Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

katalogoa

Yang Zhenzhong

Xiaorui Zhu-Nowell

Izenburua:
Yang Zhenzhong
Egilea:
Xiaorui Zhu-Nowell
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2018
Neurriak:
29 x 24 cm
Orrialdeak:
171
ISBN:
978-84-95216-84-7
Lege gordailua:
BI 238-2018
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta gizartea | Kritika | Boterea
Artelan motak:
Bideoartea
Aipatutako artistak:
Yang, Zhenzhong

77 Kriston arina II (Light as Fuck II), 2003
Koloretako bideoa, soinurik gabea, 1 min. Hauen eskaintza: artista eta ShanghART Gallery, Shanghai

 

Yang Zhenzhong-en obrak hausnarketa subertsibo eta zorrotzak egiten ditu gizabanakoak jokatzen duen paperaz Estatuak egituratutako aitzinamendu eta modernizazioko kultura batean. Haren ikerketa askok kultura sozio kapitalistaren eta gizarte urbanizatu bateko jokamolde-kontrolaren semiotika sarritan gutxietsiaren propaganda-alderdiak lantzen dituzte. Yang ezaguna egin zen lehenik 1990eko hamarkadaren bigarren erdialdean Shanghain ezkutuko erakusketak egiten zituzten artista-talde bateko kide gisa. Xu Zhen-ekin eta Alexander Brandt alemaniar jatorriko artistarekin elkarlanean, hainbat gertaera artistiko esperimental antolatzen lagundu zuen, besteak beste Art for Sale (Artea salgai, 1999) erakusketa, saltegi batean egin zena.

2001. urtean, BizArt arte-zentroa —irabazi asmorik gabeko espazio artistiko bat, Shanghain zabaldu berria eta Xu Zhenek zuzendua—, banakako erakusketak antolatzen hasi zen, One after Another (Bata bestearen ondoren). Bigarren erakustaldia, Kriston arina!, 2002koa, Yangen lehen banakako erakusketa izan zen, eta hartan titulu bereko hogeita sei argazki digitalek osaturiko sail bat aurkeztu zen. Urte haietan, Shanghaiko Pudong barrutiko Lujiazui txabola-auzoa Txinako etxe orratz eta super-egituren kontzentraziorik handieneko gune bilakatzen ari zen, eta garapen bizkor horren aurreko erreakzio gisa sortu zuen Yangek obra hura. Irudiak digitalki eraldatuak daude, trakeskeriaz, eta Shanghaiko hainbat tokitako gizon-emakumeak azaltzen dituzte objektu ikaragarri handiak orekan darabiltzatela behatzen puntan, besteak beste tankeak, motorrak, eraikuntzako garabiak eta salmenta-makinak.

Sail honetako argazki gehienek hiria apur bat modu lauso eta zehazgabean hartzen badute ere, irudi nagusiak urrutitik agertzen du Lujiazuiko hiri-paisaia garatu berria, posta-txartel batean bezala laukitua. Honako argazki hau da artista bera ageri den bakarra; argazkian azpikoz gora jarri da horizontearen lerroa, halako eran non bai baitirudi Yangek behatz luzean eusten diola Ekialdeko Perla Dorre ikonikoari. Handik urtebetera, minutu bateko iraupena zuen koloretako bideoa bihurtu zuen egileak irudi hura, Kristona arina II (2003) lanean. Argazki estatikoek erabateko esekidurako uneak gauzatzen dituzten artean, bideoak orekari eusteko borroka etengabea azaltzen du. Yangen behatzaren eta Perla Dorrearen puntaren arteko ukipen-puntua ezegonkorra da, eta hiriaren masa-zentroaren pean mugitzen da artista bideo osoan, eginahalak eginez zentro hori eror ez dadin. Amaierarik gabeko begiztan ageri den balantza deseroso horretatik abiatuta, ikusleak txundidurazko aztoramendu-egoera batean gertatzen dira, hiri futurista, halabeharrez, noiz behera etorriko. —XZN [Xiaorui Zhu-Nowell]

[Itzultzailea: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Erakusketa hautatuak

2003: Paradis fabriqués: Art contemporain chinoise, Le Parvis centre d’art contemporain, Ibos, Frantzia. 2005: Follow Me!: Contemporary Chinese Art at the Threshold of the Millennium, Mori Art Museum, Tokio. 2006: Never Go Out Without My DV Cam: Video Art from China, Museo Colecciones ICO, Madril. 2008: Shanghai Kaleidoscope, Royal Ontario Museum, Toronto. 2010: Arte Digitalaren Nazioarteko Bienala: Experimenta Utopia Now, Federation Square, Melbourne. 2012: Doppio Gioco–Double Game: The Ambiguity of the Photographic Image, Galleria di Piazza San Marco, Venezia. Video Bureau Archive 4: Yang Zhenzhong, Video Bureau, Pekin. Architekturfotografie: Made in China, Museum für Angewandte Kunst Köln, Kolonia. 2014: Yang Zhenzhong Video Works, AVIFF–Art Film Festival, Cannes. 2016: Up/Down, The Holden Gallery, Manchester School of Art.

PDF-a JAITSI