katalogoa
Carlotta Corpron
Julie Jones
- Izenburua:
- Carlotta Corpron
- Egilea:
- Julie Jones
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
- Neurriak:
- 22,5 x 30
- Orrialdeak:
- 350
- ISBN:
- 978-84-95216-93-9
- Lege gordailua:
- BI-01621-2021
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta hezkuntza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Argia | Islak | Materialak | Erakusketak | Alabamako Woman’s College | Bauhaus Berria | Texas Woman´s University | Fine Arts Museums of San Francisco | Museum of Modern Art (MOMA) | Ingurunea eta natura | AEB | New York | India | György Kepes | Ladislav Sutnar | László Moholy-Nagy | Katherine Kuh | Marcuse Pfeifer | Ispiluak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Solarizazioa
- Aipatutako artistak:
- Corpron, Carlotta
1901, Blue Earth (MN, AEB) – 1988, Denton (TX, AEB)
Carlotta M. Corpron Minnesotan jaio zen, baina Indian egin zituen ikasketak, britainiar barnetegietan, harik eta 19 urte zituela AEBra itzuli zen arte. Han, arteko ikasketak egin zituen, eta irakasle gisa lan egin zuen, Alabamako Woman’s Collegen lehenik (1926–28), Cincinnatiko Unibertsitatean gero (1928– 35) eta Dentoneko Texas Woman’s Universityn azkenik (1935–68).
Diseinu, publizitate eta artearen historiako irakaslea izan zen, eta irakaskuntzan “argazkilaritza kreatiboa” —ingurunearen ikerketan oinarritua— landu zuen lehenengoetakoa: “Oso gaztetatik, ezkontzeari buruz baino gehiago nire karrerari buruz pentsatzera adoretu ninduen amak. […] Ez naiz sekula ezkondu, ezta inoiz gogorik izan ere. Aske sentitzen nintzen, mugimendu feminista baino askoz ere lehenago”1.
Corpron baliagarritasuna bilatuz praktikatzen hasi zen argazkilaritza (bere eskoletarako lagungarri gisa), baina berehala sortu zitzaion ingurune hark eskaintzen dituen adierazpen-aukerekiko interesa, abstrakziorako joera bereziki nabarmenaz. 1940ko hamarkadaren hasieran, László Moholy-Nagy eta György Kepes ezagutu zituen; Chicagoko New Bauhaus/Institute of Designen eskolak ematen ari ziren, eta akuilu gertatu ziren Corpronen planteamendu esperimentalerako.
Argiak liluratuta, zeina lantzen baitzuen lehengai modura, biderkatu egin zituen solarizazioak, marrazki argitsuak, handigailuan negatiboak gainjartzeak eta ispilu, prisma, paper ebaki, kristalezko kubo edo veneziar errezelak erabili zituen askotariko objektuen gainean (oskolak, moldurak, arrautzak…) argia errefraktatzeko, deformatzeko eta islatzeko, haiei argazkiak atera aurretik.
Corpron bakartuta zegoen geografikoki, baina haren obrak, garai hartan argazkilaritzak izan zuen garapen-mailarekin bat, aitortza lortu zuen 1940ko hamarkadaz geroztik. Bakarkako erakusketa batzuk egin zituen, eta argazkilaritzaren esparruko abstrakzioari buruzko erakusketa nagusietan parte hartu zuen, bereziki MoMak antolatutakoetan —hala nola Abstraction in Photography (1951)—.
Gainera, argazkiak argitaratu zituen garai hartako argitalpen ospetsuenetan: esate baterako, Kepesen The Language of Vision (1944), Moholy-Nagyren Vision in Motion de (1947), Katherine Kuhen Art Has Many Faces (1951) edo Ladislav Sutnarren Design for Point of Sale (1952). Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, Marcuse “Cusie” Pfeifer galerista izan zuen agente New Yorken, eta honako erakusketa hauetan parte hartu zuen: Women of Photography – An Historical Survey (San Francisco Museum of Art, 1975) eta Recollections: Ten Women of Photography (International Center of Photography, New York, 1979).
[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]