Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

katalogoa

Zhang Xiaogang

Xiaorui Zhu-Nowell

Izenburua:
Zhang Xiaogang
Egilea:
Xiaorui Zhu-Nowell
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2018
Neurriak:
29 x 24 cm
Orrialdeak:
171
ISBN:
978-84-95216-84-7
Lege gordailua:
BI 238-2018
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta politika | Tiananmen plazako protestak | Psikologia | Psikoanalisia
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Zhang, Xiaogang

31 Urte Zaharra (New Year’s Eve), 1990
Olio-pintura mihise gainean, oihal eta joko-karten collagearekin, 130 × 97 cm.
Hauen eskaintza: artista eta Pace Gallery

 

Zhang Xiaogang bere belaunaldiko pintore famatuenetako bat da, eta Sichuan-go Arte Ederretako Olio-pinturaren sailean graduatu zen 1982an, lau urte eman ondoren trebatzen errealismo figuratibo akademiko zorrotzean. Arazo pertsonalek markatu zituzten Zhangen karrera bukatu ondorengo urteak, bereziki bat-bateko eritasun larri bat eragin zion alkoholismoaren kontrako borrokak. Bere egunkarian, Zhangek bere “fantasma-aldia” deitzen dio bere bizitzako garai hari, abandonuak, eritasunak eta heriotzak eragiten zioten antsietatean murgildua sentitzen baitzen. Ideia hori ageri da egilearen obra osoan, eta bere buruarekiko bakarrizketako zirriborro eta koadro asko sortzera bultzatu zuen, beti ere sinbolismoz beteriko irudien eta objektuen erabileraren bidez, nola diren burezurrak, hezurrak, labanak eta paper-orri zuriak, artistaren aurreko bizitzari erreferentzia egiten diotenak. Bere belaunaldiko beste artista asko bezala, 1980ko hamarkadako Europako surrealismoarekin eta hizkera bisualekin inpresionatuta, Zhangek hiztegi sinboliko bat erabiltzen jarraitu du bere karrera osoan zehar, eta hartan ametsa eta errealitatea nahasten dira, pentsamolde inkontzienteen, fantasiaren eta norberaren nortasunaren eraikuntzen arteko erlazioa sustatuz. Zentzu horretan, ametsek psikoanalisian duten paperaren oihartzuna ageri da egile honen obran, haren koadro ezagunenetako batzuek erreferentzia egiten baitiete, zuzenean edo zeharka, alor horretako kontzeptuei, nola diren errepresioa, heriotza-pultsioa, psikosia, eta egoaren eta haren amarruen garapen-aldiak. Esan liteke Zhangen obran, haren marrazki, pintura eta eskulturetan, nolakotasun oniriko bat ageri delarik, sortzen dela, misterioaren estetika batean, edota Ernst Jentsch-ek eta Freud-ek unheimlich deitu zutenaren estetikan, sentsazio bitxi baten agerpenaren ondoriozko efektu berezi bat, normala eta ezaguna denaren erdian.

Tiananmengo plazako 1989ko Ekainaren 4ko Gertaeraren ondoren, Urte Zaharra (1990) margotu zuen Zhangek: planta txarreko gizon bat ageri da bertan, melankolikoa, mahai baten aurrean. Objektu-konbinazio bitxi bat dago mahaiaren gainean arreta handiz ipinia: kandela itzali bat, oilaskoa zatikatzeko labana bat eta bi joko-karta (bederatziko bihotza eta bateko pika). Aldare baten gaineko objektuek esanahi berezia proiektatzen duten bezala, Zhangek honako objektu hauez egiten duen irudikapenak ideia zabalagoak iradokitzen ditu, nahiz eta anbiguotasunari eusten dion, ez baitakigu objektu horiek balio sinbolikoa eta metonimikoa duten. Objektu ezagun horiei testuinguru bat eskaintzeari uko egiten dio egileak, eta horrek itxura misteriotsua eta arrotza ematen die. Zhangen obra gehienak modu metodiko, ia birtuosoan margotzen ditu artistak, olio-pinturako geruza asko aplikatuz kolore-gradazio motelak eta sotilak sortzeko; horiek ez bezala, Urte Zaharra modu libreago eta fisikoago batean sortua da. Bustia bustiaren gainean teknikaz gainera, zeinak obran dauden kolore jadanik ilunak, okrea eta beltza, zikintzen baititu, Zhangek modu aski traketsean erantsi zituen oihalaren gainean oihal-zati batzuk eta bi joko-karta. Obraren laztasunak, oro har, premia-sentipen bat iradokitzen du, artistak errepresiotik ateratzen den material inkontzientea erregistratuko balu bezala. Urte Zaharra lanak agerian jartzen ditu Zhangek etengabe egin zituen ahaleginak, Tiananmenen ondorengo hilabeteetan eta urteetan, gertaeraren trauma partekatua zera sinboliko bat bihurtzeko, sorkuntza artistikoaren bitartez. Artistaren beraren hitzetan, Ekainaren 4ko Gertaera, gertaera politiko transzendentala ez ezik, eta hau garrantzitsuagoa da, une hartako giza errealitateetan oso inpaktu jakina izan zuen gertaera sozio-psikologikoa izan zen: “1989ko bigarren erdian dagoen sentimenduak, odolaren errealitatearen aurrez aurre, solidotua dirudi […]. Bizitzaren tragedia eta heriotzaren arrandia deskribatuz, burugabea eta misteriotsua denaren existentzia jartzen du norberak agerian”1. —XZN [Xiaorui Zhu-Nowell]

[Itzultzailea: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

  1. Huang Zhuan, “Zhang Xiaogang: Yige xiandai xushizhe de duochong shijie” (Zhang Xiaogang: Kontalari moderno baten mundu ugariak), CAFA Art Info, 2008ko uztailak 21. Itzulpena editoreena da. [itzuli]

Erakusketa hautatuak

2009: Zhang Xiaogang: Shadows in the Soul, Queensland Art Gallery, Brisbane. 2014: Zhang Xiaogang Memory + ing, Daegu Art Museum, Hego Korea

PDF-a JAITSI