Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

katalogoa

Sarah Morris

Philip Tinari

Izenburua:
Sarah Morris
Egilea:
Philip Tinari
Argitalpena:
Bilbao: Guggenheim Bilbao, 2018
Neurriak:
29 x 24 cm
Orrialdeak:
171 or.
ISBN:
978-84-95216-84-7
Lege gordailua:
BI 238-2018
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Joko Olinpikoak
Artelan motak:
Bideoartea
Aipatutako artistak:
Morris, Sarah

115 Pekin (Beijing), 2008
35 mm-ko filma, soinuduna, 84 min 47 s. Artistaren eskaintza

 

Sarah Morris artista estatubatuarrak 1998an egin zuen lehen filma, Midtown; 10 minutu irauten zuen, eta Manhattango eraikin modernoen artean nora gabe dabiltzan pertsonaia izengabeei buruzkoa zen. Hurrengo hamarkadan, Las Vegas, Washington, D.C., Miami, Los Angeles eta Munich esploratu zituen, bere estilo bereizgarria bihurtu zena baliatuz: ustegabeko angeluetatik egindako urrutiko harraldiak, Liam Gillick artistaren musika elektroniko hipnotikoaz lagundurik, lehen begiratuan ikusten ez direnak azaltzeko. “Nire lanaren parte bat planteamendu bat ipintzean datza, eta hori gero sistema ireki bihurtzen utzi, egiten utzi”, esan du Morris-ek1. Film horiek erronka egiten diote kontaketa-sekuentzia zuzenari, eta ikuslea gonbidatzen dute beren esperientzia propioa eta bere aldez aurreko ideiak obrarekin elkarrizketan jartzera, harraldi hain argiro deiktikoekin, non abstraktuak gertatzen baitira. Modu horretan, artistaren koadro abstraktu geometrikoen proiektu luzearekin lotzen dira; horien tituluak hiri garrantzitsuekin eta mundu zabaleko gertaerekin erlazionaturik daude.

Hiriburua (Capital, 2000) lanean, Etxe Zuriaren barneko eszenek, Clinton familiaren beheraldiaren garaian, hurbiltasun-maila harrigarria bat jartzen dute agerian, komunikabideetako albisteen protagonisten erretratuak konplikatzean datzan arte-proiektu baten zerbitzura, haiek ezusteko modu intimoetan aurkeztuta. Horixe da Morrisek Pekin (Beijing, 2008) obran garatzen duen eredu estetikoa: hiriaren erretratu bat film luzean, Olinpiar Jokoen garai itxaropen-sortzailean egina. Hegazti-haztegi bateko ahateen plano orokor batekin hasten da filma —hegaztiek ez dakite erreta jango dituztela gero—, eta eguneroko bizitza hutsaleko eta Olinpiar Joko ikusgarrietako errealitate bikoitzak interpretatzen ditu gero. Morrisek, nazioarteko kazetari eta intelektual txinatar askok bezala, Olinpiar Jokoak melodrama transnazional baten moduan ulertu zituen, Txina superpotentzia gisa piztu zela-eta XXI. mendeko munduko agertokian. Kontakizun hartako irudi nagusiek —Henry Kissinger eta Michael Phelps, Lang Lang eta Liu Qi (Pekingo alkate ohia), batzuen batzuk aipatzearren— hartzen dute lehen planoa. Morrisentzat, zeinaren zinema-ekoizpenean berebat dauden Points on a Line (2012) —Ludwig Mies van der Rohe eta Philip Johnson erraldoi modernoen arteko erlazioarekiko buruzko filma—, interes berezia du Jokoen inguruan sortu zen arkitekturak: Rem Koolhaas eta Ole Scheeren, CCTVaren eraikinaren diseinatzaileak, eta Jacques Herzog, Estadio Nazionalarena, maisu ezkutuen moduan daude filmean; ikuskizunaren maisuak ez badira ere, badira behintzat haren atzean dagoen diskurtsoarenak. Ia hamarkada bat geroago ikusirik, “une historiko ohiz kanpoko baten dokumentu” hunkigarri baten gisa nabarmentzen da Morrisen Pekin hau.—PT [Philip Tinari]

[Itzultzailea: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

  1. Cay Sophie Rabinowitz, “Interview: Sarah Morris”, Art in America 96, 10. zkia., 2008ko abendua. [itzuli]

Erakusketa hautatuak

2009: Sarah Morris: Gemini Dressage, MMK Museum für Moderne Kunst, Frankfurt. Sarah Morris: China 9, Liberty 37, Museo d’Arte Moderna di Bologna. Morality, Witte de With Center for Contemporary Art, Rotterdam. 2010: Media City Seoul:sx, Seoul Museum of Art. 2011: MMK 1991–2011: Twenty Years of Presence, MMK Museum für Moderne Kunst, Frankfurt. 2015: Adventures of the Black Square: Abstract Art and Society 1915–2015, Whitechapel Gallery, Londres. Sarah Morris: Astros Hawk, M—Museum Leuven, Belgika. 2017: Sarah Morris: Falls Never Breaks, Kunsthalle Wien, Viena

PDF-a JAITSI