katalogoa
Hiru dantzari
- Izenburua:
- Hiru dantzari
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao, 2018
- Neurriak:
- 23 x 30 cm
- Orrialdeak:
- 175 or.
- ISBN:
- 978-84-95216-86-1
- Lege gordailua:
- BI-1416-2018
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Artelanak | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Dantza | Teknika eta materialak
- Teknikak:
- Tinta
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Hiru dantzari (Trois danseurs), Monte Carlo, 1925eko apirila
Tinta beltza paper leunaren gainean, 34,2 × 24,7 cm
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.55
Goian eskuinean tinta beltzez sinatua eta datatua: Picasso / 25
Ez du ur-markarik
Jatorria
Artistarengandik Paul Rosenberg-ek eskuratua (1881–1959), Paris; Rosenberg-engandik Gottlieb Friedrich Reber-ek eskuratua (1880–1959), Lausana; Reber-engandik Paul bey Adamidi Frashëri-k eskuratua (1904–1987), Geneva eta Niza, seguru asko 1930eko hamarkadaren hasieran; Justin K. Thannhauser, New York, 1960 baino lehen; bere emazte Käthe Thannhauserri oparitua (ezkongabetan Levy, 1894–1960); herentziaz, Justin K. Thannhauserri eskualdatua, New York, 1960 (40335. zk.); Thannhauserrek Solomon R. Guggenheim Foundationi legatua, New York, 1978, museoarentzako dohaintza-aginduaren, 1963, eta mailegu luzatuaren, 1965, arabera.
Materialak eta prozedura
Pablo Picasso eta haren familia 1925eko apirilean iritsi ziren Monte-Carlora, Ballets Russes-eko Sergei Diaghilev artistaren adiskideak (1872–1929) egindako gonbidapena onartuta, hiri hartan baitzegoen errusiar konpainia1. Picasso Diaghilevekin elkarlanean jarduna zen balleteko dekoratuak eta jantziak diseinatzen 1917tik 1921era bitartean, eta Picassoren emazte Olga Khokhlova (1891–1955) konpainiarekin aritua zen datzan, 1918an margolariarekin ezkondu aurretik2.
Picassok Ballets Russes konpainiako dantzarien estilo bereko hainbat marrazki egin zituen, haiek entseguetan zeudela3. Lumaz trazatuta daude, adierazkortasun handiz, Txinako tintaz seguru asko, gramaje nahiko txikiko paper leunaren gainean4. Beheko ezkerreko bildumagilearen zigilua Paul bey Adamidi Frashëri-ri (1904–1987) dagokio, Justin Thannhauserrek baino lehen erosi baitzuen hark marrazkia5. (JW)
[Itzulpena: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]
Oharrak
- John Richardson, Marilyn McCully-rekin, A Life of Picasso, 3. alea, The Triumphant Years, 1917–1932, , Alfred A. Knopf New York, 2007, 277. or. [itzuli]
- Ibid., 3–5. or. [itzuli]
- Vivian Endicott Barnett, The Guggenheim Museum: Justin K. Thannhauser Collection, Solomon R. Guggenheim Foundation, New York 1978, 157–158. or. Hemen aipatzen den marrazkia lan honetan aipatzen da: Christian Zervos, Pablo Picasso, 5. alea, Cahiers d’art, Paris, 1952, 431. zk., 173. lam. [itzuli]
- Azterketarik egin ez bada ere, tintak Txinako tintaren ezaugarriak ditu, zeinak tradizioz ikatz bidezko beltza du, goma-lakazko aglutinatzailearekin. [itzuli]
- Tinta beltzeko estanpatua “A” letraz “P” letraren gainean, eta horien gainean koroa bat. Frits Lugt, Les marques de collections de dessins & d’estampes, Vereenigde drukkerijen, Amsterdam, 1921, 4019. zk., online: www.marquesdecollections.fr. [itzuli]