Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

katalogoa

Aurrerabide artistikoaren gidaritzapean: Thannhauser Bilduma

Megan Fontanella

Izenburua:
Aurrerabide artistikoaren gidaritzapean: Thannhauser Bilduma
Egilea:
Megan Fontanella
Argitalpena:
Bilbao: Guggenheim Bilbao, 2018
Neurriak:
23 x 30 cm
Orrialdeak:
175 or.
ISBN:
978-84-95216-86-1
Lege gordailua:
BI-1416-2018
Erakusketa:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta kultura | Artea. Merkatua | Ekonomia | Erbestea | Bigarren Mundu Gerra | Lehen Mundu Gerra | Nazismoa
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Arte Abstraktua | Degenerate art | Inpresionismoa | Objektibotasun Berria | Post-Inpresionismoa
Teknikak:
Marrazkia | Olio-pintura
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Braque, Georges | Degas, Edgar | Gauguin, Paul | Manet, Édouard | Matisse, Henri | Monet, Claude | Pascin, Jules | Picasso, Pablo | Pissarro, Camille | Renoir, Pierre-Auguste

1909ko azaroan, Heinrich Thannhauserrek (1859– 1935) Moderne Galerie inauguratu zuen Theatinerstrasse kaleko 7. zenbakian, Munichen erdialdeko Arco-Palais eraikinean, artista frantses eta alemaniarren berrehun bat laneko erakusketa batekin. Lehen aurkezpen horren baitan berrogeita hamabost pieza inpresionista zeuden, Rudolf Meyer-Riefstahl-en laguntzarekin Parisen bildutakoak, eta data horretaraino Munichen gai horri buruz aurkezturiko ikuspegirik zabalena zen1. XIX. mendearen bukaerako abangoardiako artista frantsesak, besteren artean Edgar Degas, Édouard Manet, Pierre-Auguste Renoir eta beste batzuk, alemaniar artista klasikoekin batera, haien artean Hugo von Habermann, Max Liebermann eta Leo Putz (haren lanaren emaitza izan zen Moderne Galerie-ren logoa, izan ziren galeriako erakusketa-programaren oinarri nagusiak. Hala ere, Heinrichek behin eta berriz agertu zuen bere moldakortasuna, agertoki kritiko bat eskaini baitzien arte esperimentalari eta talentu sortu berriari, XX. mendearen lehen urteetako Alemaniako arte-salerosketaren giro kontserbatzailearekin kontraste bizian. Hasieratik bertatik adierazi zuen: “Aurrerabide artistikoak gidatuko du galeria, baita indibidualtasun artistikoaren onespenak eta artista hasi berrien sustapenak ere. [. . .] ‘Moderne Galerie’ honek bere interes-esferara bilduko du freskoa, indartsua, berezia, zentzurik hoberenean modernoa den guztia, atzean ‘izen’ ospetsu bat izan edo ez”2.

Filosofia horrek tankeratu zituen, hainbat eratan, Thannhauser Galeriaren jarduerak hiru herrialdetan zehar, hurrengo hogeita hamar urtean. Era berean, filosofia horrek alderdi askotatik definitu zuen Heinrichen semeak, Justin Kurt Thannhauserrek (1892–1976, azala), osatu zuen arte-bildumaren espiritua, zeinaren zati bat dohaintzan eman baitzitzaion New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-i. Thannhauser Bilduma pixkana-pixkana eratu zen hainbat hamarkadatan zehar, 1965ean Guggenheim Museum-eko hormetara heldu aurretik. Galeriaren funtsetako lan batzuk sarritan eskaini zitzaizkien banakako bezeroei nahiz erakundeei garai batean, eta geroago Thannhauserren bilduma pribatukoak zirelakoan sailkatu ziren, eta “ez da saltzen” etiketa ipini zitzaien Justinen Bigarren Mundu Gerraren ondorengo erregistroetan. Dohaintza hura funtsezkoa izan zen Guggenheimentzat, bai baitziren hartan ordu arte erakundearen funtsetan ez zeuden artista inpresionista eta postinpresionista frantsesen lanak, baita modernotasunaren aitzindaria izan zen Pablo Picasso margolariaren pintura eta papereko lanen aski kopuru handi bat ere. 1963an dohaintzaren berri eman zenean, honako hau azaldu zuen Justin Thannhauserrek New York Times egunkarian: “Sinetsia nago 75 koadro hauek beste museoetan aurkitzen ez den batasun bat eratzen dutela. 75–100 urte hartzen dituzte, eta ikusten dut bata bestearengandik datorrela”. Eta honela jarraitu zuen: “Nire familia, Alemanian 500 urtez bizi izan ondoren, desagertu egin da orain. Horregatik ari naiz nire bildumarekin egiten ari naizena egiten”3. Justinek bere bi semeen eta lehen emaztearen heriotza goiztiarrak sufritu behar izan zituen, eta horrez gainera, bere familia judu-alemaniarrak galera material handiak izan zituen gerra garaian.

Pribatuan, Thannhauser Bilduma Guggenheimen ipinita, Justinen hitzetan, “azkenean agerikoa egin zen nire bizitza osoko lanaren zentzua”4.

Modernoa zentzurik hoberenean

Moderne Galerie ez zen inondik ere Heinrich Thannhauserren lehen ekimena artearen salerosketaren munduan. Lehenago jantzi-merkatari gisa lan egin izan zuen, eta gero argiztapen-negozio baten jabea izan zen, Franz Josef Brakl (garai batean opera-abeslaria izana) jatorriz hungariarrarekin elkartu eta Moderne Kunsthandlung sortu aurretik, Munichen, 1905ean5. Galeria Braklen etxean zegoen, Goethestrasse kaleko 64. zenbakian, eta artista alemaniarrei eta Municheko Sezesioarekin lotura zutenei eman zien hasieran lehentasuna. Nolanahi ere, Moderne Kunsthandlung galeriak Vincent van Gogh-en lanaren hil ondoko atzera begirako bat aurkeztu zuen 1908ko udaberrian, Paul Cassirer Berlingo arte-saleroslearekin eta Van Goghen Parisko oinordekoekin elkarlanean6. Braklek eta Thannhauserrek bi obra besterik ez zituzten saldu ikusgai jarri ziren hirurogeita hamaika pintura eta hogei marrazkitatik, baina erakusketa eragin handikoa gertatu zen gerora estilo espresionistan lanean hasiak ziren bertako artistentzat. Erosleetako bat, hain zuzen ere, Alexei Jawlenski margolaria izan zen. Urte hartan, lehenago, aurrenekoz saldu zituen bere pintura batzuk, eta haiekin eskuratutako dirua erabiliz, gehi bere neska-lagun Marianne von Werefkin artistaren laguntzarekin, 1908ko erakusketan Jawlenskik Père Pilon-en etxea (La maison du Père Pilon) erosi zuen, epeka ordaintzeko (1890)7.

Hurrengo urterako, Brakl eta Thannhauser zein bere bidetik abiatu ziren. Moderne Galerie (1913an jadanik Moderne Galerie Heinrich Thannhauser izenaz ezagutzen zen) Arco-Palais eraikinean ipini zen, eta haren goiko solairua “etxebizitza intimoa” balitz bezala moldatu zen; modu horretan, “artearen maitale baten etxea” gogora ekartzen zuen. Atari bikain bat zegoen, teilatutik argitua, beheko solairuan8. Kritikari batek, erakusketaren inaugurazioan ikusitako lanen aukera eta moldaketarekin txundituta, iragarri zuen Moderne Galerie laster izango zela Municheko arte-merkatuaren zentro garrantzitsua9.

Abangoardisten aurreko belaunaldiaren lanak erakusteaz gainera, galeriak berebat jarri zituen ikusgai artista garaikide aurrerakoiak, baita haien lana Heinrichen gustu pertsonalaren kontrakoa gertatzen zenean ere10. Hala, esate baterako, galerian antolatu ziren 1909an eta 1910ean Neue Künstlervereinigung München (Municheko Artista Berrien Elkartea, NKVM) polemikoaren lehen bi erakusketak. Errusiar jatorriko Vasili Kandinski artistak lagundu zuen NKVM bideratzen —Javlenski eta Werefkin zeuden elkarte horretan, besteak beste—, baina 1911n alde egin zuen, protestan, alderdi kontserbatzaileagoarekin zituen diferentzia ideologikoak zirela-eta. Kandinskik forma abstraktuak ikertu nahi zituen, norberaren barneko nolakotasuna adierazteko bitarteko gisa, eta artearen espiritualtasunaren alde egiten zuen. Franz Marc-ekin elkartuta, artista-federazio aske bat sortu zuten, xede horiek eskuratzeko helburuaz: Der Blaue Reiter (Zaldun Urdina). Heinrich Thannhauserrek aurkeztu zion Marc Kandinskiri, lehenak hala eskatuta, eta Moderne Galerien egin zen Der Blaue Reiter taldearen lehen erakusketa, 1911–12an, NKVM erakusketaren garai berean11. Erakusketa hartan, Kandinskiren Inprobisazioak (Improvisationen, 1909–14) sailaren adibideez gainera, Marcen Behi horia (Gelbe Kuh, 1911) saltaria jarri zen ikusgai, salbazio espirituala eskuratze aldera izadira itzultzea proposatzen zuen pintura enblematikoa inondik ere. Der Blaue Reiter taldearen erakusketak, gainera, frantses artista Robert Delaunay eta hildako Henri Rousseau zenaren lanak (haren ohorez) aurkeztu zizkion alemaniar publikoari, beste europar modernoekin batera12. Bere obrak hartu zituen guneari esker ona erakusteko, Kandinskik geroago adierazi zuen Moderne Galeriek “agian Munich osoko erakusketa-espaziorik ederrena” zuela13.

Galerian gerora egin ziren erakusketek ongi islatu zuten hizkera berri erradikalek, gerraren aurreko urteak ezaugarritu zituzten horiek, eragiten zuten nazioarteko interesa. 1912ko italiar futuristen arte-erakusketa ibiltariak geldialdi bat egin zuen udazken hartan Moderne Galerien, nahiz eta Heinrichek Münchner Neueste Nachrichten egunkarian honakoa jakinarazi: “Herr Thannhauserren erantzukizunik gabe ari da erakusketa gauzatzen, bere ataria besterik ez baitu hark utzi [xede horretarako]”14. Are gehiago, Heinrich Thannhauserrek hemeretzi obra utzi zituen maileguan, gehienak alemaniar artistenak, 1913ko International Exhibition of Modern Art ospetsuarentzat; Armory Show izenaz ezagutzen da erakusketa hura, New Yorken izan zuen egoitzagatik, eta hartan aurkeztu zen Estatu Batuetan europar abangoardiako artea. Geroago New Yorketik Chicagora eta Bostonera eraman zuten15. Erakusketa hartan ikusgai jarritako pinturen artean zegoen Van Goghen Saint-Rémyko mendiak (Montagnes à Saint-Rémy, 1889), Thannhauser konpainiak 1929ko abuztuan erosi zuena16. Moderne Galeriek iragarki bat ipini zuen Armory Showren katalogoan, “Municheko artista gazteak”, “Sezesionen artistak” eta “Artista frantses modernoak” hartan bildu zirela azpimarratzeko, inondik ere amerikar bezeroak Munich aldera erakartzeko.

Armory Showren ikusgai zegoen artean, 1913ko otsailean, Picassori Alemanian eskainitako lehen atzera begirako erakusketa handienetako bat antolatu zuen Moderne Galeriek, nagusiki D.-H. (Daniel-Henry) Kahnweiler-en Parisko 1901–1912 bitarteko lanekin osatu zena. Azken Aldi Urdineko Lisatzailea (La repasseuse, 1904) bezain obra garrantzitsuak barne hartzen zituelarik, Picassoren lanen erakusketa hura artistaren eta Justin Thannhauserren arteko bizitza osoko adiskidetasunaren abiapuntua izan zen, eta arte-merkatariak berak idatzi zuen katalogoaren hitzaurre sinatu gabea17. Era berean, Heinrichek harreman garrantzisuak eratu zituen beste zenbait artista garaikiderekin, eta hori frogatzen du 1918an jadanik hiruri behintzat bere erretratua egiteko eskatu izanak: Max Oppenheimerri eta —Justinek eskatuta— Lovis Corinth-i eta Max Liebermann-i18.

Heinrich Thannhauserrek bere galeriaren ospea sendotzen zuen bitartean Munichen, haren seme Justinek arte modernoarekiko gosea zorrozten zuen. Berak azaltzen zuenez, 1909an, berak 17 urte zituela, zabaldu zenetik aritu zen lanean Moderne Galerien, baina 1911n bidaiatzen hasi zen, ikasketa akademikoak osatzeko Berlin, Florentzia eta Parisen, Henri Bergson, Adolph Goldschmidt eta Heinrich Wölfflin filosofiako eta arte-historiako adituen mailako tutore eta ikaskideekin19. Jules Pascin-en marrazki batek Justin Thannhauser gaztea agertzen du kartetan jolasten, Parisen, 1911ko Gabon-gauean. Rudolf Levy alemaniar pintorea da haren joko-laguna, hura, Pascin bezala, Henri Matisseren Pariseko zirkulukoa baitzen, baita boulevard du Montparnasseko Café du Dôme-ra maiz joaten ziren erbesteratuetako bat ere. Dômiers gisa ezagutzen direnen bitartez ezagutu zituen seguruena Justinek Kahnweiler eta Wilhelm Uhde arte-salerosleak. Parisen zeuzkan ezagunak, Alemanian Cassirer, Alfred Flechtheim eta Herwarth Walden-ekin zituen harremanez gainera, funtsezkoak izan ziren XX. mendearen hasieran arte modernoa sustatzen zuten amerikar eta europar galerien sarean thannhausertarrak kokatzeko. Pascinen marrazkiaz gainera, bere prestakuntza-aldiaren oroigarri gisa, Henri Rousseauren margolan bat ere erantsi zitzaion Justin Thannhauserren arte-bilduma pribatuari: aditu hasi berria zoratzen geratu zen Futbolariak (Les joueurs de football, 1908) lana deskubritu zuenean 1912ko udan, Berthe Weill-en Montmartreko galerian; 750 bat franko frantsesen truke erosi zuen20.

Justin Thannhauser Munichera itzuli zen Moderne Galerien aitarekin lan egitera 1912–1914 urteetan, baina 1914an soldadutzara deitu zuen alemaniar armadak, Lehen Mundu Gerraren hasieran. Zauritua gertatu zen, eta 1916an Justin galeriara itzuli zen. Hurrengo urtean ezkondu egin zen, Käthe (Kate) Levi-rekin (1894–1960. Bi seme izan zituzten, Heinz (Henry) (1918–1944) eta Michel (1920–1952). Garaitsu hartan, Justinek bere Rousseau estimatua saldu zuen, eta hau izan zen arrazoia, geroago azaldu zuenez, “Nire asmoa zen nire ‘bildumarako’ gordetzea [Futbolariak] —eta gure etxean zintzilikatzea—, eta ezkondu nintzenean saldu nuen [pintura], dirua behar baikenuen etxe bat hornitzeko, Lehen Mundu Gerratik itzuli ondoren”21. Kasualitatez, Rousseauren Futbolariak Guggenheimen jabetzako lanen artean sartu zen 1960an, eta sarritan ipini izan da ikusgai Thannhauser Bildumarekin batera, Justin bere lehen jabearen izena ageri duela.

1916ko irailaren eta 1918ko udaberriaren artean, irudiz hornituriko hiru liburu argitaratu zituen Heinrich Thannhauser Moderne Galeriek, Nachtragswerke (Inbentarioak) liburuetako obra-sorta txiki batekin. Wilhelm Hausenstein arte-kritikari eta historialariak, lehen alearen hitzaurrea idatzi zuenak, enpresak denbora aski laburrean eskuratu zuen ospea azpimarratu zuen. Merkataritza-enpresa bat baino areago, museo bat edo salon bat ematen zuen espazio bat sortzeagatik laudatu zuen Heinrich, lehentasuna ematen zielako jakintzari eta artelan handien ikasketari22. Nachtragswerkeren 1918ko alean agertu zen Camille Pissarroren Hermitageko mazelak Pontoisen (Les coteaux de l’Hermitage, ca. 1867), mihise aski handia, seguruena 1868ko Parisko Salonen ikusgai jarri zena, baina artistaren ekoizpenaren trantsizio-unea agertzen zuena23. Justinen dohaintzaren bitartez heldu zen pintura hori Guggenheimera, eta era horretan museoaren bildumaren abiapuntu kronologikoa finkatu zuen.

Lehen Mundu Gerraren garaian murriztua gertatu zen Thannhausertarren arte frantsesaren sustapen-ekimena, Alemania eta Frantzia etsaiak zirenean. Partez gerraondoko negozioa bultzatzeko xedeaz, baina berebat enpresa zabaltzeko asmoa zuelako, Siegfried Rosengart (1894–1985) bere lehengusuarekin elkarlanean hasi zen Justin, Moderne Galerie/Thannhauserren adar bat Luzernan zabaltzeko (garai hartan eta 1926aren amaiera osoan izen horrekin ezagutzen zen Municheko adarra)24. Heinrichen arrebaren semea zen Rosengart, eta biziki zaletu zen arte modernoarekin 1910ko hamarkadaren hasieran harekin topo egin zuenean; artearekiko zaletasuna zela medio, utzi egin zuen liburu-argitalpenean hasia zuen karrera. Hasieran bere osaba Heinrichi lagundu zion Municheko negozioa sendotzen. Gero, 1920ko martxoan, Justinek eta Siegfriedek ofizialki zabaldu zuten Luzernako Galerie Thannhauser, Haldenstrasse kaleko 11. zenbakian.

Municheko adarrak alemaniar eta Europa iparraldeko merkatuen zerbitzura jarraitu zuen artean, Europako gainerako bildumazaleek eta Estatu Batuetakoek Luzernako Thannhauser inbentariora jo zuten. Bezero ospetsuen artean Etta eta Claribel Cone zeuden (Rosengarten lehengusu txikiak), baita Samuel Courtauld ingeles fabrikatzailea ere. Rosengartek Maneten Folies-Bergèreko taberna (Le bar aux Folies-Bergère, 1881–82) saldu zion Courtauldi 1926an, ospe handiko salmenta inondik ere. Margolan hori erakusgai egona zen lehendik Moderne Galerien, Maneten babesle nagusietako bat zen Auguste Pellerin-en bildumako obrak ikusgai ipintzeko 1910ean egin zen erakusketa famatuan. Garai hartan beste inpresionismo-bildumazale eta Berlingo museoen babesle garrantzitsu bati saldu zioten: Eduard Arnhold; hamarkada bat geroago, artelana berriz ere galeriaren funtsetara itzuli zen25.

1921ean, Justin Thannhauserrek Munichera itzuli behar izan zuen, Heinrich gero eta okerrago baitzegoen osasunez, laringeko arazoekin gehienbat; bitartean, Rosengartek lanean jarraitzen zuen galeria suitzarreko operazioetan. Paul Roemer (1878–1945), 1909az gero Moderne Galerien lanean aritu zena, Municheko zuzendari nagusia izatera heldu zen 1919an26. Justin Thannhauserren koinatu Bruno Levi zen beste bazkide bat, eta galeriako funtsekin ziharduten enpresa elkartuetan parte hartzen hasi zen 1923ko abendutik aurrera. Levi eta haren familiak Alemania nazitik Montevideora ihes egin zuten gero, Uruguaira, eta Thannhauser familiak, berriz, Estatu Batuetara 1940ko hamarkadaren hasieran; baina Bruno eta Justinen arteko negozio-harremana 1961eko azaroan bukatu zen ofizialki, Käthe Thannhauser hil eta urtebetera27.

Pintzelkada gailen batekin

1920ko hamarkadan, Weimarko Errepublika liberalaren hiriburua izanik, Berlin zentro kultural dinamikoa zen, eta arte ausarta eta bizitza-estilo urratzaileak onesten zituen. Hiri hura, beraz, kokagune guztiz egokia zen Thannhauser galeriaren hedapenaren hurrengo faserako. Justinek, hasteko, Sonderausstellung bat antolatu zuen, hau da, erakusketa berezi bat, Berliner Künstlerhaus-en (Berlingo Artisten Elkartea), zeina Bellevuestrasse kaleko 3. zenbakian baitzegoen, Berlingo Tiergarten barrutian. 1927ko urtarrilaren hasiera eta otsailaren erdialdea artean, 263 lan jarri zituen ikusgai, bai bere funtsetakoak, bai mailegu garrantzitsuak ere. Margolan haietako batzuk Guggenheimeko Thannhauser Bilduman azaldu ziren geroago, besteren artean Paul Cézanneren Jas de Bouffanen inguruak (Environs du Jas de Bouffan, ca. 1885–87); Maneten Ispiluaren aurrean (Devant la glace, 1876); Pissarroren Hermitageko mazelak Pontoisen (ca. 1867); Renoirren, Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche, 1871) eta Natura hila: loreak (Nature morte: Fleurs, 1885); eta Van Gogh, Saint-Rémyko mendiak (Montagnes à Saint Rémy, 1889). XX. mendearen hasierako pintore modernoek, besteren artean Georges Braque, Fernand Léger, Matisse eta Picassok, presentzia zabala izan zuten Sonderausstellung hartan. Berehala aurkeztu zuen Justin Thannhauserrek bigarren erakusketa bat Berlinen, argi erakusten zuena Corinth, Adolph von Menzel eta Max Slevgot-engan zuen interes sendoa, beste alemaniar artisten artean. Der Cicerone argitalpenerako egin zuen hamabost orriko kritikan, honako hau adierazi zuen Julius Meier-Graefe arte-historialariak:

“Agerpen harrigarria egin du arteak Bellevuestrasse-ko Berliner Künstlerhaus elkartearen egoitzan —zeinek pentsatuko luke halakorik!—, pintzelkada gailen batez klubeko espiritu gaiztoak uxatuta. […] Paul Cassirerren oparoaldiaz geroztik ez du Alemaniak maila honetako erakusketarik ikusi; Parisko arte-negozioan bertan ere, ez dira ohikoak munta honetako gertaerak”28.

Kritikaren nahiz publiko orokorraren estimazioak indarberrituta, Justinek etxandi bat berriztatu zuen Bellevuestrasse kaleko 13. zenbakian, Galerien Thannhauser galerien egoitza finkoa izan zedin, hala deitu baitziren handik aurrera hiru adarrak batera hartuta (Berlin, Luzerna eta Munich). Ekainean egin zen inaugurazio-erakusketan, 356 lan aurkeztu ziren, gehienbat alemaniar eta austriar artista garaikideenak, baita Neue Sachlichkeit (Objektibotasun Berria) mugimenduarekin lotuta zeu-denenak ere, hala nola Max Beckmann eta Otto Dix.

Municheko galeria nagusia mantentzea, nolanahi ere, laster bihurtu zen ezinezko gauza. 1928aren hasieran egin zen hango erakusketa nagusia, Multinationale Ausstellung, eta arte modernoaren nazioarteko sorta bat aurkeztu zen bertan. Azkenik, irailean, Münchner Sonntags-Anzeiger aldizkariak lehen orrian azaldu zuen: “Thannhauser badoa Munichetik”. Hona nola zabaldu zuen albistea editore nagusia zen Walter Tschuppik-ek:

Thannhauser galeria betiko itxiko da; egun gutxi barru, Thannhauser Berlinera lekualdatuko da. Albiste honek tronpeta-joaldi batek bezala astinduko ditu ondo dakitenak zer galtzen duen Munichek Thannhauserrek, arteen babesle aipagarri honek, bertatik alde eginda, eta galeria itxita, zeina ezin bereizizko moduan baitago lotua Munichen historiarekin eta hiriaren ospe artistikoarekin29.

Emily Bilski arte-historialariak azpimarratu du Munichen garai hartan gero eta indar handiagoa zuen kontserbadurismoak izan zezaketela zerikusirik galeria fundatzailea itxi izanarekin. Ofizialki 1929ko urtarrilaren 1ean itxi zen30. Heinrich Thannhauser handik aurrera ia osorik erretiratu zen negoziotik, eta Luzernan hil zen 1935ean31.

Rosengartek, bitartean, bere gain hartu zuen Suitzako adarraren kontrol osoa 1928ko irailean, eta izena aldatu zion: Galerie Rosengart izen berria hartu zuen. Hala eta guztiz ere, Thannhauser sareko parte gisa jarraitu zuen Luzernak erakusketa-katalogoetan agertzen, gutxienez 1930 arte. 1932 arte, Rosengartek ez zuen bere familiarekin behin betiko egoitza hartu Suitzan, eta hurrengo urtean hartu zuen suitzar herritartasuna. Tarteko urteetan, atzera eta aurrera mugitu zen Munich, Berlin eta Luzernako galerien artean, artelanen antzera. Suitzako adarrean ez zen berogailurik neguan, eta nekez antolatzen ziren gainera han erakusketa formalak32. Rosengartek artelanen jabetza partekatuan jarraitu zuen Justin Thannhauserrekin, gutxienez 1940ko hamarkadaren bukaera arte33. Roemerren, Rosengarten eta Thannhauserren inizialak agertzen ziren bezeroekiko era guztietako negozio-erlazioak erregistratzen zituzten fitxetan, besteak beste galerian izandako bisitaldiak edo balizko biltegiratzeak edo salmentak, 1920ko hamarkadaren amaieratik hasita, gutxienez 1930ko hamarkadaren erdialdera arte34.

Thannhausertarrak ezagunak ziren museoetako maila zuten aurkezpenak antolatzeagatik, eta Berlingo galeriak areagotu egin zuen ospe hori. Galeriaren ekimen adierazgarrienen artean, bereziki aipagarria da Claude Monet-en oroimenez egindako erakusketa bat, 1928an Georges Clemenceau-rekin antolatu zena. Galerie Thannhauserrek Moneten Dukeen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia (Le Palais Ducal vu de Saint-Georges Majeur, 1908) erosi zion New Yorkeko Wildenstein and Co. galeriari 5.500 dolarretan, erakusketa zabaldu eta egun gutxira35. Urte berean, geroago, Paul Gauguinen lanaren atzera begirako erakusketa handi bat egin zen lotura bat eratuz Heinrich Thannhauserrek Munichen 1910ean antolatu zuen erakusketa eragin-handikoarekin, Haere Mai (1891) ikusi baitzen hartan. 1928ko Berlingo erakusketan zeuden, besteak beste, Gauguinen Banilla-baratzean, gizona eta zaldia (Dans la vanillère, homme et cheval, 1891), baina Justin Thannhauserrek ez zion margolan hura 1941 arte erantsi bere bilduma pertsonalari. 1929ko abuztu inguruan, Galerie Thannhauserrek berebat erosi zizkion Degasen hirurogeita sei brontze baino gehiago Walther Halvorsen arte-salerosle norvegiarrari. Ostera ere, agerikoa da Munichekiko lotura; han, 1926an agertu zen Degasen brontzeen bilduma osoa36.

Matisseren 265 pintura, eskultura, marrazki eta grabatuen 1930ko erakusketa izan zen Berlinen eskuraturiko beste lorpen handi bat; artelanek 1896– 1929 urteak hartzen zituzten (Poissons rouges et sculpture, 1912.). Justin Thannhauserrek ikasle-egunetatik jadanik ezagutzen zuen Matisse, Parisko dômiersen artean harekin topo eginda, eta artistaren babesarekin antolatutako erakusketa hura izan zen ordura arte Matisseren obrari Alemanian eskainitako bilketarik osoena. “Efektu ikusgarria izan zuen mundu osoan”, kontatzen zuen geroago Thannhauserrek, “eta erakarri zituen —beste erakusketek bezala— milaka eta milaka bisitari”37.

Arrakasta goiztiar harengatik ere, gertaera historikoek beren ordaina hartu zuten: 1929ko munduko krisi ekonomikoak, eta harekin batera Alemanian Alderdi Nazional Sozialistak (Naziak) izan zuen goraldiak, murriztu egin zuen Berlingo abangoardiaren eszena kulturala. Galerie Thannhauserrek negozioan jarraitu zuen Matisseren erakusketaren ondoren, baina gutxiago nabarmenduz. Tiergartenstrasse kaleko 1. zenbakira aldatu zen 1932an, eta hurrengo urtean Thannhauser familiak hara eraman zuen bere egoitza pribatua ere. 1934–1937 urteetan, Bellevuestrasse kaleko 10. zenbakia aldi berean erabili izan zen galeria nahiz etxebizitza pribatu gisa38.

Alemaniatik kanpo gertatu zen Justin Thannhauserren hamarkada hartako jarduera profesionalez dakigun gehiena. Esate baterako, geroago kontatu zuenez, 1932ko udaberri-udan modu pribatuan lagundu zuen Picassoren Parisko Galeries Georges Petit-eko erakusketaren instalazioan39. Ondoren erakusketa bat egin zen Kunsthaus Zürich-en 1932an; bai Rosengarten galeria, bai Thannhauserrena, mailegu-emaile eskuzabalak izan ziren erakusketa horretarako. Berlingo galeriako lanak, esate baterako Picassoren Txoria (L’oiseau, 1928), atzera Luzernara eraman ziren berriz erakusketaren ostean (eta gero atzera berriz Thannhauserrera), lehengusuen funtsen arteko mugimendua zeinen erraza zen erakutsiz berriz ere 1930eko hamarkadan40.

Justin Thannhauserrek urrutira jo zuen, Hego Amerikara, eta elkarlanean aritu zen zenbait proiektutan Federico C. Müllerrekin Buenos Airesko Galería Müllerren. 1934ko irailean Justinek Degasen erakusketa bat prestatzen lagundu zuen bertan41. Ondoren, urrian, 1900 urtetik aurrerakoak ziren hirurogeita hamasei Picassoren aurkezpen bat egin zen42. Bere foiletoan, Müllerrek, Thannhauserren babesa eskertzeaz gainera, Kahnweiler, Paul Rosenberg eta Georges Wildenstein merkatari Paristarren babesa ere eskertu zuen. Müllerrek, gainera, eskerrak ematen zizkion “un gran coleccionista berlinés” (berlindar bildumazale handi) bati, erreferentzia eginez, ustez, Paul eta Elsa von Mendelssohn-Bartholdyren jabetza ziren gutxienez bost Picasso goiztiarren presentzia. Haien artean zegoen Le Moulin de la Galette (1900), Moderne Galeriek berez Mendelssohn-Bartholdy senar-emazteei saldu ziena 1910ean.

Telefonorik ez, telegraforik ez, posta-txartelak bakarrik

1933aren inguruan Justin Thannhauser apartamentu txiki bat hasi zen alokatzen Parisen, bere familiaren Alemaniako egoitza nagusia mantendu bazuen ere. Thannhausertarrak aldi batez negozioak egiten aritu ziren inpresionismoko eta lehen abangoardietako salerosle handiekin, nola ziren Durand-Ruel, Kahnweiler, Rosenberg eta Ambroise Vollard. Justin formalki sartu zen haien artean, eta 1935eko urrian arte-salerosle gisa erregistratu zen Frantzian. Hurrengo urteko udazkenerako, Thannhauser familia hasia zen Alemaniatik emigratzeko prestatzen43. Justinek eta Käthek Estatu Batuetan eman zuten 1936–37ko negua; Albert C. Barnes bildumazale bitxia eta bisionarioa Filadelfian bisitatu zuten —adiskidea eta bezeroa zuten— eta New Yorken bestelako “arte-objektu” batzuk aztertu zituzten44. Bitartean, Justinen seme zaharrena, Heinz, Cambridgeko Unibertsitatean hasi zen ikasten, Ingalaterran; hantxe bukatu zuen artearen historiako gradua 1938an.

1937ko udaberrian, Justin, Käthe eta Michel Thannhauser betiko joan ziren Alemaniatik, eta Parisen, rue de Miromesnil kaleko 35. zenbakian ipini zuten beren egoitza-galeria45. Silberstein and Co. enpresak paketatu eta bidali zituen Thannhausertarren objektu pertsonalak, antzinako altzarietatik hasita artelanetaraino, liburutegi zabal batekin eta negozioen erregistroekin batera46. Thannhausertarrak emigratzen ari zirela, hamahiru bat kutxa eta paketatu gabeko hamaika margolan Berlinen geldiarazi eta Robert Haberling and Co. enpresaren biltegira eraman zituzten. Askoz ere geroago jakin zuen Justinek Haberling biltegia suntsitua gertatu zela, barruan zeukan guztiarekin, gerra garaiko hegazkin-eraso batean47. Thannhausertarrek alde egin eta berehala, ekainean, hamasei mila lan baino gehiago erretiratu zituzten alemaniar museoetatik —haien artean, Thannhauser galeriak aspalditik sustatu zituen inpresionista frantsesen eta espresionista alemaniarren lanak—, gobernu naziak lan immoraltzat jotzen zituenak. Uda hartan, orain ospetsua gertatzen den erakusketa ibiltari bat inauguratu zuen Municheko hiriak, naziek “degeneratua” deitzen zuten arte modernoaren mespretxua eragiteko antolatua48.

1937an desagertu zen Berlingo Galerie Thannhauser49. Hurrengo urtearen hasieran, XIX. mendeko alemaniar eta austriar artean espezializaturiko galeria bat zabaldu zuen Roemerrek bere izenean. Galerie Paul Roemer Thannhauserren azken alemaniar helbidean zegoen, Bellevuestrasse kaleko 10. zenbakian; Lützowplatz 12ra aldatu zen geroago. Roemerren enpresak kalte handiak jasan zituen hegazkin-bonbardaketa batean, 1943ko azaroaren 22ko gauean, eta ez zegoen guztiz lehengoratua bi urte geroago Roemer hil zenean50. Orobat 1937an, Galerie Rosengart enpresa erabat independentea bihurtu zen. Luzernan geratzen ziren Thannhauserren negozio-erregistroak eta biltegiko obra Justini itzuli zitzaizkion, hark eskatuta51. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Siegfried Rosengartek galeria berregin zuen Angela bere alabaren laguntzarekin; azken hori 1948an hasi zen han lanean, hamasei urterekin52.

Justin Thannhauser berehala sendotu zituen Parisen zituen harremanak. 1937ko urrian, aho batez lortu zuen sartzea Syndicat des Éditeurs d’Art et Négociants en Tableaux Modernes erakundean, arte-salerosleen elkarte profesionalean, alegia53. Thannhauser Galeriek artista frantses modernoen obrak jarri zituen ikusgai 1937 eta 1939 bitartean, zalaparta gutxiagorekin ordea54. Thannhausertarrek, gainera, beren arte-bilduma osatzen jarraitu zuten aldi hartan. Picassoren Emakume ilehoria (Femme aux cheveux jaunes, 1931), esate baterako, zuzenean artistari erosi zioten, eta Picassok haien etxean sinatu zuen margolana 1937an. Heinz Thannhauserren egunkari-artikulu batek jakinarazi zuenez, 1938an Justinek ordu arte ezezagunak izan ziren Van Goghen gutunak eta tintazko marrazkiak erosi zizkion Jeanne Jouve, John Peter Russell Australian jaiotako margolariaren alabari. Russell Van Goghekin ikasitakoa zen Parisen, Fernand Cormon-en tailerrean, 1886–87 urteetan, eta haien arteko gutun-trukearen parte gisa jaso zituen marrazkiak, 1888 eta 1890 artean55.

Justinek ez zituen galeriako Degasen dozenaka brontzeak gordeko gerora; sorta txiki bat Leicester Galleries-era eraman zuten, Londresera, 1938ko maiatzaren inguruan56. Thannhauserrek, Amsterdameko Stedelijk Museumen zuzendari David Cornelis Röell-ekin batera, laurogeita hamarren bat obraren garraioa antolatu zuen ekain hartan Herbehereetara eramateko. Ia denak frantses artistenak ziren, tartean Degasen berrogeita bat brontze eta Luis XIV.aren bi Gobelin tapiz, eta Stedelijk museoaren jabetza ziren piezekin batera ipini ziren, hautaturiko batzuk ikusgai jarri ahal izango zirelako baldintzarekin. Hurrengo urtean Stedelijk museora eraman ziren lanetatik, hamasei Guggenheim Museumera heldu ziren azkenean Thannhauser Bildumaren parte gisa, haien artean Degasen hiru brontze bakarrik (Danseuse s’avançant les bras levés, 1885-90; Femme assise, s’éssuyant le côté gauche, ca. 1896-1911; Danse espagnole, ca. 1896-1911)57.

Stedelijk museoak bezala, New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) gorde zituen aldi batez, gerrako urteetan, europar arte-bilduma pribatuetako lanak, besteren artean Justin Thannhauserren zenbait mailegu. Van Goghen Saint-Rémyko mendiak (1889) 1939ko martxoan eraman zuten Amsterdametik New Yorkera, MoMAren hamargarren urteurreneko erakusketarako, eta museoaren zaintzapean geratu zen 1941eko apirila arte58. Thannhauserrek honako hau idatzi zion 1939ko otsailean Alfred H. Barr Jr MoMAren zuzendari sortzaileari: “Oraintxe izan dut bilduma txiki eder baten jabea den adiskide baten bisita, eta, artelanak arriskurik gabe gorde ahal izateko, museo batekin harremanetan dago. […] Zuek ere hartzen al dituzue halako gauzak arriskurik gabe gordetzeko? […] Sarritan galdetzen didate hori, eta, hortaz, gai naiz, berehala edo geroago, museoarentzat interesgarriak izan daitezkeen pieza banaka batzuk edo pieza guztiak mailegu gisa eskuratzeko”59. Thannhauserrek, era horretan, besteri ere lagundu zien beren artea salbu gordetzen gerraren urteetan.

1939ko maiatzean, Thannhauserren bederatzi lan bidali ziren Europatik Hego Amerikara La pintura francesa de David a nuestros días erakusketa ibiltariarentzat. René Huyghe, Musée du Louvreko pinturen arte arduradunak antolaturik, eta Association française d’action artistique erakundearen babespean (erakunde hori Frantziako Atzerriko Auzien Ministerioaren itzalpean eratu zen, kultura frantsesa sustatzeko Lehen Mundu Gerraren ondoren), Louvreko eta Frantziako hemeretzi museo txikiagoko lanak jarri ziren ikusgai aurkezpenean. Mailegu gehienak europar bilduma pribatuetakoak ziren. Bitartean, Europako egoera politikoak okerrera egin zuen. Irail hartan, Alemaniak Polonia inbaditu eta Frantziak Alemaniari gerra deklaratu zionean, Huyghek Louvreko maisulanen ebakuazioa ikuskatu zuen. Hego Amerikan jadanik itzulian zebiltzan artelanak ez zitzaizkien itzuli mailegu-emaileei; aldiz, bidaian ibili zen II Mundu Gerrak iraun zuen bitartean, eta 1946an zehar, Estatu Batuetan barna60. Erakusketa hartan Amerikara arriskurik gabe garraiatu ziren Thannhauserren obren artean honako hauek zeuden: Gauguin, Haere Mai (1891); Monet, Dukeen jauregia San Giorgio Maggioretik ikusia (1908); Pissarro, Hermitageko mazelak Pontoisen (ca. 1867); eta Renoir, Emakumea perikitoarekin (1871)61.

1939ko udaberriaren eta udazkenaren artean, Stedelijk museoak New Yorkera bidali zuen han biltegiratzeko Thannhauserren funtsetatik geratzen ziren lanen parterik handiena. Thannhauserrek berariaz esan zion Röell zuzendariari, Atlantikoaz gaindiko bidaiarako, segurtatzeko itsasontziak ez zirela alemaniarrak eta jartzeko garraioari “Erakusketarako” etiketa62. 1940ko maiatzeko alemaniar inbasioaren ondoren, Herbehereak ez ziren jadanik portu segurua63.

1939ko abuztuaren 10ean, Justin, Käthe eta Michel Thannhauser Genevara joan ziren bisitan Edward G. Robinson Hollywoodeko antzezle eta arte-bildumazalearekin eta Gladys Lloyd Robinson haren emaztearekin. Bidaia luze haren helburu nagusia Madrilgo Museo Nacional del Pradok maileguan utzitako zenbait obra ikustea zen. Alabaina, thannhausertarrei, ezustean, ez zieten utzi Parisera itzultzen64. Hurrengo hilabetean, Frantziak eta Erresuma Handiak gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Cézanne eta Van Goghen Thannhauserren lan bakan batzuk Australiarako bidean ziren (Amsterdam eta Londresetik igarota) abuztu hartan zabaltzekoa zen erakusketa ibiltari batentzat. Cézanneren Bibémus (ca. 1894–95) salgai jarri zen maileguan zela, 13.800 liberatan, baina Justin Thannhauserrengana itzuli zuten65. Antzeko mailegu-negoziazioak izan ziren gero 1939–41eko atzera begirako Picasso: Forty Years of His Art erakusketarako, zeina MoMAk eta the Art Institute of Chicagok antolatu baitzuten66. Parisko galeria hark ez zuela askorik iraungo sumatuz beharbada, Thannhauserrek Barri idatzi zion 1939ko abuztuaren 30ean, aginduak emanez berrikusteko bere maileguen kredituak hurrengo katalogoan: “‘Gallery’ren ordez, ‘Mr. J. Thannhauser’ besterik ez.” Honela bukatu zuen Justinek gutuna: “Espero dezagun egun hauek bakealdi luze bat ekartzea munduari”67.

1939ko urritik aurrera, eta hurrengo urtean zehar, Genevara eraman zituzten Justinen jabetza ziren zenbait artelan68. Ez zen hura eginkizun erraza. Justinek azaldu zuen gero: “Saiatu nintzen nire pinturak ni nengoen lekura ekartzen […] baina ez zen telefonorik, ez telegraforik, posta-txartelak bakarrik, eta posta-txartelek sei aste hartzen zuten norabide bakoitzean. Eta nik nire zerbitzari zaharrari argibideak ematen nizkionean, bueltan idazten zidan: ‘Zer esan nahi zenuen honekin? Eta beste horrekin?’ Gauza batzuk heldu ziren. Baina Berlinen biltegiratuta utzi nituen gauzak ez nituen sekula berriz ikusi”69. Alemaniar militarrek 1940ko maiatzean gurutzatu zuten frantses muga eta ekainean okupatu zuten Paris. Bi urte geroago, Einsatzstab Reichsleiter Rosenberg indar operatibo naziak, Alfred Rosenberg buru zutela, thannhausertarren etxean sartu eta Alemaniara eraman zituen antigualeko altzariak, artelanak eta arte-objektu dekoratiboak, liburutegi zabal bat, eta jabetza pertsonaleko zenbait objektu70.

1940ko udazkenean suitzar nortasun-agiriak eskuratu zituzten thannhausertarrek. Haien immigrazio-paperen arabera, argi dago Alemaniako errefuxiatu politikoen estatusa zutela, eta Uruguaira joateko nahia zutela (Homme aux bras croisés, ca. 1899.)71. Nolanahi ere, Hego Amerikara joan ordez, Justin, Käthe eta Michel Thannhauser Lisboara joan ziren, itsasoratu ziren Santa Pinto itsasontzian, eta New Yorkera abiatu ziren Gabon gauean. 1941eko urtarrilaren 9an iritsi ziren Estatu Batuetara, eta han Heinzekin elkartu ziren, hura ordurako han baitzen72. Justinen seme zaharrenak, Cambridgen ikasketak amaitu ondoren, Harvardeko Unibertsitatean ikasi zuen Sachs beka batekin; 1941ean artearen historiako masterra eskuratu zuen, eta ondoren irakasle-postu bat segurtatu zuen New Orleanseko Tulane Unibertsitatean. Estatu Batuak 1941eko abenduan sartu ziren Bigarren Mundu Gerran, eta Heinzek 1943ko otsailean eman zuen izena Estatu Batuetarako gudarostean. Italian hil zuten, 1944ko abuztuaren 15ean, indar aliatuek Frantziako hegoaldea inbaditu zuten egunean73.

Pintura handiak partekatzen

Thannhausertarrak hasieran East Sixty-Second Street kaleko 165. zenbakian bizi izan ziren 1946an New York etxe handiago batera aldatu aurretik, East Sixty-Seventh Street kaleko 12. zenbakira. Han, bere arte-bildumaz inguraturik, Justinek salerosle pribatuaren papera hartu zuen bere gain. Thannhausertarren gonbidatu-liburuan kulturaren munduko era askotako pertsona garrantzitsuen bisitaldiak ageri dira, baita politikari eta zientzialarienak ere; haien artean ziren Leonard Bernstein konpositorea, Louise Bourgeois artista, Chester Dale bildumazalea, Marcel Duchamp artista, Zsa Gabor antzezlea, Peggy Guggenheim bildumazalea, Philip Johnson arkitektoa, D.-H. Kahnweiler arte-saleroslea, eta John D. Rockefeller bildumazalea74. Ralph T. Coe-k, beranduago Missouri estatuko Kansas City-ko Nelson-Atkins Museum of Art-en zuzendaria izango zenak, argi sumatu zuen bere aitarekin bisitatu ohi zuen Thannhauser bildumak beregan zuen eragina. Honako eskaera hau egin zuen: “Bakar-bakarrik espero dut arte-salerosle gazteenek Justin K. Thannhauserrek bezainbesteko interesa erakustea gazte-jendea hezten eta pintura handiak haiekin partekatzen”75.

Justinek galeria bat zabaltzeko planak zituen New Yorkeko berrogeita hamazazpigarren kalean, 1930eko hamarkadaren amaieran Karl Nierendorf eta Curt Valentin Berlingo salerosleek beren galeriak eduki zituzten tokian; bere planak, ordea, eperik gabe atzeratu zituen, Heinz bere “balizko oinordekoaren” heriotza tragikoaren ondoren. Galeria zabaldu ordez, Justinek 129 artelan ipini zituen New Yorkeko Parke-Bernet Galleries-en, jendaurreko enkantean, 1945eko apirilaren 12an76. Egun hartan zer gertatuko, eta Franklin D. Roosevelt Presidentea hil zen. Oso jende gutxi joan zen enkantera, eta Thannhauserrek atzera jaso behar izan zituen kalitate hobereneko pieza batzuk77.

Thannhauserrek lanean jarraitu zuen, eta zenbait erakusketaren eta arte-salmentaren antolamenduan bitartekari gisa lagundu zuen Estatu Batuetan zehar. Aipagarria da Van Goghen Zipresa (Le cyprès, 1889) lana, Thannhauser galerian 1923–1931 urteen artean egon zen pintura, 1949an berriz erosi zuela Justinek edo haren izenean jarri zela; hark, berriz, New Yorkeko Metropolitan Museum of Arti saldu zion, eta, era hartan, huraxe izan zen erakunde hartako bilduman sartu zen Van Goghen lehen lehen obra78. Bere funts pribatuetarako, Justinek, besteak beste, Picassoren Fernande mantelina beltzarekin (Fernande à la mantille noire, ca. 1905) erosi zuen Züricheko Walter Feilchenfeldt Gallery-n, 1956an. Lau urte geroago Picasso bisitatu zuen artistaren La Californie etxean, Frantziako hegoaldean, eta Bi uso hego-zabalik (Deux pigeons aux ailes déployées, 1960ko martxoak 16–19) pintura erosi zuen, urte hartakoa.

1940en amaieran, gerra garaian izan zituen galerak zirela-eta, konpentsatze- eta itzultze-erreklamazio zabal bati ekin zion Justinek79. Pintura batzuk alemaniarrek Parisen abandonatu zuten biltegi batean zeuden, eta dokumentu batzuk Rothschild Bank-eko segurtasun-kutxa batean gordeta, eta horiek denak berreskuratu egin zituen80. Familiaren Parisko egoitzako ondasunak berreskuratzeko Justinek egindako ahaleginak, ordea, gehienbat arrakastarik gabeak izan ziren, eta oraindik ere galdutzat jotzen da Municheko galeria goiztiarreko artxibo ordezkaezina81. Justinek sarritan deitoratzen zuen negozio-erregistro funtsezkoen falta. 1969an, oraindik, zentzu horretan erantzun zion galdera bati: “Batere indiskreziorik gabe, jakin dezakezu Thannhauser Galleries guztien (Munich eta Berlin eta Luzerna eta Pariskoen) Artxiboen jabearen edo zaindariaren izena: Adolf Hitler jauna; Egoitza ezezaguna […] Egunero-egunero ematen ditugu faltan”82. Justinek New Yorken eman zituen urteak tragedia pertsonalak bete zituen: Michel, seme gazteenak, bere buruaz beste egin zuen 1952an, eta 1960an zendu zen Käthe, Justinen emazte eta bazkidea83.

Bi urte geroago Justin Kolonian jaiotako Hilde Breitwisch-ekin ezkondu zen (1919–1991), eta 1963ko urrian iragarri zuen hirurogeita hamar artelan —bere bilduma pribatu zabalean arduraz hautatuak— Guggenheim Fundazioari oinordetzan uzteko erabakia hartu zuela84. Thannhauserren dohaintzak ezin eztabaidatuzko eragina izan zuen erakundearen funtsetan. Solomon R. Guggenheim-ek izen bereko erakundea fundatu zuen New Yorken 1937an, eta haren zuzendaritzapean XIX. mendeko azkenaldiko obra bakan batzuk baizik ez ziren segurtatu, Rousseau, Georges Seurat eta Édouard Vuillard artistenak. Museoaren lehen Cézanneak —Gizona besoak gurutzatuta (Homme aux bras croisés, ca. 1899)— astinaldia eragin zuen hedabideetan, orduko zuzendari James Johnson Sweeney-ren garaian eskuratu zenean, 1954an, 97.000 dolarreko kopuru esanguratsuaren truke85. Kolpe bakarrean, hamarkada bat geroago, Thannhauser Bildumak inpresionisten, postinpresionisten eta lehen artista modernoen lan sorta zabala eraman zuen hara, besteak beste Cézanneren lau margolan (bosgarren bat erantsi zuen Hilde Thannhauserrek 1991n). Justinen jatorrizko oparia parte handi batean Sweeneyren ondorengoak bideratu zuen, Thomas M. Messer-ek, hura 1950eko hamarkadan Thannhauser familiarengandik gertu bizi izan baitzen, East Sixty- Seventh Street kalean86.

Frank Lloyd Wright arkitektoaren diseinu famatuarekin, 1959an publikoari ireki berria zen Guggenheimen eraikin iraunkorra. Monitor Building delakoa —biribilgune txikia, garai hartan liburutegi txiki bat eta administrazio-bulegoak hartzen zituena— Thannhauser Bilduma erakusteko moldatu zen. Justinek berak zuzendu zituen berrikuntzaren hainbat alderdi, 1965eko inaugurazio-erakusketaren prestakuntzan eta ondorengo urteetan. Hasieran bermilioi-koloretako tapizek estaltzen zituzten paretak, eta landareak eta eserlekuak ipini ziren modu klasikoan markoztaturiko margolanen artean87. Alde askotatik, Heinrichek Moderne Galerien 1909an landu zuen Thannhauserren saloiko giro intimoaren isla zen dekorazioa.

New Yorken hogeita bost urte eman ondoren, 1971n Justin Thannhauser Bernara erretiratu zen Hilderekin. Laurogeita lau urte zituela hil zen, 1976ko abenduaren 26an, Gstaaden; Thannhauser Bilduma, formalki, 1978an igaro zen Guggenheimen jabetza izatera. Hilde Thannhauserrek bi margolan eman zizkion museoari 1984an dohaintzan, eta beste lau obra legatu bere senarra zenaren oroitzapenez 1991n. Guggenheimeko Thannhauser Bildumari berriki erantsitako obren artean, Picassoren Otarraina eta katua dago (Le homard et le chat, 1965) —artistak Thannhauser bikoteari egindako beranduko ezkontza-oparia, Justini zuzendutako eskaintza batekin— baita Pascinen marrazki bat ere, Justin gaztea irudikatzen duena Parisen kartetan jolasten, laurogei urte lehenago (Justin K. Thannhauser and Rudolf Levy jouant aux cartes, 1911). Thannhauser Bildumak, zalantzarik gabe, familia haren ondarea sendotu zuen, XX. mendearen lehen erdiko abangoardiako artearen babesle nagusi gisa. Justinek 1963an bere opariaz esan zuen bezala: “Estimatzea espero dut. Nire bizitza osoa da”88

[Itzulpena: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

  1. Eröffnungs-Ausstellung, erak. foiletoa (Munich: Moderne Galerie, 1909); Rudolf Meyer-Riefstahl, Impressionisten-Ausstellung, erak. kat. hitzaurrea (Munich: Moderne Galerie, 1909), orririk gabe. Honako saikera-lan honen helburua ez da Thannhauser galerien aurkezpen ororen aztarrenari jarraitzea; aldiz, bereziki azpimarratu nahi ditu Thannhauser Bilduma eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoa lotzen dituztenak. Moderne Galerie-n aurkezturiko erakusketen urtez urteko deskribapen baterako —deskribapen zabala da, baina ez osoa—, ikus Karl-Heinz Meissner-en eta Mario-Andreas von Lüttichau-ren artikuluak, hemen: “Dokumentation”, in Ohne Auftrag: Zur Geschichte des Kunsthandels, München, 1. alea, Rupert Walser eta Bernhard Wittenbrink-en argit. (Munich: Walser and Wittenbrink, 1989), 44–57 or., 116–29, 258–61. or. [itzuli]
  2. Moderne Galerie München (Munich: Moderne Galerie, 1909), 4–5 or., hemen aipatua eta itzulia: Emily D. Bilski, Der “Moderne Galerie” von Heinrich Thannhauser/The “Moderne Galerie” of Heinrich Thannhauser, erak. kat. (Munich: Jüdisches Museum München eta Edition Minerva, 2008), 19–20 or. Bilski-k Heinrich Thannhauserrek arte-salerosle izan zituen jardueren eta haren Moderne Galerieko programaren deskribapen ondo dokumentatua egiten du. Ikus orobat Vivian Endicott Barnett, The Guggenheim Museum: Justin K. Thannhauser Collection (New York: Solomon R. Guggenheim Foundation, 1978). Barnettek erakusketa honen gainean egin zuen ikarketa bikaina Thannhauser negozio-erregistroetara jo gabe egin zen, baina Justin K. Thannhauserren lekukotasunarekin, 1970eko hamarkadan. Matthew Drutt-ek, azkenik, Thannhauserren historia aztertu zuen Guggenheim-entzat, hemen: “A Showcase for Modern Art: The Thannhauser Collection”, in Thannhauser: The Thannhauser Collection of the Guggenheim Museum, Drutt-en argit. (New York: Guggenheim Museum, 2001), 1–25 or. Honako saiakera hau beste lan honen ondoriozkoa da: Megan Fontanella, “The Thannhauser Legacy”, in The Thannhauser Gallery: Marketing Van Gogh, Stefan Koldehoff eta Chris Stolwijk-en argit. (Brusela: Mercatorfonds, 2017), 18–37 or. [itzuli]
  3. Hemen aipatua: Richard F. Shepard, “Collector’s Gift Reflects His Life”, New York Times, 1963ko 25eko urria, 28 or. Gaurko Guggenheim Foundation and Museum-eko Thannhauser Bilduman hirurogeita hamahiru objektu daude, haien artean seguruena oker egotzitako bi, Honoré Daumier eta Amedeo Modigliani-ri lehenago beren historietan. Justin K. Thannhauserren jatorrizko ondarea, Guggenheimek 1978an formalki erregistratu zuen moduan, hirurogeita hamabost objektu zeuden (Édouard Vuillard-en Place Vintimille ohol bikoitzarekin, orduan bi piezatzat hartzen baitzen). Hamalau lan gero atera ziren Guggenheim bildumatik 1980ko hamarkadan eta saldu ziren. Hilde Thannhauser Justinen alargunak bi pintura eman zizkion Guggenheimi 1984an (Pablo Picasso, Natura hila: fruta-platera eta txarroa; Vincent van Gogh, Paisaia elurtua), eta azkenean hamar laneko sorta bat erosi zen Justinen alargunak Guggenheimi emandako ondarearen parte gisa, 1991n. Georges Braqueren Gitarra, basoa eta fruta-platera arasan obrak ez du lotura historikorik Thannhauser familiarekin, baina Thannhauser Bidumakoa da truke bidez, bildumako piezak jarri ziren prozesuan erosi baitzen, eta Hilde Thannhauserren bedeinkazioarekin. Hortaz, ale honetan aintzat hartzen da. [itzuli]
  4. Justin K. Thannhauser Alfred H. Barr Jr.-i 19ko urria, 1963, Collectors Records 88, The Museum of Modern Art Archives, New York (hemendik aurrera MoMA Artxiboak). [itzuli]
  5. Moderne Kunsthandlung horri “Brakl und Thannhauser” ere deitzen zitzaion prentsan. 1909an, Heinrich Thannhauserrek negozioa utzi zuenean, izena aldatu eta Brakls Moderne Kunsthandlung deitu zen. [itzuli]
  6. Ez zen Alemaniako lehena izan 1908an Moderne Kunsthandlung-en egin zen Van Goghen erakusketa. 1905eko irail-urrian, Paul Cassirerrek Van Goghen erakusketa bat antolatu zuen Hanburgon, berrogeita hamalau bat obrarekin. [itzuli]
  7. Ikus Alexei Jawlenski Jo van Gogh- Bonger-i, mar. 28, 1908, hemen itzulia: Thannhauser Gallery: Marketing Van Gogh, Koldehoff eta Stolwijk-argit., 104 or., eta ikus 40, 108 or.; Walter Feilchenfeldt, Vincent van Gogh and Paul Cassirer, Berlin: The Reception of Van Gogh in Germany from 1901 to 1914, Cahier Vincent 2 (Amsterdam; Rijksmuseum Vincent Van Gogh; Zwolle: eta Uitgeverij Waanders, 1988), 27–29, 66–67, 146 or. Hyperion aldizkari espresionista sortu zuen Carl Sternheim idazleak erosi zuen Municheko 1908ko Van Goghen erakusketan saldu zen bigarren lana: Txabolak eguzkitan: Iparraldearen oroitzapena (1890, bilduma pribatua). Timothy O. Benson, Expressionism in Germany and France: From Van Gogh to Kandinsky, erak. kat. (Los Angeles: Los Angeles County Museum of Art, 2014). [itzuli]
  8. Moderne Galerie, Eröffnungs-Ausstellung, orririk gabe; Frankfurter Zeitung, 1909ko azaroak 23, Moderne Galerie Münchenen aipatua, 41 or. Municheko Heilmann & Littmann enpresako Paul Wenz arkitektoak diseinatu zituen Moderne Galerieren barrenaldea eta inaugurazioko altzariak. Argi zenitala zuen atari bat zegoen beheko solairuan, ia 250 metro karratukoa. Igogailu pribatu batek eramaten zituen bisitariak hirugarren solairura, eta han bederatzi espazio intimo zeuden: musika-gela, egongela, jangela, estudioa, etab. 1909ko inaugurazio-katalogoan barrenaldearen argazkiak eta arkitektura-planoak agertu ziren, Moderne Galerie München, 11–13, 68 or. [itzuli]
  9. U.-B., “München”, Der Cicerone, 22 zkia. (1909), 707 or. [itzuli]
  10. Emily D. Bilski-k modu sinesgarrian azaltzen du Heinrich Thannhauserrek erakustokia ipini bai, baina ez zuela beti gogo betez beren obrak han erakusten zituzten artisten alde egiten. Bilski, “Creating a Platform for Artists: Heinrich Thannhauser and the Moderne Galerie”, hemen: The Great Upheaval: Modern Art from the Guggenheim Collection, 1910–1918, Tracey Bashkoff eta Megan Fontanellaren argit., erak. kat. (New York: Guggenheim Museum, 2011), 64–69. or. [itzuli]
  11. Justin K. Thannhauser Daniel Catton Rich-ekin solasean, “Notes on his own biography”, datarik gabe, 3 or., Daniel Catton Richen dokumentuak, M0014, Solomon R. Guggenheim Museum Archives, New York (hemendik aurrera SRGM Archives). Thannhauserren kontakizuna, “Notes” horietan, hirugarren pertsonan egina dago. Franz Marc–Heinrich Thannhauser gutun-trukea Bigarren Mundu Gerran galdutako materialaren artekotzat jotzen da. [itzuli]
  12. Blaue Reiter taldearen erakusketa garrantzitsuaz gehiago jakiteko, ikus, adibidez, Bruce Altshuler, The Avant-Garde in Exhibition: New Art in the 20th Century (Berkeley eta Los Angeles: University of California Press, 1998), 42–59 or. 1912ko abenduak 18–1911ko urtarrilak 3 bitartean egin zen erakusketa dokumenta-tzeaz gainera, hartan parte hartu zuen Gabriele Münter artistaren argazkiek Moderne Galerieko hirugarren solairuko gelen funtsezko erregistro bisuala eskaintzen dute. Kandinski eta Marc hasieran argitalpen bat ekoizteko asmoarekin elkartu ziren, baina Der Blaue Reiter Almanac ez zen 1912 arte azaldu. [itzuli]
  13. Vasily Kandinski, hemen: Franz Marc im Urteil seiner Zeit: Einführung und erläuternde Texts von Klaus Lankheit, Klaus Lankheit-argit., DuMont Schauberg, Kolonia, 1960, 46 or., Bilskirengan aipatua eta itzulia, “Creating a Platform for Artists”, 64. or. [itzuli]
  14. Münchner Neueste Nachrichten, 1912ko urriak 31, Bilskirengan aipatua eta itzulia, “Creating a Platform for Artists”, 68. or. [itzuli]
  15. Arthur B. Davies, Walt Kuhn eta Walter Pach Europara joan ziren bidaian 1912aren amaiera aldean, eta gutun-truke bat izan zuten Moderne Galerierekin artelanen zerrenda prestatzen zuten bitartean 1913 Armory Show erakusketarako. Walt Kuhn, Kuhn familiaren dokumentuak, eta Armory Show erakusketako erregistroak, 1859–1984, 1900–1949 sorta, 1 kutxa, 27, 81 karpetak, Archives of American Art, Smithsonian Institution (hemendik aurrera AAA); International Exhibition of Modern Art, erak kat., Association of Painters and Sculptors, New York, 1913. AAAren dokumentuen artean bada Aufstellung (zerrenda) bat erakusketan direnetik Moderne Galerie Heinrich Thannhauserretik heldutako hemeretzi obrenak (27. karpeta). Ez ziren Thannhauserren mailegu guztiak Chicago eta Bostonera eraman. Justin Thannhauserrek erreklamatu zuen ordea hogeita zortzi obra inguru mailegatu zizkiola Armory Showri. Thannhauser Rich-ekin, “Notes on his own biography”, 3. or. Armory Showren data guztiak: Armory of the Sixty-ninth Infantry, International Exhibition of Modern Art, New York, 1913ko otsailak 17–martxoak 15; Chicagoko Art Institute of Chicagora eraman zuten 1913ko martxoaren 24tik apirilaren 16ra, eta Bostongo Copley Hallera apirilaren 1913ko apirilaren 28tik maiatzaren 19ra. [itzuli]
  16. Lagerbuch (Inbentario-liburua) II, 1353 inb. zkia., A077-XIX-02, A077 Galerien Thannhauser Archive, Zentralarchiv für deutsche und internationale Kunstmarktforschung, Kolonia (hemendik aurrera Thannhauser Artxiboa, ZADIK). Koadroa gordailuan zegoen Thannhauserren 1927ko urtarrilaz geroztik eta hilabete hartan jarri zen ikusgai (otsailaren erdialdera arte) Justin Thannhauserrek Berlinen antolatu zuen Sonderausstellung erakusketa berezian. [itzuli]
  17. D.-H. Kahnweilerrek kontratu bat sinatu zuen Pablo Picassorekin 1912ko abenduan. Salerosleak hogeita bederatzi pintura eta grabatu-sorta bat bidali zituen bere Parisko galeriatik Munichera, Moderne Galerie Heinrich Thannhauserren 1913ko erakusketarako. Bildumazale pribatu alemaniarrek beste obra batzuk utzi zituzten maileguan, eta Alfred Flechtheim arte-salerosleak hamahiru Picasso utzi zituen. [itzuli]
  18. Lovis Corinth, Heinrich Thannhauser, 1916/1918, bilduma partikularra (Justin Thannhauserrek bere senide Gertrude Thannhauser Beyerri egindako oparia, Webster, N.Y., 1972an); Max Liebermann, Heinrich Thannhauser, 1916, Kunstmuseum Bern, dohaintza, Hilde Thannhauser, Berna (Hilde 1991n hil ondoren emana). Heinrich Thannhauserren hiru erretratuak gorabeherarik gabe garraitu ziren gerra garaian New Yorkera, hara emigratua baitzen Justin Thannhauser. Gerraren ondorengo Justinen ohar-koadernoetan eta inbentario-zerrendetan, bai Corinth-enak bai Liebermann-enak 1916ko data dute izendatua (ikus 40017 eta 40123 zenbakiak). Alabaina, 1960ko erretratuen eskaerari buruzko lekukotasunean, Justinek adierazi zuen koadro haiek aldi berean egin zirela, 1918an. Lovis Corinth, Das Portrait, erak. kat. Badischer Kunstverein Karlsruhe, 1967, 62. zkia. [itzuli]
  19. Ikus Thannhauser Rich-ekin, “Notes on his own biography”, 1 or.; “Lebenslauf Justin K. Thannhauser”, d.g., Entschädigungsakte Justin K. Thannhauser Regnr. 170544, M11 dokumentua, Landesamt für Bürger- und Ordnungsangelegenheiten/ Entschädigungsbehörde, Berlin (hemendik aurrera LABO). [itzuli]
  20. Justin K. Thannhauser Thomas M. Messer-i, 1974ko irailak 5, SRGM 60.1583ren komisariotza-objektuen fitxategiko kopia (Henri Rousseau, Futbolariak). [itzuli]
  21. Ibid., Thannhauserrek Wilhelm Uhde-ri saldu zion koadroa, Edwin Suermondt-en bildumarako. [itzuli]
  22. Wilhelm Hausenstein, Katalog der Modernen Galerie Heinrich Thannhauser München katalogoaren hitzaurrea, Moderne Galerie, Munich, 1916, vii. or. [itzuli]
  23. Moderne Galerie Heinrich Thannhauser München. Nachtragswerk III zur grossen Katalogausgabe 1916, Moderne Galerie, Munich, 1918, 19, 119. or. [itzuli]
  24. Matthew Drutt-en iritzian, litekeena da 1911n jadanik galeria Koloniara eramatea pentsatzea, baina ezin izan da frogatu. Ikus Drutt, “Showcase for Modern Art”, 10–11 or., eta 23 or. 38-39 oharrak. [itzuli]
  25. Eduard Eduard Beaucamp, “The Rosengart Collection, Lucerne”, hemen: The Rosengart Collection, Angela Rosengart-en argit., Prestel, Munich, 2002, 13 or.; Angela Rosengart, “A Life as an Art Dealer: Siegfried Rosengart”, in ibid., 17-20 or.; Thannhauser Rich-ekin, “Notes on his own biography”, 2. or. Cone Collection dohaintzan eman zitzaion 1949an Baltimore Museum of Art-i. Karen Levitov eta Melissa Klein, Collecting Matisse and Modern Masters: The Cone Sisters of Baltimore, Jewish Museum, New York, 2011. [itzuli]
  26. Ikus Paul Roemerren biografia Reichskammer der bildenden Künste-rentzat, 1936ko irailak 17, A Rep. 243–04 zkia., 7287, Landesarchiv Berlin. Roemer eta Heinrich Thannhauserren arteko elkarte goiztiarra argi azaltzen da Moderne Galeriek 1913ko New Yorkeko Armory Showri egin zizkion maileguetan dagoen gutun-trukean. Ikus “Herr Römerri” zuzendutako 1912ko gutunak, Walt Kuhn familiaren dokumentazioa eta Armory Showren erregistroak, 1 kutxa, 27 karpeta, AAA. [itzuli]
  27. Ikus Lagerbuch I, 715. inb. zkia., “Courbet, Segelboote am Meeresufer”, A077-XIX-01, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. Ez dirudi Bruno Levik eguneroko operazioetan parte hartzen zuenik. Enpresa-erlazioaren amaieraz, ikus “Bestaetigung”, Bruno Levik eta Justin K. Thannhauserrek sinatua, 1961eko azaroak 4, Thannhauser Business Correspondence General, A077-IV-002-39, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. Lagerbuch I eta Lagerbuch II-tan beste enpresa elkartu batzuk ere hainbat pertsonarekin elkarturik ageri dira erregistratuak. [itzuli]
  28. Julius Meier-Graefe, “Die Franzosen in Berlin”, Der Cicerone 25, 2. zkia., 1927, 43 or. [itzuli]
  29. Walter Tschuppik, “Thannhauser verlässt München”, Münchner Sonntags-Anzeiger, eransk., Süddeutsche Sonntagspost, 1928ko irailak 23, 1, Bilskirengan aipatua eta itzulia, “Moderne Galerie” von Heinrich Thannhauser / “Moderne Galerie” of Heinrich Thannhauser, 34 or. [itzuli]
  30. Bilski, “Moderne Galerie” von Heinrich Thannhauser/“Moderne Galerie” of Heinrich Thannhauser, 34–35 or.; Bayerisches Hauptstaatsarchiv, Bericht des Regierungspräsidiums von Oberbayern vom 3.3.1928, 4062 zkia., hemen aipatua: ibid., 35 or. [itzuli]
  31. Justin Thannhauserrek jakinarazi zien alemaniar agintariei Heinrich Suitzan zela oporretan, baina litekeena Alemaniatik emigratu izana, ofizialki ez bazen ere. Justin K. Thannhauser Amtsgericht Starnberg bei München-i, 1936ko otsailak 4, Nachlassakt Heinrich Thannhauser, Amtsgericht Starnberg NR 1935/188, Staatsarchiv München. [itzuli]
  32. Angela Rosengart, “Life as an Art Dealer: Siegfried Rosengart”, 19 or.; Angela Rosengart Megan Fontanellari, 2017ko azaroak 28. [itzuli]
  33. Vincent van Goghen Ekiloreak (Les tournesols, 1887, F 375, JH 1329), esate baterako, 1928ko urriaren 1eko Thannhauser inbentarioan sartu zen, Winterthurreko E. Richard Bühler-engandik etorrita, Suitza, zeinak gorde baitzuen koadroaren jabetzaren erdia. Justin Thannhauserrek salburik gorde zituen Ekiloreak ia hogei urtez, 1947an haien jabetza osoa eskuratu arte, Honoré Daumierren koadroaren bere jabetzaren erdiari uko egitearen truke, hura ere Bühlerrekin partekatzen baitzuen. Garai hartan bertan, Siegfried Rosengart Thannhauserren jabetza zen Vincent van Goghen koadro horren beraren jabetzaren erdia eskuratu zuen. Ekiloreak New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en 1949an. Lagerbuch II, inb. 1295, 1296 inb., eta Lagerkartei (inbentarioko fitxak), New York, 1001, 1002, 1031 zkiak., A077-XIX-0012, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  34. Ikus Kundenkartei (bezeroen fitxak), A077- XIX-13, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. Fitxa horietan, zer bazkide/k elkartu zen/ziren bezeroaren dago erregistratua, eta haietako baten —edo hiruren— inizialak jartzen ziren fitxan, izenaren laburdura mekanografiatuarekin batera beheko eskuineko izkinan: “Roe.” (Paul Roemer), “J.Th.” (Justin Thannhauser) eta “Rgt.” (Siegfried Rosengart). Rosengarten emazte Sybil-en letra ere (ezkongabetan Müller, 1893–1968) ageri da, eskuz idatzia, zenbait Thannhauser artxiboetako dokumentutan, eta berebat ageri da Bertha Moreau-Nachtigall-ena, zeina Thannhauserren senide bat baitzen, Berlingo eta Luzernako adarretan lan egin zuena 1930eko hamarkadan. Egilearen eta Angela Rosengarten arteko elkarrizketak eta gutun-trukea, Luzerna, 2007ko irailak 17, 2013ko abuztua, 2017ko azaroak 28. JustinThannhau-serrek, bestalde, Käthe bere lehen emaztearen eginkizuna aipatzen du galeriako bazkide gisa bere gerraondoko LABO dokumentazioan. Charlotte Heinrich Thannhau-serren emaztea (ezkongabetan Nachtigall, 1870–1910) gazterik hil zen, eta ez dirudi eginkizun garrantzitsurik bete zuenik galerian. [itzuli]
  35. Salmentaren faktura, Wildenstein and Co. enpresak, New York, Galerie Thannhauserri egina, Berlin, 1928ko otsailak 15 (1928ko uztaila­ren 15eko epemugarekin), eta Lagerbuch II, inb. zkia. 1254, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  36. Lagerbuch II, inb. zkiak. 1356–1413, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. Lagerbuch hartan brontzeetako batzuk Galerie Thannhauserreko inbentorioan daudelakoan ageri dira, Berlin, 1929ko azarorako; beste batzuk zenbait parteri saldu zitzaizkien eta beste brontze batzuk Justin Thannhauserri bidali zitzaizkion 1930en amaieran. [itzuli]
  37. Thannhauser Richekin, “Notes on his own biography”, 3. or. [itzuli]
  38. Galerie Thannhauser, Berlin, Albert C. Barnes-i, Philadelphia, 1932ko maiatzak 27, galeriaren helbide berria zein adieraziz, Tiergartenstrasse 1, Presidenteen artxiboak, Albert C. Barnesen gutun-trukea, AR.ACB.1932.181, Barnes Foundation Archives, Merion, Pennsylvania (hemendik aurrera Barnes Archives). [itzuli]
  39. Justin K. Thannhauser Daniel Catton Rich-i, 1974ko martxoak 8, SRGM Archives. [itzuli]
  40. Ikus bereziki Siegfried Rosengart, Luzerna, Wilhelm Wartmann-i, Zürich, 1932ko azaroak 10, eta Galerie Thannhauser, Luzerna, Kunsthaus Zürichi, 1932ko azaroak 30, Archiv 10.30.30.61, Korrespondenz Ausstellung Händler, 01.01.1932–31.12.1932, Kunsthaus Zürich Archives. [itzuli]
  41. Edgar Degas: Exposición, erak. kat. (Buenos Aires: Galería Müller, 1934). Ikus orobat Kundenkartei “Galeria Mueller”entzat, Thannhauser Archive, ZADIK. 1934aren hasieran, Müllerren bitartez, Justin Thannhauserrek berebat antolatu zuen Vincent van Goghen Le Moulin de la Galetteren salmenta (ca. 1887, F 348, JH 1182) Buenos Airesko Museo Nacional de Bellas Artesen. Van Gogh hura lehenik Galerien Thannhauserrek erosi zuten 1927ko abenduaren 5ean, 1927. Lagerbuch II, inb. 1189 zkia., Thannhauser Archive, ZADIK. [itzuli]
  42. Federico C. Müller, Picasso erakusketako foiletoaren hitzaurrea (Buenos Aires: Galería Müller, 1934), orririk gabe; Hego Amerikako Picassoren erakusketaren prentsako ebakiak Musée Picassoko artxiboetan gordeak, Paris. Picassoren 1934ko erakusketako hainbat pieza Justin Thannhauserrek eduki zituen Bigarren Mundu Gerran, baina bost bakarrik daude orain Guggenheim bilduman: kat. 27, 28, 42, 43 eta 48. [itzuli]
  43. Bere arte-salerosle izateko eskakizun-fitxak 1935eko urriaren 3ko data du, eta hartan Justin Thannhauserrek 1933ko maiatzaren 28a eman zuen Frantzian egoitza hartu zuen data gisa, eta helbidea place des Pyramideseko 2. zenbakia zen, Paris. Thannhauser Business Correspondence Europe, A077-IV-01-25, Thannhauser Artxiboa, ZADIK Thannhau-serren emigrazioari zegokionez, ikus bereziki Entschädigungsakte Justin K. Thannhauser Regnr. 170544, LABO. Thannhauserrek Reichfluchtsteuer alemiarra ordaindu zuen (irteera-zerga) 1936ko irailean edo inguruan. [itzuli]
  44. Justin K. Thannhauser Albert C. Barnesi, 1936ko azaroak 17, 1936, 2. or., Presidenterearen Artxiboak, Albert C. Barnesen gutunak, AR.ABC.1936.740, Barnes Archives. [itzuli]
  45. 1937ko azaroaren 24an, Justin Thannhauserrek dokumentazioa aurkeztu zuen Registre du Commerce-n bere arte-enpresaren helbide-aldaketarako Parisko rue de Miromesnil kaleko 35 zenbakira, eta berretsi zuen bizitzen eta bere negozioan lanean aritu zela helbide horretan 1937ko maiatzaren 25etik aurrera. Business Correspondence Europe, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  46. Ikus bereziki Entschädigungsakte Justin K. Thannhauser Regnr. 170544, D44–D50 dokumentuak, LABO, eta Lagerbuch I eta Lagerbuch II, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. Thannhauser inbentorioko erregistroetan hainbat artelanen transferentziak ageri dira, Justin K. Thannhauserri eginak Parisera, 1937ko martxoan. Parisera egindako beste transferentzia batzuk ere badira, 1937ko maiatzetik abendura, 1938an zehar, eta 1939ko hasieran eginak. [itzuli]
  47. Gordailuan zeuden artelanen artean, frantses artistek egindako papereko lanak ziren gehienak, gehi brontze eta olio-pintura bakan batzuk eta austriar eta alemaniar artistek egindako lan grafikoen sorta bat. Thannhauserrek ordaindu zuen biltegiratzearen kostua. Ikus bereziki Rep. 36A, 37968. zkia., Brandenburgisches Landeshauptarchiv, Potsdam (hemendik aurrera BLHA), eta Entschädigungsakte Justin K. Thannhauser Regnr. 170544, LABO. Eskerrak eman nahi dizkiot Laurie A. Stein-i BLHA dokumentazioa partekatzeagatik. [itzuli]
  48. 1937ko ekainaren 30ean, Joseph Goebbels propagandako ministro alemaniarrak Adolf Ziegler pintore errealistari eskatu zion —hura zen Adolf Hitlerren artista kuttuna— konfiska-tzeko arte “degeneratu” 1910. urtetik aurrera sorturiko eta alemaniar estatuaren eta probintzia eta hiriko musoen jabetza ziren artelanak. Konfiskaturiko lanetatik, 650 baino gehiago aurkeztu ziren Entartete Kunst (Arte degeneratua) erakusketan, zeina Munichen zabaldu baitzen 1937ko uztailaren 19an, eta 1941ean zehar itzuli bat egin zuen Berlin, Leipzig, Düsseldorf, Salzburgo, Hanburgo, Stettin (egun Szczecin), Weimar, Vienna, Frankfurt am Main, Chemnitz, Waldenburg in Silesia (egun Wałbrzych) eta Hallen barna. Konfiskaturiko lan degeneratua eta ondorengo salmentak ondo dokumentatuak daude hemen: Stephanie Barron, argit., “Degenerate Art”: The Fate of the Avant-Garde in Nazi Germany, erak. kat. (Los Angeles: Los Angeles County Museum of Art, 1991; New York: Harry N. Abrams). [itzuli]
  49. Galerie Thannhauser Handelsregister, HR A 73 588 zkia., Amtsgericht Charlottenburg, Berlin; “Lebenslauf Justin K. Thannhauser”, datarik gabe, LABO. Eskerrak eman nahi dizkiot Laurie A. Stein-i Handelsregister dokumentazioa partekatzeagatik. [itzuli]
  50. Roemer 1945ean hil ondoren, Gertrud haren emazteak (Lehmann ezkongabetan) eta Gertrud Roemer alabak jarraitu zuten negozioarekin 1949 arte. A Rep. 243–04, 7287 zkia., Landesarchiv Berlin; Handelsregister 63 HRA 96 254, Amtsgericht Charlottenburg, Berlin. [itzuli]
  51. Elkarrizketa Angela Rosengartekin, 2007. [itzuli]
  52. Angela Rosengart galeriako bazkidea eta zuzendarikidea izatera igaro zen 1957an. 2002an, Rosengart Bilduma museo gisa ipini zuen Luzernan. [itzuli]
  53. Syndicat des Éditeurs d’Art et Négociants en Tableaux Modernes Presidentearen idazkaria Justin K. Thannhauserri, 1937ko urriak 14, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  54. Modern and Other French Paintings, Drawings, Prints, Bronzes: Property of J. K. Thannhauser New York (New York: Parke- Bernet Galleries, 1945eko apirilak 12,). Enkante-katalogo honetako zenbati sarreratan aipatzen dira “Galerie Thannhauser, Paris”en 1937an, 1938an eta 1939an egindako erakusketa zehaztugabeak. Thannhauser Artxiboan, ZADIK, bada Parisko galeriako enpresa-txartel bat “Thannhauser” izena erdian letra handietan ageri duena, eta, beste xehetasunen artean, “Maison d’Art” ezkerrean behean. [itzuli]
  55. Henry Thannhauser, “Van Gogh and John Russell: Some Unknown Letters and Drawings”, Burlington Magazine for Connoisseurs 73, 426 zkia. (1938ko iraila), 94–99, 102–04 or.; eta Parisko ohar-koadernoa, A077-XIX-004, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. Ikus orobat Colta Ives, Susan Alyson Stein, Sjraar van Heugten eta Marije Vellekoop, Vincent van Gogh: The Drawings, erak. kat. (New York: Metropolitan Museum of Art, 2005), 273 or. Russellek Van Goghek egin berriak zituen hamabi bat marrazki jaso zituen 1888ko udan. [itzuli]
  56. Ikus “im Auftrag J.T. an Leicester” oharrak, 1938ko maiatzak 18, in Lagerbuch I eta Lagerbuch II, Thannhauser Artxiboa, ZADIK; Joseph S. Czestochowski, “Degas’s Sculptures Re-examined: The Marketing of a Private Pursuit”, in Joseph S. Czestochowski eta Anne Pingeot-en argit., Degas Sculptures: Catalogue Raisonné of the Bronzes (Memphis, Tenn.: Torch Press and International Arts, 2002), 25 or. 38. oharra. [itzuli]
  57. Ikus bereziki Justin K. Thannhauser, Paris, Gemeentemuseum-i [Stedelijk Museum], Amsterdam, 1938ko maiatzak 23 eta ekainak 2, inb. zkia. 281, Stedelijk Museum Artxiboak. Justin K. Thannhauserrek Guggenheim Museumari lehenik egindako legatuko hamabost bat artelan (legatua 1978an berretsi zen), eta Hilde Thannhauserren ondarearen salmentan 1991n erositako obra bat, Thannhauserrek 1938ko udaberritik aurrera Stedelijk-eko biltegian eduki zuen sortaren parte ziren. Ikus 5, 9–12, 18–19, 23, 43, 57–59 eta 63. kat. [itzuli]
  58. Lagerbuch II, inb. zkia. 1353, Thannhauser Artxiboa, ZADIK; gutun trukea Justin K. Thannhauserren, Paris, eta Gemeentemuseum-en [Stedelijk Museum], Amsterdam, artean, Stedelijk Museum Artxiboak, bereziki 147, 331, 711, 3092 inb. zkiak; Registration Records Exhibition #85, MoMA Archives; Loan Card 39.251, Registration Department, MoMA. Saint-Rémyko mendiak Art in Our Time erakusketan jarri zen MoMAn erakusgai (1939ko maiatzak 10–irailak 30) [itzuli]
  59. Justin K. Thannhauser, Paris, Alfred H. Barr Jr.-i, New York, 1939ko otsailak 8, Registration Records Exhibition #85, MoMA Archives. [itzuli]
  60. Nancy H. Yeide, “The Spirit of France: The 1940–46 Exhibition of French Art in the United States”, Burlington Magazine 154, 1313 zkia. (2012ko abuztua), 564–69. or. Berak Atlantikoa gurutzatu ondoren, Justin Thannhauserrek lagundu zuen onik itzultzen, edo bezeroaren onespenarekin salmenta, erakusketako mailegu pribatu partikularrak. Berlingo eta gero Johannesburgeko Charlotte Fürstenberg-Cassirer, izan zen obrak mailegatu zituen pertsona haietako bat, Thannhauserrek ordezkatu zuena Estatu Batuetako gerraondoko salmentetan. 1948-1969 urteetan, Thannhauserren bitartez saldu ziren hark frantses gobernuaren erakusketari egin zizkion hamabost mailegutatik hamalau, eta gainerakoak Charlotte Fürstenberg-Cassirerren jabetzara itzuli ziren. [itzuli]
  61. Ontziratze-zerrenda, Amsterdam, 1939ko maiatzak 3, inb. zkia. 3066, Stedelijk Museum Artxiboak; Michaux & Guérin Ontziratze-erreziboa, Paris, 1939ko maiatza, A077-IV-19, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  62. Stedelijk Museum Artxiboak, bereziki inb. zkiak. 2126, 3066. Ikus orobat Justin K. Thannhauser David Cornelis Röell-i, 1939ko apirilak 16, Stedelijk Museum Artxiboak, 30041. sarrera, hemen aipatua: Gregor Langfeld, Margriet Schavemaker eta Margreeth Soeting, argit., The Stedelijk Museum and the Second World War, erak. kat. (Amsterdam: Uitgeverij Bas Lubberhuizen and Stedelijk Museum, 2015), 97. or. [itzuli]
  63. Lynn H. Nicholas, The Rape of Europa: The Fate of Europe’s Treasures in the Third Reich and the Second World War (New York: Alfred A. Knopf, 1994), 53–54. or. Stedelijk-eko bilduma bera (geratzen ziren Thannhauser lan guztiekin) badaezpada ere ebakuazio-gabarretan kokatu zen Alkmaar-etik gertuko kanal batean 1939ko irailean, eta maiatzerako bonbardaketen kontrako babesleku batean zeuden Castricum-eko dunetan. Stedelijk-eko ebakuazio-gabarretan kokaturiko Thannhauser lanentzat, ikus inb. zkiak. 708–09, 711, Stedelijk Museum Artxiboak. [itzuli]
  64. “Bequests: Redressing a Spiral Showcase”, Time, 1965eko maiatzak 7, 86. or. [itzuli]
  65. Eileen Chanin eta Steven Miller, Degenerates and Perverts: The 1939 Herald Exhibition of French and British Contemporary Art (Melbourne: Miegunyah Press, 2005), 24. zkia. Erakusketaren data guztiak: Adelaide, National Art Gallery of South Australia, Exhibition of French and British Contemporary Art, 1939ko abuztuak 21–irailak 17; Melbournera eraman zuten, Lower Town Hall, 1939ko urriak 16–azaroak 1, eta Sydney, David Jones’ Art Gallery, 1939ko azaroak 20–abenduak 16. [itzuli]
  66. MoMAk R. Lérondelle-rentzat antolatu zuen bost Thannhauser Picasso Parisen jasotzea, paketatzea eta New Yorkera eramatea, Justin ez zegoela. Registration Records Exhibition #91, MoMA Artxiboak. Chicagon egon ondoren, Bostonera eraman zuten Picasso erakusketa, Institute of Modern Art (gaur egun Institute of Contemporary Art). [itzuli]
  67. Justin K. Thannhauser, Hotel de Champéry, Valais, Alfred H. Barr Jr.-i, New York, 1939ko abuztuak 30, ibid. [itzuli]
  68. Lagerbuch I eta Lagerbuch II, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. “Montana”ra 1940ko maiatzean bidalitako hirurogeitik gora lanen oharrek Geneba era esan nahi lezakete; izan ere, Justin Thannhauserrek Hôtel Réginaren idazpurua (Geneba) erabili zuen, Montana-Vermala, Chalet Silène helbidearekin, udaberri hartan. [itzuli]
  69. Hemen aipatua: Sally Hammond, “Close- Up: Justin K. Thannhauser, Art Collector”, New York Post, 1964ko martxoak 29, 2. or. [itzuli]
  70. Thannhauser Rich-ekin, “Notes on his own biography”, 3. or.; Groupe Français du Conseil de Controle, Division des Reparations et Restitutions, Répertoire des biens spoliés en France durant la guerre 1939–1945 (Paris, 1947); Récupération Artistique Justin K. Thannhauser, Ministère des affaires étrangères, Paris (hemendik aurrera MAE); WB Ia 6187, Staatsarchiv München. Alemaniar okupazioaren garaian, Parisko auzokideek Thannhausertarrei idatzi zieten New Yorkera nola “naziek kamioiak eraman dituzten beren etxeraino eta hustu duten”. Hammond, “Close-Up: Justin K. Thannhauser, Art Collector”, 2. or. [itzuli]
  71. Garai hartan, Justin Thannhauserrek gutxienez 1919. urteaz gero bere galeriako funtsetan eduki zuen Julius Seyler-en margolan bat oparitu zuen, seguruena dokumentuen truke, edo bere esker onaren erakusgai gisa. Seylerren “Ganba-saltzailea” inb. zki. 363 gisa ageri da Lagerbuch I-en, 1919ko abenduaren 9ko datarekin, eta 1940ko irailaren 27an desagertu zen Thannhauserren erregistroetatik, “im Auftrag J.T. [Justin Thannhauser] an Mr. Hector Colombo Genf., Cons. Général d’Uru­guay.” Hector L. Colombo, Uruguaiko Errepublikarn kontsula Suitzan, izan zen Thannhauser familiaren immigrazio-dokumentuak sinatu zituena 1940an. Ikus orobat Lagerbuch I, inb. zkiak. 483–85, 488, eta Thannhauserren Dokumentu Pribatuak, A077-V-04–05, Thannhauser Artxiboa, ZADIK; Günter Herzog, “Thannhauser: Händler, Sammler, Stifter”, in Thannhauser: Händler, Sammler, Stifter, ale monografikoa, Sediment: Mitteilungen zur Geschichte des Kunsthandels 11 (2006), 25 or. Eskerrak eman nahi dizkiot Günter Herzog-i transferentzia hauen berri emateagatik. [itzuli]
  72. Käthe eta Justin Thannhauserrek 1946ko ekainaren 3an eta 17an eskuratu, hurrenez hurren, Estatu Batuetako herritartasuna. Thannhauser Private Papers, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  73. Heinz H. Thannhauser sarjentua zerbitzuan hil zen, irrati-operadore gisa, Martin B-26C Marauder batean (#42-107711), U.S. Army Air Corp., zeina Monte Azza-n erori baitzen, Italian, aireratu eta berehala. Thannhauserri Purple Heart eman zioten hilondoan. H.R.H., “Heinz H. Thannhauser”, College Art Journal 4, 2 zkia. (1945eko urtarrila), 108 or. [itzuli]
  74. Thannhauser Gästebuch New York, 1942–70 inguru, A077-VII-01, Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  75. Ralph T. Coe Vivian Endicott Barnett-i, New York, 1977ko abuztuak 29, SRGM Archives. [itzuli]
  76. Justin K. Thannhauser Parke-Bernet Galleries-i, 1945eko otsailak 15, hemen: Modern and Other French Paintings, Drawings, Prints, Bronzes: Property of J. K. Thannhauser New York, or. g. [itzuli]
  77. Dr. Fritz Neugass, “Niemals in die Keller verbannt. Leihgaben aus der Thannhauser- Stiftung im Guggenheim-Museum”, New Yorker Staatszeitung und Herold, 1965eko maiatzak 30, 4C or.; Herzog, “Thannhauser: Händler, Sammler, Stifter”, 26 or. [itzuli]
  78. Lagerbuch I, 710 inb. zkia., eta Lagerkartei New York, 2394 zkia., Thannhauser Artxiboa, ZADIK. [itzuli]
  79. Thannhauserren agintari frantsesen aurrean erregistratu zuen zer artelan eta antzinako altzari ebatsi zieten naziek; erreklamazioak egin zizkien Mendebaldeko Alemaniako gobernuari bere familiaren immigrazio-ahaleginekin loturiko kostuengatik (Frantzia, Suitza, Portugal eta Estatu Batuetara azkenik), baita Berlinen suntsituriko jabetzengatik ere. Entschädigungsakte Justin K. Thannhauser Regnr. 170544, LABO; Rep. 36A, 37968, D945, BLHA zkiak.; WB Ia 6187, Staatsarchiv München. [itzuli]
  80. Ikus Récupération Artistique Justin K. Thannhauser, MAE; Eberhard W. Kornfeld, “Die Galerie Thannhauser und Justin K. Thannhauser als Sammler”, hemen: Sammlung Justin Thannhauser, Jürgen Glaesemer eta Betty Studer-en argit., erak. kat. (Bern: Kunstmuseum Bern, 1978), 16 or. [itzuli]
  81. Thannhauser Richekin, “Notes on his own biography”, 3. or. Justin K. Thannhauserren arabera, “Artelan haiek, alemaniarrek Hitlerren garaian lapurtu zituztenak — Alemanian nahiz Parisen—, ez ziren inoiz azaldu… (besteak beste, liburutegi osoak, antzinako altzariak eta antzinako tapizak eta tapiz gobelinoak, portzelana-bildumak eta beste artelan batzuk, musika-instrumentuak [etab.])”. [itzuli]
  82. Justin K. Thannhauser Walther Halvorsen-i, 1953ko apirilak 9, Halvorsenen erantzunarekin, 1953ko ekainak 10, Thannhauser Business Correspondence, New York, A077-IV-02-29, Thannhauser Artxiboa, ZADIK; Justin K. Thannhauser A. Tellegen-i, 1969ko maiatzak 14, Van Gogh museoko dokumentazio-karpeta, Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie (RKD), Haga, Monique Hageman-en adeitasunez, Van Gogh museoa, Amsterdam, 2014ko abuztua. Daniel Catton Rich-i 1974ko martxoaren 8eko gutunean, Thannhauserrek azaltzen du “Hitlerrek gure erakusketa-jarduerak zuzenean geldiarazi zituenean. hogeita hamarretan, … naziek orobat eraman zituzten liburu guztiak, geure katalogoen ehunka ale, gutunak eta abar… eta azkenean, gerratean, baita gure Pariseko etxeko gauza guztiak ere, ‘jakina.’” Thannhauserrek Richekin partekatzen zuen informazioa, Thannhauser galleriei eta arte­lanen bildumei eta jatorriari eta erakusketa-historiei buruzkoa, oharretan (1972ko abend.) eta elkarrizketetan (1975eko martx.) Rich dokumentuetan, M0014, SRGM Artxiboak. Ikus orobat Barnett, Guggenheim Museum: Justin K. Thannhauser Collection. Salbatu ziren Thannhauser erregistroak ZADIKi eman zitzaizkion 2005ean. [itzuli]
  83. Justin Thannhauserren arabera, 1941ean Ellis Island-eko Estatu Batuetako immigrazio-zentrora heldu zirenan jada agerikoa zen Michelen buru-eritasuna, eta handik aurrera sendategietan eta erietxeetan egon zen 1952an bere buruaz beste egin zuen arte. Entschädigungsakte Justin K. Thannhauser Regnr. 170544, D58 dokumentua, LABO. [itzuli]
  84. Shepard, “Collector’s Gift Reflects His Life”, 28 or. Gehiago jakiteko Guggenheimeko Thannhauser Bildumaz eta erakundearen jabetza modernoekin duen harremanaz, ikus Megan Fontanella, “Modern in the Best Sense: Six Pioneering Collectors”, hemen: Visionaries: Creating a Modern Guggenheim, Fontanellaren argit., erak. kat. (New York: Guggenheim Museum, 2017), 16–47, 207–301 or. [itzuli]
  85. Materialsammlung Cézanne, A077- VIII-2-48, Thannhauser Artxiboa, ZADIK; “New Cézanne”, Time, 1954ko martxoak 29, 74. or. [itzuli]
  86. Ahozko historiaren gaineko elkarrizketa Thomas M. Messer-ekin, 1994ko urria–1995eko urtarrila, AAA. [itzuli]
  87. Thannhauser hegala 1965eko apirilean zabaldu zen, Thannhauser Fundazioak maileguan utzitako ehun bat lanen aurkezpen zabalago batekin. Azalpen bat ere agertu zen lehenago galeriako artelanen ondoan inaugurazioan, adieraziz Justinek berez desiratzen zuela “barnekotasun-giro bat sortu, bere etxeko xarmaren zerbait galeriaren espazio publikora eramango zuena. Era hartan, barneko dekorazioak eta lanen aurkezpenak berak Thannhauser jaunaren beraren ekimena eta obren aukera islatzen zuen”. Erakusgai jarritako koadroen zerrenda, erregistro-artxiboak, SRGM Artxiboak. Ikus, adibidez, Justin K. Thannhauser, The Stanhope-ren idazmahai-materialari buruzko oharrak, New York, 1965–76 ing., eta H. H. Arnason Harry F. Guggenheim-i, 1965eko martxoak 10, Thomas M. Messer Records, A0007, 4185 kutxa, 6, 11 karpetak, SRGM Artxiboak. 1989an proposatu zen Monitor Eraikina thannhauserrentzat. [itzuli]
  88. Hemen aipatua: Shepard, “Collector’s Gift Reflects His Life”, 28 or. Hilde Thannhauser ere oso eskuzabala izan zen artelanak oparituz Guggenheimen aparteko erakundeei. Kunstmuseum Bern-i egon zizkion oparien artean zeuden, esate baterako, Ernst Ludwig Kirchner eta beste zenbait artistaren lanak, bat ez zetozenak Justin Thannhauserrek Guggenheimen bildu zituen artista moderno frantsekin osatu nahi zuen kontakizunarekin. [itzuli]

PDF-a JAITSI