Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Barbara Maples

Julie Jones

Izenburua:
Barbara Maples
Egilea:
Julie Jones
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Argazkigintza | Enkoadraketa | Artea eta hezkuntza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Lan-prozesua | Beira | Erakusketak | Bauhaus Berria | Colorado Springs Fine Arts Center | Mary-Hardin Baylor unibertistatea | Texas Woman´s University | Allen Street Gallery | Dallas Museum of Fine Arts | El Paso Museum of Art | New York | György Kepes | László Moholy-Nagy | Lawrence Barrett
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Aipatutako artistak:
Corpron, Carlotta | Maples, Barbara

1912, Temple (TX, AEB) – 1999, Dallas (TX, AEB)

Barbara Maples Templen jaio zen, eta Arte Plastikoetako ikasketak egin zituen Mary-Hardin Baylor Unibertsitatean, Beltonen (Texas), 1933an, eta, aurrerago, Columbian (New York), 1939an. Lawrence Barretten ikaslea izan zen Colorado Springs Fine Arts Center ikastegian. 1930eko hamarkadaren hasieratik, eskolak eman zituen Templeko eta Dallasko zenbait ikastetxe publikotan, eta, aurrerago, Dallas Museum of Fine Arts Schoolen, 1940tik 1954ra. Dallasko Southern Methodist Universityko Irakaskuntza Artistikoen Sailaren zuzendaria izan zen 1965etik 1978ra.

Pintore, grabatzaile eta zeramista peto-petoa izan zen Maples, eta hirurogeiko hamarkadaren erdialdera argazkilaritzako ikasketak hastea erabaki zuen, bere eskoletarako diapositibak lortzeko xedez. Modu informalean bada ere, Carlotta Corpronek —garai hartan Dentoneko Texas Woman’s Universityko irakasle baitzen— argazkilaritzaren oinarriak irakatsi zizkion, eta bere planteamendu esperimentala nahiz abstrakziorako interesa transmititu zizkion, László Moholy-Nagyk eta György Kepesek 1930eko eta 1940ko hamarkadetan Chicagoko New Bauhauseanen emandako irakaspenekiko zuen mirespenaren eraginpean.

Maplesek irudi oso grafikoak landu zituen, kontraste bizikoak. Aurre-aurreko lehen planoen koadratzeak erabiltzen ditu, eta intentsitate handiz argitzen dituen gaiak. Baliabide horiek aukera ematen diote argi-itzalen jokoak indartzeko eta bere irudiei sakontasun sentsazioa atxikitzeko. Zuzeneko erreferentea bigarren mailan gelditzen da. Lausotze hori bereziki ikusgarria da haren irudi abstraktuenetan, alanbre kiribilduez, lumez edo kez egindakoetan

Gainera, erregulartasunez praktikatzen du fotogramaren teknika, argazki-kamerarik gabe ateratako irudia, objektuak jarriz —plastikozkoak, maiz— paper fotosentikorrean. Maplesek argazki harrigarriak lortu zituen, halaber, ura eta olioa kristalezko bi xaflaren artean konprimatuz.

Ez zituen bere irudiak jendaurrean erakutsi 1990era arte; hain zuzen ere, Dallasko Allen Street Galleryk Photographic Abstractions: Barbara Maples & Carlotta Corpron erakusketa antolatu zuen arte. Haren obrak bilduma pribatu askoren parte dira, eta orobat kontserbatzen dira Texasko museo batzuetan, hala nola Dallas Museum of Art eta El Paso Museum of Art museoetan. Maplesen argazkilaritzako obra xumea bada ere —corpusari eta ikusgarritasunari dagokienez—, Texas Woman’s Universityn Corpronek emandako irakaspenen esparruan egin zituen esperimentuak Chicagoko New Bauhausek sortutako formaren eta teoriaren adibide aipagarria dira Estatu Batuetan.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

PDF-a JAITSI