Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Esther Ferrer

Lekha Hileman Waitoller

Izenburua:
Esther Ferrer
Egilea:
Lekha Hileman Waitoller
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Aurpegia | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta historia | Artea eta kultura | Artea eta politika | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Simetria | Eskala | Erretratua eta autorretratua | ZAJ taldea | Katolizismoa | Gerra Zibila (Espainia) | Feminismoa | Frankismoa | Espainia | Madril | Euskal Herria | John Cage | Isiltasuna | Sexismoa | Matematika | Zenbakiak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Argazkia | Happening-a | Instalazioa | Maketa | Performance
Aipatutako artistak:
Ferrer, Esther

1937, Donostia/San Sebastián

Esther Ferrer Euskal Herrian sortu zen, Gerra Zibila bete-betean zela. Haren hezkuntzan erabateko eragina izan zuten frankismoak eta katolizismoak —emakumeen zapalkuntzarako bi faktore erabakigarri—, baita nazioarteko mugimenduen eta eszena artistikoaren ezagutza mugatuak ere. Testuinguru soziopolitiko haren ondorioz sortu zitzaion kontrolarekiko eta autoritatearekiko arbuioak –are autoria edo egiletzarekiko arbuioak ere– bultzatuta, performancearen artera, happeningen artera eta arte kontzeptualera hurbildu zen Esther Ferrer. Artista bisuala ez ezik, idazlea ere bada, eta arteari, kulturari eta feminismoari buruzko mila testutik gora sortu eta egunkari nagusietan eman ditu argitara, hirurogeita hamarreko hamarkadatik 1990ekora bitartean.

1967 eta 1996 artean, 1963an Madrilen sortutako ZAJ abangoardiako kolektiboko kide izan zen Ferrer. Eta Espainiako perfomancearen aitzindari modura da ezaguna, bakarkako jardunari esker ez ezik talde hartan parte hartu izanari ez ezik. ZAJek zabaldu zituen John Cageren postulatuak Espainian, happeningen eta performanceen bidez. Cagek aldarrikatutako isiltasunaren printzipioak, hain zuzen ere, garrantzi berezia izan du Ferrerren lanean, egiletza- eta material-hutsuneen bidez; horren erakusgarri dira espazio hutsen gaineko ikerketa egiteko xedez hariak eta iltzeak erabiliz artistak sorturiko proiektu espazialak, maketak, marrazkiak eta perfomanceak.

Feminismoa haren jardunean kokatzen da, artistaren gorputza baita haren obraren euskarri nagusia, subjektua eta objektua. Autoerretratua denboran (Autorretrato en el tiempo) seriea lantzen dihardu, besteak beste: serie horretan, alboz albo jartzen ditu bere buruaren bi irudi, bere aurpegiaren erdi bana, simetria perfektuan lerrokaturik. Irudi bakoitza garai batean hartua da, eta, hala, erdi bat bestea baino hamar urte lehenagokoa izan daiteke. Artista aurpegi soraioaz ageri duten erretratu hauek nolabaiteko asaldura eragiten dute, denboraren joana adierazten duten heinean. Hamarkadaz hamarkada luzatzen den gorputzerako itzulera horretan, Ferrerren ibilbidean errepikatzen diren bi gai nabarmentzen dira: errepikapena eta denboraren joana.

Zenbaki lehenen poema (Poema de los números primos) proiektua ere abian du Ferrerrek: hirurogeita hamarreko urteetan hasi zuen, infinitua aztertzea xedetzat harturik. Matematika da serie honen osagai aipagarriena, eta urrundu egiten da artistaren gorputzaren luzapen moduko obretatik, guztiz ezabaturik subjektibitatearekin, halabeharrarekin eta estetikarekin loturiko auziak. Zenbaki lehenen poemaren adibide goiztiarrenetan kolore biziak ageri dira, baina Ferrer pieza horiek beren funtsezko osagaietara murrizten joan da pixkanaka: lerro eta zenbakietara murrizten, hain zuzen. Grafitozko lerro sotilek zenbaki lehenen sekuentziak lotzen dizkiote elkarri, eta keinu hori errepikatu egiten da marrazkiak erliebeaz hornitzen dituen harian. Berriki, eskala handiko instalazio tankera emateko moduan egokitu du artistak seriea, eta zorua eta hormak erabili ditu euskarri gisa.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

PDF-a JAITSI