Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

katalogoa

Art for Sale

Anthony Yung eta Jane Debevoise

Izenburua:
Art for Sale
Egilea:
Anthony Yung eta Jane Debevoise
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2018
Neurriak:
29 x 24 cm
Orrialdeak:
171
ISBN:
978-84-95216-84-7
Lege gordailua:
BI 238-2018
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea. Merkatua | Erakusketak | Kontsumoa | Zentsura
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Instalazioa | Performance
Aipatutako artistak:
Chen, Shaoxiong | Geng, Jianyi | Kan, Xuan | Li, Yongbin | Liu, Wei | Song, Dong | Xu, Zhen | Yang, Fudong | Yang, Zhenzhong | Yin, Xiuzhen | Zhang, Peili | Zhao, Bandi | Zheng, Guogu | Zhu, Jia

Shangai Square, 138 Middle Huaihai Road, Shangai
1999ko apirilak 10–25 (apirilaren 13an itxi zen, poliziaren aginduz)

Artistak: hogeita hamahiru artista, besteak beste Alexander Brandt, Chen Lingyang, Chen Shaoxiong, Geng Jianyi, Hu Jieming, Kan Xuan, Li Yongbin, Liang Yue, Liu Wei, Shi Yong, Song Dong, Wu Ershan, Xiang Liqing, Xu Zhen, Yang Fudong, Yang Zhenzhong, Yin Xiuzhen, Zhang Peili, Zhao Bandi, Zheng Guogu, Zhu Jia eta Zhu Yu

Komisarioak: Xu Zhen, Yang Zhenzhong eta Alexander Brandt

Antolatzailea: Contemporary Art Center Co. Ltd., Pekin

Argitalpena: argitalpen independenteko liburuxka, 1999, artisten azalpenekin eta Johanna Ransmeier-ren saiakera-lan batekin, 64 orri (zenbakitu gabeak); txineraz eta parte batzuk ingelesez.

 

1996an, artelan bat sortzeko eskatu zioten Wang Jin-i, Zhengzhou hirian, Henan probintzian, saltegi bat zabaltzen zela han ospatzeko; artistak ehunka kontsumo-produktu berri txertatu zituen 30 metro zabal zen izotzezko pareta batean, ikusteko gero nola bertako jendeak pareta aizkorakadaka hausten zuen, objetuak harrapatu ahal izateko. Wang-en proiektuak Txinako 1990eko hamarkadaren amaierako kontsumismo gero eta handiagoa salatzen zuen, 1999ko Art for Sale erakusketak (jatorrizko titulu txinatarraren ordez, Supermarket titulua ematen zaio batzuetan ingelesez) modu argiagoan azaltzen zuen joera. Xu Zhen, Yang Zhenzhong eta Alexander Brandt komisario-artistek Shanghaiko erdi-erdian zegoen saltegi batean alokatu zuten espazio batean antolatu zuten erakusketa. Artistak pozez zoratzen zeuden saltegiak eskaintzen zituen aukera artistikoak balia zitzaketelako, baina beste helburu bat ere bazuten, aurrekoaren kontrakoa beharbada: komertzializazioak hirian eta arte garaikidearentzat eta haien publikoentzat sortu zituen erronkak kritikatzea1.

Erakusketa bi partetan zatitua zegoen. Aurreko partean, publikoak beirazko ateetatik eta erakusleiho batetik ikusten zituela, apal batzuk zeuden, lerrokaturik, kontsumoko objektuak eskala txikian erakusten zituztenak, komisarioek eta haien adiskide artistek diseinatuak eta paketatuak. Haien artean baziren zakil formako xaboi-puskak, Hu Jieming-ek eginak; baziren txerri-apatxak, Liu Wei-k egindako bitxiak zituztela apaingarri, eta balizko giza burmuinezko purez betetako pote batzuk, Zhu Yu-k eginak. Erakusketaren bigarren parteak ildo beretik jarraitzen zuen. Hu Jieming-en beste obra batean, ilunpetan zegoen gela batean, masturbatzen ari zen gizon baten bihotz-erritmoari jarraitzen zion doinu bat jotzen zuen pianola batek. Haren aldamenean gizon haren bideo bat ikusten zen. Alexander Brandt-ek logela baten instalazioa diseinatu zuen, agertoki egokia sortuz prostituta batekin erlazio “serio” bati heldu ahal izateko2. Eta handik ez oso urruti Xu Zhen-en hiru kanaleko obra zegoen: Gorputzaren barruan (Inside the Body), non bi gazte ikusten baitziren, gizona eta emakumea, elkarren ondoan eserita binilozko sofa batean, beren buruari eta elkarri usain hartuz.

Erakusketak publiko orokorreko pertsona asko erakarri zituen, eta haietako batzuek erosketak ere egin zituzten (giza burmuinezko sei potetatik bost saldu omen ziren)3. Baina hiriko egunkarietan argitaratu ziren kexuak zirela-eta, inaugurazioa egin eta bi egun geroago, “salgaiak”, baita instalazioak eta bideoak ere, agintariei emateko eskatu zuen poliziak, ikuskatu ahal izateko4. Biharamunean itxi zen erakusketa.

Art for Sale eta hurrengo urtean Shanghaiko Eastlink galerian egin zen Fuck Off erakusketa famatuaren ondoren, (beste sarrera batean azaltzen da, aurrerago), Shanghaiko arte esperimentaleko erakusketak espazio aski mugatuetara itzuli ziren, besteak beste BizArt Art Center-era, non Txinako artista berrizaleenetako batzuk elkarlanean aritu baitziren hainbat erakusketatan, Davide Quadrio komisarioarekin eta beste batzuekin: Fan Mingzhen and Fan Mingzhu: Glad to Meet You (edo The Twins Exhibition), 2002, eta Dial 62761232 (edo The Courier Exhibition), 2004.

[Itzultzailea: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

Oharrak

  1. Alexander Brandt, Xu Zhen eta Yang Zhenzhong, “Supermarket (Chaoshi zhan): Information for Sponsors”, itzulp. Wu Hung, hemen: Wu, Primary Documents, 338. or. Lehenik honela argitaratua: “Chaoshi zhan: Zhi zanzhu shang”, argitalpen independentea, Shanghai, 1999. [itzuli]
  2. Ikus. [itzuli]
  3. Wu, Exhibiting Experimental Art in China, 173. or. [itzuli]
  4. Kexu haien artean, aipatzekoa da “Chaoshi yishuzhan bulun bulei” (Art for Sale erabateko zentzugabekeria da) (1999ko apirilak 13) eta “Ruci yishu” (Hori artea) (1999ko apirilak 14), biak Wenhui bao egunkarian argitaratuak (Wenhui Daily). Izan zen beste artikulu bat xeheagoa, “Chaoshi yishu ciji? exin?” (“Supermarket Art”, zirraragarria edo nazkagarria?), Xinmin zhoukan (Xinmin Weekly) aldizkarian argitaratua (1999ko apirilak 19). Argibide gehiagorako, ikus “Supermarket: A Memorandum”, hemen: Wu, Exhibiting Experimental Art in China, 176. or. [itzuli]

PDF-a JAITSI