Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

katalogoa

Loreontzia

Izenburua:
Loreontzia
Argitalpena:
Bilbao: Guggenheim Bilbao, 2018
Neurriak:
23 x 30 cm
Orrialdeak:
175 or.
ISBN:
978-84-95216-86-1
Lege gordailua:
BI-1416-2018
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Artelanak | Lan-prozesua | Natura hila | Teknika eta materialak
Teknikak:
Tinta
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Picasso, Pablo

Loreontzia (Vase de fleurs), ca. 1905–1906
Tinta beltza paper leun gainean, 27 × 19,5 cm
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.43
Datarik gabea; goian ezkerreko bazterrean sinatua (1940rako jada): Picasso
Ur-marka: L I

Jatorria

Justin K. Thannhauser, Paris, eta, ondoren, New York, 1940rako jada (40199. zk.); Thannhauserrek Solomon R. Guggenheim Foundationi legatua, New York, 1978, dohaintza-aginduaren, 1963, eta mailegu luzatuaren, 1965, arabera.

Materialak eta prozedura

Pablo Picassok Txinako tintaz egin zuen, seguru asko, Loreontzia lana, testura arineko eta gramaje ertaineko paper leunaren gainean1. Itxura denez, marrazki honetan hainbat teknikarekin saiatu zen, eta horren erakusgarri da mahaia erakusteko eta hondoa itzaleztatzeko baliatu zituen lerro gurutzatuen, puntuen, marren eta lerro horizontal leunen konbinazioa. Baliabide horietako askok Vincent van Goghen marrazkiak ekartzen dituzte gogora, bereziki 1888an Arlesen bizi zela landu zuen estiloa2. Litekeena da Picassok Parisen ikusi izana Van Goghen lanak, beharbada Ambroise Vollard (1866–1939) paristar arte-merkatariarekin eta bildumagilearekin zuen harremanari esker, hark XX. mende hasierako artista abangoardista asko babestu baitzituen. Picassok hemeretzi urte bete berriak zituen, 1901ean, bere lanak Vollarden galerian erakutsi zirenean; galeria berean zeuden, halaber, Van Goghek 1895 eta 1904 bitartean sortutako koadroak eta marrazkiak3. Van Goghek ihiaren kanaberetatik ebakitako kalamuaren lerro solteak erabiltzen zituen, eta Picassok, aldiz, pintzelarekin osatu zuen marrazki hau. (JW) 

[Itzulpena: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

  1. Azterketarik egin ez bada ere, tintak Txinako tintaren ezaugarriak ditu, ikatza oinarri duen beltza eduki ohi duena, laka gomazko aglutinatzaile batekin. Txinatar tintaren ohiko ezaugarrien artean egon litezke tinta trinkoago aplikatu zen eremu distiratsuak, ispilu-argitan ikusgai, eta krakeladura batean izan ohi den tanta-jarioa, bertan pilatu baitzen tinta paperean. Bi ezaugarri horiek ikusten dira hemen aipatzen ari garen marrazki honetan. [itzuli]
  2. Vivian Endicott Barnett, The Guggenheim Museum: Justin K. Thannhauser Collection, Solomon R. Guggenheim Foundation, New York, 1978, 136–137. or., Parisko Salon des Artistes Indépendants aipatzen du, 1905ean, hain zuzen ere, Picasso Parisen bizi zen eta Van Goghen Ekiloreak (Les tournesols, 1889, F455, JH1668, Philadelphia Museum of Art) lana erakusgai zeuden garaian. Horrez gainera, lan hau honako honetan aipatzen da: Christian Zervos, Pablo Picasso, 22. alea, Cahiers d’art, Paris, 1970, 339. zk., 122. lamina (1906koa delakoan); Pierre Daix eta Georges Boudaille, Joan Rosselet-ekin, Picasso: The Blue and Rose Periods; A Catalogue Raisonné, 1900–1906, ingeleserako itzulpena: Phoebe Pool, New York Graphic Society, Greenwich, Connecticut, 1967, 316. or., D.XV.41. zk., errepr. (1906ko udakoa delakoan). [itzuli]
  3. Jane Fluegel, “Chronology”, in Pablo Picasso: A Retrospective, argit.William Rubin, erak. kat. Museum of Modern Art, New York, 1980, 29. or. [itzuli]

PDF-a JAITSI