Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Lucinda Childs

Isabelle Danto

Izenburua:
Lucinda Childs
Egilea:
Isabelle Danto
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta musika | Artea eta pertzepzioa | Artea eta politika | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Geometria | Lerroa | Materiala | Mugimendua | Judson Church dantza-taldea | Feminismoa | Dantza | Merce Cunningham | Robert Wilson | Sol Lewitt | John Cage | Philip Glass | Susan Sontag | Yvonne Rainer
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa
Artelan motak:
Performance
Aipatutako artistak:
Childs, Lucinda | Martin, Agnes

1940, New York (NY, AEB)

Lucinda Childs Merce Cunninghamen estudioan sartu zen 1962an, eta han ezagutu zuen Yvonne Rainer. Rainerrek gonbidatuta, Judson Churchen parte hartu zuen, zeinak biltzen baitzituen garai hartako aldarrikapen sozial eta politikoei loturiko eszena alternatibo esperimentalaren jarraitzaileak, eta hartatik sortu zen post-modern dance deritzona: mugimenduaren ikerketa, koreografia-hiztegi orotatik haratago. Childsek 1963 eta 1966 artean sortutako piezak arteko urte militante haien lekuko dira, zeinetan bat egiten baitzuten feminismoak, performanceek, ekintzek eta eguneroko bizitzako keinuek. Horren adibide argia da Krabelina (1964) [Carnation (1964)]: etxeko objektuekin (iragazkia, sukaldeko espartzuak eta ilerako erruloak) eta hitzekin jolasten da artista, John Cageren eta Cunninghamen disoziazioaren kontzeptuaren ildotik. “Prozesu analitiko baten eta senezko baten arteko paralelismoarekin lan egiten dut. Biak dira beharrezkoak. Dantza eta musika bezalako egiturak paraleloan jartzeko modu bat da”, adierazi zuen artistak, erronka berrien bila zebilelarik ordurako1.

1973tik aurrera, arte minimalista eta errepikaria landu zuen, errepikapenaren, tarteen eta erritmoen auziak oinarri harturik. Robert Wilson eta Philip Glassen Einstein hondartzan (Einstein on the Beach, 1976) interpretatu eta koreografiatu ostean, Katema (1978) sortu zuen, non mugimenduan diren zenbait puntu bihurtzen baitira lerro diagonal konplexu bat, hiztegi soil batez eta espazioan nahiz denboran gertatzen den mugimendu eta noranzkoen abstrakzio batez. Childsek laukisare eta forma geometrikoak erabiltzen ditu, marraztu egiten ditu, Agnes Martinen antzeko prozesu bati jarraituz, harrituta utzi baitzuten haren pinturek. Dantza (Dance, 1979) lanean, zeinak kolokan jartzen baitu pertzepzioa Philip Glassen serieko bukleekin eta Sol LeWitten zineman oinarrituriko koreografiaren proiekzioekin, Childsek uko egin zion mezu orori, eta unibertsaltasunera jotzeko gonbita egin zuen.

1983an, Susan Sontagek —bolada batez Childsen bikotekidea izan zen—, zera idatzi zuen: “Childsen obraren izaera bisionarioa erakusten du, partez […], estereotipo ororekiko arbuioak, bere lana desartikulatzea edo zatikatzea ekar lezakeen ororekiko arbuioak”2. Childsek gai berriei heldu zien garai haren ondoren, espazio eszenikoko forma guztiak landu zituen, eta “intentsitatearen intimitate moduko bat” zela esan zuen bere lanari buruz3.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

Oharrak

  1. Lucinda Childs, hemen aipatua: Corinne Rondeau, Lucinda Childs – Temps/Danse, Pantin, Éditions du CND, 2013, 21. or.
  2. Susan Sontag, hemen aipatua: ibid., 193. or.
  3. L. Childs, hemen aipatua: Lucinda Childs – Temps/Danse, op. cit., 73. or.

PDF-a JAITSI