Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

katalogoa

Hitzaurrea eta esker ona [II]

Alexandra Munroe, Philip Tinari eta Hou Hanru

Izenburua:
Hitzaurrea eta esker ona [II]
Egilea:
Alexandra Munroe, Philip Tinari eta Hou Hanru
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2018
Neurriak:
29 x 24 cm
Orrialdeak:
171
ISBN:
978-84-95216-84-7
Lege gordailua:
BI 238-2018
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Kultura eta globalizazioa | Txina | Alexandra Munroe | Hou Hanru | Li Xianting | Philip Tinari | Pi Li | Wang Fen
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Ai, Weiwei | Chen, Zhen | Gu, Dexin | Huang, Yong Ping | Liu, Xiaodong | Lu, Jie | Qiu, Zhijie

Huang Yong Ping-en instalazio batetik dator gure erakusketaren titulua. Munduaren Antzerkia (1993) lanak erakusketako sarrera gisa balio du, eta egitura handi bat da, gutxi asko oktogonala, milaka intsektu dauden kaiola baten antzekoa. Kaiolaren barruan, milaka intsektu eta narrasti daude. Xiamen Dada taldearen sortzailea izan zen Huang, ’85 Uhin Berriko izarra, eta 1989an Txinatik alde egin eta Parisen hartu zuen egoitza; erakuske­tako beste artista asko bezala, zenbait hamarkadaz hainbat herrialdetan bizi eta lanean jardun da. Munduaren antzerkia lanerako planak artistentzako egoitza-egonaldi batean garatu zituen, Alemanian: ideia berriak askatasunez atera zituen antzinako kosmologia taoistatik, Michel Foucaultek modernotasunari egindako kritiketatik nahiz globaliza­zio-prozesu betean dauden gizarteen gaineko gaurko debateetatik. Obra nagusi honen konplexutasun kontzeptualak eta kaosa argi iragartzen dute azpian duten realpolitik zentzua, garai honetako obrarik interesga­rrienetako askotan ageri dena.

Gure eskerrik beroena adierazten diegu dimentsio handiko instala­zioak egin dituzten eta gure erakusketa-taldearekin elkarlan estuan aritu behar izan duten artistei. Honako hauek dira artista horiek: Chen Zhen, zeinaren obra Xu Min haren alargunak eta Lorenzo Fiaschi-k ikuskatu baitzuten, Galleria Continua-ko Alice Fontanelli-rekin; Huang Yong Ping, Maxine Falkenstein-en laguntzaz, Gladstone Galleryko Paula Tsai-rekin; eta Gu Dexin, Federica Beltramren eta Galleria Continuako Cecilia Fontanelli-ren ikuskaritzapean. Bereziki eskertuta gaude Qiu Zhijie ameslari eta eskuzabalarekin, bost paneleko mapa bat egin baitzuen tintaz paper gainean, Artea eta Txina 1989aren ondoren: Munduaren antzerkia lanak suposatzen duen esparru intelektuala marrazteko.

New Yorkeko erakusketarekin batera, Guggenheimek film doku­mentalen sail bat aurkeztuko du, hamar asteko iraupena izango duena eta bi arte arduradun izango dituena: Ai Weiwei eta Wang Fen. Turn It On: China on Film sailak hogei film dokumental eskainiko ditu, hemeretzi zuzendarirenak; horietan, Txina garaikidearen egoera politikoa, soziala, ekonomikoa eta kulturalak ikertu dute. 2001 eta 2016aren artean produzitu ziren, eta film horietako asko aurreneko aldiz egon dira ikusgai Estatu Batuetan. Bereziki eskertuta gaude Ai Weiweirekin, huraxe izan baita, alderdirik garrantzitsuenetan, erakustaldiko hiru komisariokideen adiskidea eta kritikaria. Eskerrak ematen dizkiegu ondorengo zuzenda­riei, haien obrak erakutsiko baitira sail honetan: Ai Weiwei, Ai Xiaoming, He Yuan, Hu Jia, Hu Jie, Huang Wenhai, Ji Dan, Li Peifeng, Lin Xin, Peng Xiaolian, Tang Danhong, Wang Jiuliang, Louisa Wei, Xu Xin, Zeng Jinyan, Zhang Bingjian, Zhang Zanbo eta Zhao Liang. Kim Kanatani Hezkuntza Arloko gure lankideak, erakunde horren zuzendari laguntzailea eta Gail Engelberg funtsaren Hezkuntza zuzendaria, eta Christina Yang, Programa Publikoen zuzendaria, elkarlan estuan aritu dira Ai Weiweiren estudioarekin, eta bereziki Jennifer Ng-ekin, aurkezpen historiko hau egiteko helburuaz. Bilbon, berriz, Ai Weiweiren dokumental-sail bote­retsu bat izango da programa publikoen ekimen nagusia. Esker bereziak eman nahi dizkiogu Ai Weiweiri, alderdi garrantzitsuetan lagun eta kritikari izan baitugu erakusketako hiru komisarioek.

Pi Li gure lankide estimatuak —Hong Kongeko M+ Sigg bildumaren arte arduradun seniorra— esan zuen behin gure lan-bileretako batean Guggenheim ez dela ari erakusketa huts bat antolatzen, baizik eta komu­nitate bat ari garela sortzen. Erakusketako komisariokide gisa, hiru lantegi antolatu genituen Txinako eta Estatu Batuetako zenbait lankiderekin, Munduaren antzerkia erakusketarako genituen planak eztabaidatzeko, komentatzeko eta hartarako genituen planekin lotutako ikerlana aurkez­teko. NEHri esker, erakusketaren batzorde aholku-emaile bat izendatu genuen, humanitateetako hainbat diziplinatan hautaketa egin ondoren, ikerketaren, kritikaren, kontserbazioaren eta artearen alorretako pertsona garrantzitsuek osatua. Lehen bilera Txinako Arte Akademian egin zen, Hangzhoun, 2015eko irailean. Gao Shiming presidenteordearekin elkarla­nean antolatu zen, Txinako Arte Akademian. Bigarren bilera Pekingo Central Academy of Fine Arts (CAFA) erakundean egin zen, 2017ko martxoan. Fan Di’an, CAFAko presidentearekin elkarlanean antolatu zen, eta Wang Chunchen-ek zuzendu zuen, CAFAren museoko ikerlari eta arte arduradunak. Oso estimatuta gaude bi arte-akademia garrantzitsu hauekin, espazio akademiko egoki bat sortu baitute Txinako komunitate artistikoekin gure ideiak partekatu eta trukatu ahal izateko.

Zor berezia daukagu erakusketaren aholkulariak izan diren Gao Minglu University of Pittsburgh-eko katedradunarekin eta University of Chicagoko Wu Hung, ‘Harrie A. Vanderstappen’ Asia Ekialdeko Arte, Hizkuntzak eta Zibilizazioen Historiaren katedradun gorenarekin. Haien erakusketa berrizaleek eta argitalpen ugariek arte txinatar moderno eta garaikidearen azterlanen oinarriak ipini dituzte Estatu Batuetan. Eskerrak ematen dizkiogu orobat Wang Hui historialari intelektualari, Pekingo Tsinghua Unibertsitateko katedraduna baita; izan ere, modernotasun eta globalizazio txinatarraz egin dituen interpretazio teorikoek eragin handia izan dute gure gaiari eman diogun ikuspegian. Era berean, Geremie Barmé sinologo eta Australian Centre on China in the World erakundearen fundatzailearen historia kultural modernoaren testuek biziki lagundu digute historia honen planteamendua tankeratzen, 1989ko protesta-mu­gimendua eta haren ondorioak bereziki. Haren ekarpen bikainetan oinarritzen da gure lana. Hona hemen Batzorde Aholkulariko kideak, espezialitate-sorta zabal baten ordezkariak: Johnson Chang Tsong-zung, Hanart TZ Gallery-ren zuzendaria; Craig Clunas, Oxfordeko Unibertsitateko katedraduna; Jane DeBevoise, Asia Art Archive-ko Batzorde Nagusiaren presidentea (Hong Kong eta New York); Duan Jun, Pekingo Teknologia Institutuko Arte Txinatar Garaikideko irakaslea; Feng Boyi, arte arduradun eta kritikari independentea, Pekin; Gary Garrels, SFMoMAko Elise S. Haas bildumako pintura eta eskulturako arte arduradun seniorra; Huang Zhuan zena, Guangzhouko Arte Ederretako Akademiako katedradun elkartu ohia eta Pekingo OCAT Institutuko zuzendari exekutiboa; Liu Xiaodong, CAFAko artista eta katedraduna; Lu Jie, Martxa Luzearen Proiektuaren fundatzailea eta arte arduraren burua; Helen Molesworth, Los Angelesko Museum of Contemporary Art-eko arte arduraren burua; Pi Li, ¡ Hong Kongeko M+ Sigg bildumaren arte arduradun seniorra; Qiu Zhijie, CAFAko Arte Eskola Esperimentaleko dekanoa eta katedraduna eta Txinako Arte Akademiaren Bitarteko Arteen Eskolako katedraduna; Shen Kuiyi, Kaliforniako Unibertsitateko katedraduna, San Diego; Sheng Wei, Fine Art (Meishu) aldizkariko argitaratzaile laguntzailea; Karen Smith, OCATen zuzendaria, Xi’an; Wang Duanting, Arteen Akademia Txinatar Nazionaleko ikerlaria, Pekin; Yang Wei, arte arduraduna eta kritikaria; Yi Ying, CAFAko katedraduna; Yu Ding, CAFAko Heziketa eta Arteen Administrazioko dekanoa eta katedraduna; Anthony Yung, Hong Kongeko Asia Art Archive-koa; eta Zheng Shengtian, artista, ikerlaria, arte arduradun independentea eta Yishu aldizkariaren argitaratzaile burua. Eskerrak ematen dizkiegu gure aholkulariei lantegian nahiz aurrez aurre egin ditugun bilkura askotan eskaini dizkiguten kritika eta iradokizun zorrotzengatik.

Txinako gure lantegiez gainera, Solomon R. Museoak Emerging Scholars Symposium bat antolatu zuen New York University-n (NYU) 2016an. Erakunde horretako Bitarteko, Kultura eta Komunikazioko katedradun laguntzailea den Lily Hope Chumley-rekin lankidetzan antolatu zen sinposioa, eta ikerlari-belaunaldi berri bat ekarri zuen arte txinatar garaikidearen esparrura, eginkizun hori testuinguru histori­ko-artistiko global batean komentatzeko helburuarekin. Yishu aldizka­riak argitaratu zituen artikuluak 2017an. Pi Li, M+ Sigg bildumaren arte arduradun seniorraren inaugurazio-hitzaldi batekin (Hong Kong), honako hauek dira proiektuan parte hartu duten gure ikerlari gazteak: Orianna Cacchione, Chicagoko Art Institute-ko Ekialdeko Arte Asiar moderno eta garaikideko ikerketa-bekaduna; Katherine Grube, NYUko Asia Ekialdeko Azterlanen saileko doktoregaia; Ros Holmes, Oxfordeko Unibertsitateko ikerketa-bekadun juniorra; Vivian Li, Worcester Art Museumeko Arte Asiarreko arte arduraduna; Lu Mingjun, Sichuan University-ko Art Collegeko Artearen Historiako katedradun laguntzailea; Lesley Ma, tintazko artearen arte arduraduna, M+ bilduma, Hong Kong; James Poborsa, Torontoko Unibertsitateko Azterlan Asiarren Saileko doktore­gaia; Timothy Shea, Kaliforniako Unibertsitateko Arte Bisualen Saileko doktoregaia; Wenny Teo, Manuela eta Iwan Wirth, Arte Asiar moderno eta garaikideko irakaslea, Courtauld Institute of Art, Londresko Unibertsitatea; Stephanie H. Tung, Princetoneko Unibertsitateko Arte eta Arkeologia saileko doktoregaia; Peggy Wang, Bowdoin College-ko Artearen Historiako eta Ikasketa Asiarreko katedradun laguntzailea; Yao Wu, Jane Chace Carroll, Smith College Museum of Art-eko Arte Asiarreko arte arduraduna; Anthony Yung, Hong Kong Asia Art Archive-ko ikertzaile seniorra; eta Xiaorui Zhu-Nowell, Solomon R. Guggenheim Museokoa eta Master of Science in Architecture Studies-eko hautagaia (SMArchS), Arkitektura eta Arte historia, teoria eta kritikan Massachusetts Institute of Technology-n (MIT).

Aipatu berri diren pertsonez gainera, eskertuta gaude halaber beren jakintza eta esperientzia gurekin eskuzabaltasunez partekatu zuten zenbait arte arduradun, ikerlari, artista eta arte-saleroslerekin.

Batez ere, Li Xianting aitzindari kritiko eta arte arduraduna omendu nahi dugu; ’85 Uhin Berriaren abangoardiarekin lotutako artistekin hark egindako lanak, eta geroago 1990eko hamarkadako arte garaikidearen komunitatearekin egindakoak diskurtso egituratu batean gorpuztu zuen erakusketa honen gaia den fenomenoa. Parisen bizi den Fei Dawei arte arduradunak arte txinatar garaikidearen nazioartekotzea bultzatu du, Europan eta Asian antolatutako eragin handiko erakusketen bidez, eta erakusketa horien historiak eratzen du erakusketa honen egitura. Eskerrak ematen dizkiegu honako hauei: Ah Cheng, Lee Ambrozy, Julia Andrews, Adam Bai, Lois Conner, David Diao, John Delury, Britta Erickson, Guan Yi, Charles Guarino, Guo Xiaoyan, Maxwell Hearn, Noah Horowitz, Hu Fang, Evelyne Jouanno, Rebecca Karl, Du Keke, Martina Köppel-Yang, Aimee Lin, Liu Dan, Liu Sola, Lu Jie, Karen Marta, Tim Neuger, Hans Ulrich Obrist, Patrick Rhine, Cole Roskam, Jérôme Sans, Orville Schell, Shen Kuiyi, Nick Simunovic, Andrew Solomon eta Andras Szanto. Txinan ikerketaren alorrean eman diguten laguntzari dagokionez, zorretan gaude Federica Beltrame, Alexia Dehaene, Li Bowen, Theresa Liang, Lu Jia, Shen Ruijun, Paula Tsai, Christina You eta Zian Chen-ekin.

Neurri honetako proiektu batek, hiru ordu-zona desberdinetan egin delarik, eragin handia izan du gure bizitzetan eta gure lan-espazioetan, noski. Beren laguntza amultsua eskertzen diegu gure familiei. Philip Tinarik eskerrak ematen dizkio bere emazte Luluc Huang-i, bere guraso Anthony eta Mary Alice Tinariri, eta bere aitona Robert Classen-i, zeina katalogo honen ingelesezko bertsioa itxi zenean zendu baitzen; itsas armadako ofiziala zela Hong Kong-era egin zituen bisitaldien inguruko kontakizunak izan ziren Philip Tinarik Txinarekin izan zuen lehen harre­mana. Eskerrak ematen dizkio orobat UCCAren fundatzaileak diren Guy eta Myriam Ullens-i, baita May Xue-ri ere, denbora utzi baitzion halako proiektu zabal batean lanean jarduteko Pekingo egitekoez arduratzen zen garai berean. Hou Hanru-k eskerrak ematen dizkio bere emazteari, Evelyne Jouanno, eta bere alabari, Kim Hou; gurasoei, Hou Baoyuan eta Wang Xiaowei, eta Hou Hairu bere anaiari. Alexandrak eskerrak ematen dizkio Robert Rosenkranz senarrari, eta Enid Munroe amari, zeinaren aitona-amonak Pekinen bizi izan baitziren garai errepublikarrean. Gutako bakoitzarentzat, Txinaren handitasunak, zoritxarrak eta moder­notasunak izan dira gure herentzia eta gure bizitzako lana.

Lehen unetik bertatik, artistengana jo genuen gure tesia inspiratu eta analiza zezaten, sigi-saga mugitzen baitzen errepikapen askoren eta ehunka elkarrizketaren barna. Azkenik, gure esker onik beroena adieraz­ten diegu gure historia osatzen eta Artea eta Txina 1989aren ondoren: Munduaren antzerkia gure proposamena osatzen duten obrak egin dituzten artista eta kolektiboei. Haien kemenak garrantzi berria ematen dio gaurko artearen esanahiari eta praktikari.

Alexandra Munroe
Arte Asiarreko ‘Samsung’ arte arduradun seniorra, eta Arte Globalen Aholkulari seniorra,
Solomon R. Guggenheim Museoa

Philip Tinari
Ullens Center for Contemporary Art-en zuzendaria, Pekin

Hou Hanru
MAXXI, XXI. mendeko Arteen Museo Nazionalaren zuzendari artistikoa, Erroma

[Itzultzailea: Rosetta;
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]

PDF-a JAITSI