Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Gret Palucca

Adrien Sina

Izenburua:
Gret Palucca
Egilea:
Adrien Sina
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Mugimendua | Testura | Bauhaus Eskola | Dantza | Dantzariak | Charlotte Rudolph | Genja Jonas | Hans Robertson | Hugo Erfurth | László Moholy-Nagy | Oskar Schlemmer | Paul Klee | Piet Mondrian | Suse Byk | Vasily Kandinsky | Berthe Trümpy | Ise Gropius | Karla Grosch | Mary Wigman | Vera Skoronel | Yvonne Georgi
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Palucca, Gret

1902, Munich (Alemaniako inperioa) – 1993, Dresde (Alemania)

Vera Skoronelekin, Berthe Trümpyrekin eta Yvonne Georgirekin batera, Gret Palucca Mary Wigmanen lehenengo dantza-taldeko partaidea izan zen, eta harekin lan egin zuen 1919tik 1923ra arte, orduan independizatu, eta bere eskola sortu baitzuen 1925ean. Denbora gutxian erretorika bisual abstraktu eta minimalista bat garatu zuen, bere ospea areagotu zuena, kategoria handiko dantza-argazkilariekin: Hugo Erfurth, Hans Robertson, Genja Jonas, Suse Byk eta, batez ere, Charlotte Rudolph; erretorika horren ezaugarri nabarmenena mugimenduaren, azalaren eta testuren inguruen zehaztasun paregabe bat da eta itzal azpimarratu bat, argazkiei izugarrizko intentsitatea ematen diena.

Bere dantzetan mugimendua zen Paluccak adierazi nahi zuen gauza bakarra, abstrakzio maila oso zorrotza, alegia, Bauhaus liluratuta utziko zuen inpaktu eta modernitate-indarra ematen ziena bere argazkiei. 1925etik eta 1926tik aurrera, haren Palucca Tanz liburuxkak goraipamenezko ekarpenekin konpasatu ziren, Vasily Kandinskyren, Paul Kleeren, László Moholy-Nagyren, zeinak bere Pintura, argazkigintza, zinema liburuan sartu baitzuen, eta, batez ere, Vasily Kandinskyren eskutik, zeina liluratuta baitzegoen haren dantzen zehaztasunarekin eta doitasunarekin. Azken honek 1926an Das Kunstblatt, Der Sturm, Palucca Tanz agerkarietan argitaratu eta Puntua eta lerroa planoaren gainean liburuan jarraitu zituen marrazki analitikoek espazioaz norberak zeuzkan planteamenduen berezko elementu geometriko komunak azaldu zituen: puntu batean elkartzen diren hiru kurba, gorantz doan lerro zuzen handi bat kurba soil baten gainean ipinia, bi lerro handi paralelo angelu zuzen baten gainean jarriak, diagonalaren garapen indartsua.

Kandinskyk muturretako adarkatze geometriko txiki-txikiak estilizatzen ditu: hatzen egitura zehatza xehetasun bakoitzaren doitasunaren adibide gisa. Schlemmerek ez zuen Paluccaz hitzik aipatu, zeinak ez baitzuen sekula irakasle gisa jardun Bauhausean, haren ospea gorabehera. Karla Grosch, Paluccaren dizipulua, kontratatu zuten, aitzitik, gimnasia femeninoaz arduratzeko eta Metalezko eta kristalezko dantzak gorpuzteko. Ise Gropiusek gogoan zuen Paluccaren interpretazio bat Bauhauseko entzunaretoan, 1927ko apirilean: aretoa jendez gainezka eta aho bateko txalo-jotzeak.

Independentzian zetzan Paluccaren indarra; etengabe ibiltzen zen Europan zehar biran. Bere ikasleen espiritua markatu zuen 1926an Piet Mondrianen Konposizioa 1. zk. (Composition no. 1) bere eskolako dantza-aretoan eskegi zuenean, Blüthner piano beltzaren gainean. Wigmanek oihartzuna egin zion 1927ko liburuxkan sartutako sasiMondrian beltz batekin. Abstrakziorako lasterketa bi lehiakide horien artean ere bizkortu zen.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

PDF-a JAITSI