Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Loïe Fuller

Adrien Sina

Izenburua:
Loïe Fuller
Egilea:
Adrien Sina
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta teknologia | Artea eta zientzia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Mugimendua | Jantzi-diseinua | Jantziak | Grand Palais (Paris) | Nazioarteko Erakusketak | New York | Paris | Abbott McNeill Whistler | Auguste Rodin | Charles Maurin | Eugène Druet | Gab Sorère | Gabriel Loppé | Harry C. Ellis | Henri Sauvage | Isaiah West Taber | Otto Sarony | Camille Flammarion | Isadora Duncan | Marie Curie | Samuel Beckett | Thomas Edison | Magia | Errealitate birtuala | Zinema
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Aipatutako artistak:
Fuller, Loïe

1862, Fullersburg (IL, AEB) – 1928, Paris (Frantzia)

Loïe Fuller Parisera iritsi zenean New Yorketik etorrita, artista ospetsua zen jadanik, ikuskizun-areto askotako karteletan ageri zena. Baina, zoritxarrez, lapurtu egin zitzaion ospe hori, eta gaixotutako bere imitatzaileetakoren baten ordezko gisa baizik ez zuen lortzen agertokira igotzea. Haren interpretazioen distira hipnotiko eta imitaezinari esker, modernitate jaio berriaren ikono eta egeria bihurtu zen. Suge-dantza (Danse serpentine), Suaren dantza (La Danse du feu), Lirioa (Le Lys), Dantza zuria (La Danse blanche), Dantza beltza (La Danse noire), Tximeleta (Le Papillon), Ortzadarra (L’Arc-en-ciel), Gaua (La Nuit), Hodeiak (Nuages), konnotazio figuratiboko izenburu horiek guztiak ikusleen txaloetatik edo kazetarien iruzkinetatik zetozen sarritan. Haren benetako erronkak abstraktuagoak ziren, izatez. “Argiaren ertzean gaude, infinituaren ertzean nola” idatzi zuen. Arkuko argia, argi beltzak edo koloretakoak, gatz fluoreszenteak edo erradioaktiboak, difrakzioa, aurora borealak… Bere balletetara, bere janzkerara, ekar ahal zitzakeen argi forma berrien bila ikerketa-laborategi bat jarri zuen abian, eta proiekzioko, itzaleko edo ispilutako tramankulu eszeniko berriak imajinatzen zituen, batzuetan magian inspiratuta diruditenak.

Eranskinak sortu zituen bere dantza-jantzietarako, efektu dinamiko are ezustekoagoak sortzeko, eta Henri Sauvagek 1900eko Erakusketa Unibertsalean berarentzat diseinatutako museo-antzokian erakutsi zituen bere aurkikuntza guztiak. Garai hartako adimen zientifikorik asmatzaileenekiko haren adiskidetasunak —Thomas Edison, Marie Curie, Camille Flammarion— prozesu artistikoa elikatu zion. Auguste Rodin, James McNeill Whistler eta Charles Maurin eskulturaren eta marrazkiaren bitartez hurbildu zitzaizkion Otto Saronyk, Samuel J. Beckettek, Isaiah West Taberek, Harry C. Ellisek, Gabriel Loppék eta Eugène Druetek argazkiaren bidez irudikatu zituzten bat-bateko dinamika ezinezkotara.

Haren imitatzaileen film ugarien artean, koloreztatuak edo ez, ezeinek ez du iristen sentsazio eszenikoen intentsitatea, zeinaren sekretua berak bakarrik ezagutzen baitzuen. Garai hartako emultsioen sentikortasun ahulak ez zuen sekula utziko hark ilunpean argia zizelkatzeko zuen forma paregabea finkatzen, zorutik bera argitzen zuen idulki baten gainean flotatzen, argi-mantu batean zintzilik bezala. 1903an zineman ere aritu zen, eta antzezten jarri zuen Isadora Duncan errealitate birtualaren aitzindaria zen tramankulu batean. Esperimentatzen jarraitu zuen bere maitale Gab Sorèreren eskutik Bizitzako lirioan (Le Lys de la vie, 1920–21). Itsasoan (La Mer), 1925eko obra monumentalean, 4.000 m² zeta irisatu eta uhin itxurako ipini zituen Grand Palaiseko mailadian, gorputzak desagerraraztera daraman abstrakzio gailen batean.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

PDF-a JAITSI