katalogoa
Gunta Stölzl
Ina Belcheva
- Izenburua:
- Gunta Stölzl
- Egilea:
- Ina Belcheva
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
- Neurriak:
- 22,5 x 30
- Orrialdeak:
- 350
- ISBN:
- 978-84-95216-93-9
- Lege gordailua:
- BI-01621-2021
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta musika | Artea eta politika | Artea eta teknologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Simetria | Oihal-diseinua | Oihalak | Bauhaus Eskola | Ehungintza | Jacquard ehungailuak | Municheko Arte eta Lanbide Eskola | Lehen Mundu Gerra | Nazismoa | Dessau | Weimar | Walter Gropius | T'ai Smith
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Stölzl, Gunta
1897, Munich (Alemaniako inperioa) – 1983, Zürich (Suitza)
Gunta Stölzl Bauhauseko figurarik enblematikoenetako bat da. Lantegi baten buru —ehungintzakoa— “maistra gaztearen” postuan aritu zen emakume bakarra izan zen eta bere bizitza osoan Bauhausean lan egin zuen gutxienetako bat, eta, beraz, aztarna garrantzitsua utzi zuen instituzioaren historian.
Ikasketak Municheko Arte eta Lanbide Eskolan egin ondoren, 1917an Gurutze Gorrian izena eman zuen, boluntario gisa. Esperientzia horrek munduaren ikuspegi berri bat eman zion. Gerra bukatutakoan, Municheko eskolara itzuli zen, eta geroztik eskola utzi, eta, 1919ko udazkenean, Weimareko Bauhausean sartu zen. Garai hartako hainbat arte-eskolen ereduari jarraiki, eta uste sendo pertsonalez, Stölzlek emakumeentzako ikasgela bat sortzea proposatu zuen 1920an. Walter Gropiusek baietz esan zion, baina beste arrazoi batzuengatik: proposamena guztiz bat zetorren emakumeei lantegi guztietarako sarbidea mugatzeko bere nahiarekin. Ikasgela hori Ehungintzako lantegian sartu zen eta Stölzl bilakatu zen hango figura nagusia: alor hartan zuen jakitea praktikatu eta beste emakumeei transmititu ziezaiekeen. Margoen eta harmoniaren teoriak ehungintzara adaptatu zituen. Stölzlen lanak haren motibo ehunduengatik ziren ezagunak; oso konplexuak ziren sarritan, eta haietan erronka teknikoak formen eta materialen arteko orekaren bilaketari eransten zitzaizkion. Ehungintzako emakumezko ikasleen baldintzarik gabeko babesarekin, 1926an Stölzl “lantegiko maistra” izendatu zuten, eta, hurrengo urtean, Bauhauseko lantegi bat zuzenduko zuen emakume bakarra izango zen ofizialki. Eskola Dessaura eraman zutenean, Stölzlen rolak garrantzi handiagoa hartu zuen, hark gorpuzten baitzuen berrikuntza ehungintzaren ofizioan. Lanaren modernizazio teknikoaz arduratu zen, batez ere ehunak premia berrietara egokitzeari zegokionez: hauskaitzagoak, argiari ez hain sentikorrak, erabilera modernoetara hobeto egokituak.
Garai hartakoa da haren maisulana: Bost akorde (Fünf Chöre). Izenburua, T’ai Smith arte-historialariak argitu zuen bezala, hitz-joko bat da, hala musikaren (Chöre hitzak abesbatzak eta akordeak esan nahi du) nola Jacquarden ehundegiaren aipamena egiten duena, zeina soka-sistema baten bitartez funtzionatzen baitu. Era horretara, bat egiten zuten harmonia musikalak, formen simetria perfektuak eta ehundegiaren jakite teknikoak.
1931n, Stölzl Bauhausetik joan zen Ehungintzako lantegian jasaten ari zen jazarpenagatik. Hamabi urtetan zehar lantegirik garrantzitsuenetako bat sortu zuen. Haren ekarpenak aztarna sakon bat utzi zuen ehungintzako abstrakzioaren historian.
[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]