au perroquet [Vrouw met papegaai]).
uenos Aires, Museo Nacional de Bellas Artes, La pintura francesa de David a nuestros días, 1939ko uztaila-abuztua, 113. zk.; toki hauetara eraman zuten: Rosario, Museo Municipal de Bellas Artes “Juan B. Castagnino”, La pintura francesa de David a nuestros días, 1939ko abuztuak 31–irailak 10, 78. zk. (izen honekin: La mujer de la cotorra); Montevideo, Museo de Bellas Artes (orain Museo Nacional de Artes Visuales), La pintura francesa de David a nuestros días, 1939ko maiatza; Rio de Janeiro, Museu Nacional de Belas Artes, Pintura francesa, seculos XIX e XX, 1940ko ekainak 29–abuztuak 15; San Francisco, M. H. de Young Memorial Museum (orain de Young Museum), The Painting of France since the French Revolution, 1940ko abendua-1941eko urtarrila, 88. zk., erreprodukzioa (izen honekin: Woman with Parrot); Art Institute of Chicago, Masterpieces of French Art, 1941eko apirilak 10–maiatzak 20, 130. zk., XXXIV. xafla. (izen honekin: Woman with Parrot); Los Angeles, Los Angeles County Museum (orain Los Angeles County Museum of Art), The Painting of France since the French Revolution, 1941eko ekaina-uztaila, 110. zk. (izen honekin: Woman with Parrot); Portland, Oregon, Portland Art Museum, Masterpieces of French Painting from the French Revolution to the Present Day, 1941eko irailak 3–urriak 5, 91. zk.; San Francisco, M. H. de Young Memorial Museum (orain de Young Museum), The Painting of France since the French Revolution, 1941eko abendua–1942ko urtarrila, 88. zk., erreprodukzioa (izen honekin: Woman with Parrot); Washington, D.C., National Gallery of Art, French Government Loan, 1942ko martxoak 2–1945eko urtarrilak 1, (ez zen katalogorik egin), eta Justin K. Thannhauserren mailegu luzatua 1946ko uztailaren hasiera arte.
Pittsfield, Massachusetts, Berkshire Museum, French Impressionist Painting, 1946ko abuztuak 2–31, 20. zk. (izen honekin: Woman with Parrot).
Los Angeles, Los Angeles County Museum (orain Los Angeles County Museum of Art), Pierre Auguste Renoir, 1841–1919: Paintings, Drawings, Prints and Sculpture, 1955eko uztailak 14–abuztuak 21, 9. zk., erreprodukzioa, 44. or. (izen honekin: Woman with Parrot); San Francisco Museum of Art-era eraman zuten (orain San Francisco Museum of Modern Art), 1955eko irailak 1–urriak 2.

Materialak eta prozedura

Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche) obran, Pierre-Auguste Renoirrek Lise Tréhot (1848–1922) irudikatzen du, sarritan harentzat modelo lanak egin zituena 1866–1872 urteetan, hau da, artistak inpresionistekiko konpromisoa hartu aurreko denboran (1874 arte ez zuten elkarrekin erakusketarik antolatu). Pinturaren dimentsioak euskarri frantses estandarraren hurbilekoak dira (Paisaia 30), eta mihise-oinarria fintasun handiz dago ehundua eta komertzialki inprimatua; obra Guggenheim bilduman sartu baino lehen berroihaleztatu zen mihisea. Renoirrek bustia bustiaren gainean teknika baliatuz aplikatu zuen pintura, pintzelkada txikiekin, koloreak koadroaren gainazalean nahastuta. Pintura oro har fluidoa eta mehea da, baina eremu batzuk sendotasun handiagoz daude eraikiak, koadroaren gainazalean erliebean ageri den pintura oparo eta opakuarekin. Loditasun handiagoz margoturiko eremu horietan daude aurpegia eta eskuak, txoria), puntu argiak landare-potean eta lehen planoko landareetan, eta puntu beltz batzuk soinekoaren beheko zatian. Mihisearen kolorea eta testura agertzen dira oso meheki emandako pinturaren tarteetan, pintura opakuagoko zatien artean, eremu batzuetan.

X izpi bidezko erradiografiak agertzen du Renoirrek hasieran ezkerreko papar-hegala margotu zuela soinekoaren kanpoaldearen gainean tolestua, eta gero haren parte bat estali zuela soinekoaren pintura beltzarekin. Gerriko gorriaren posizioa ere aldatu zuen; eskuineko zatia gehiago luzatzen da eskuinaldera X izpi bidezko erradiografian azken konposizioan baino, eta estereo­mikroskopioaz egindako azterketan ikusten da pintura arrosa-gorria zegoela zintzilik dagoen bandaren bi aldeetan. X izpien bidezko erradiografiak berebat erakusten du forma bihurritu bat dirudiena, polisoiaren goialdeko pintura beltzaren azpian. Karmin-kolore iluna dago pintura beltzaren azpian eremu horretan, eta posizio horretan bandak lehen lazo bat izan zezakeela iradokitzen du. Aldaketa txiki batzuk egin ziren halaber emakumearen ezkerreko kanpoaldeko bi behatzetan, apur bat makurtuagoak ageri baitira X izpien bidezko erradiografian.

Berniz-geruza ugari dago, jatorrizkoak ez direnak, oso distiratsuak eta nabarmen horituak; hautematen den paleta aldatu dute eta Renoirren pintura-teknikaren alderdiak ezkutatzen dituzte. Berniz-geruza horitu horiek ezkutatu egiten dituzte pinturaren gainaldeko sotiltasunak, eta obraren definizio espaziala lausotzen dute ziur asko. Azpiko jatorrizko pinturen disobaltzaileekiko sentiberatasunak eragotzi egin du gaur egun arte berniza kentzea. (JB)

[Itzulpena: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

  1. Thannhauser Lagerbuch edo Inbentario- -liburuko II. ohar-zutabeak “métè Fleischman- Heinemen” dakar tinta gorriz, ezabatua. Baliteke Renoirren artelana jatorrian “Fleischman-Heinemen”ekin jabetza partekatuan eskuratu izana. Informazio hau ez da baieztatu. Hala ere, Emakumea perikitoarekin lanak osorik Galerien Thannhauserren jabetza izaten amaitu zuen. [itzuli]

PDF-a JAITSI