katalogoa
Tania Mouraud
Roxane Ilias
- Izenburua:
- Tania Mouraud
- Egilea:
- Roxane Ilias
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
- Neurriak:
- 22,5 x 30
- Orrialdeak:
- 350
- ISBN:
- 978-84-95216-93-9
- Lege gordailua:
- BI-01621-2021
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Espazio publikoa | Artea eta espazioa | Artea eta filosofia | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artea eta pertzepzioa | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Beltza | Sinbologia | Mihisea | Kontsumoa | Tourcoingeko Arte Ederren Eskola | Feminismoa | Düsseldorf | Ingalaterra | Paris | Hitzak | Lucy Lippard | Suntsipena | Hizkuntza | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Argazkia | Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Mouraud, Tania
1942, Paris (Frantzia)
Ingalaterran ikasketak egin (1957–59) eta Düsseldorfen urte batzuk igaro ondoren (1959–64) margotu zituen bere lehen mihiseak Tania Mouraudek. Margolaritzari eskainitako denboraldi hori 1969an amaitu zuen, koadroen erreketa sinboliko batekin. Parisen bizitzen jarrita, koadro abstraktu, inguratzaile eta sentsorial gisa sortutako iniziazio-gelak sortu zituen gero. Aurrerago, 1970eko hamarkadaren hasieran, pertzepzioaren mekanismoez, filosofia analitikoaz eta hizkuntzalaritzaz interesatu zen. Haren obra kontzeptualek zalantzan jartzen zuten irudia, testua eta identitatea, hala nola Nire gorputzak (My Bodies) eta Jendeak Tania Mouraud esaten dit (People call me Tania Mouraud) izeneko argazki-testuetan. 1977an bere lehen Performancea hirian 1. zk. (City Performance no. 1) egin zuen, eta konnotazio anti-kontsumista eta politikoko “NI” juntagailuarekin tapizatu zituen Frantziako hiriburuko fatxadak.
1980ko hamarkadaren amaieratik aurrerako Horma pinturak (Wall Paintings) lanetan bertikalki luzatu zituen hitz edo adierazpen baten letrak, espazio publikoko formatu monumentaletan zabalduta, irakurtezinak bihurtzeraino. “I have a dream” [Badut amets bat] edo “Woman is beautiful” [Emakumea ederra da] leloak deformatu zituen bereziki. Bigarren hori, adibidez, 1976tik irakasle diharduen Tourcoingeko Arte Ederren Eskolaren fatxadan paratu zuen, 1992an.
Segida eman zien lan horiei 2017 eta 2020 urteen artean ere, Hitz nahasiak (Mots mélés) sailean, automobiletarako pintura aluminiozko txapa gainean erabilita. Lan horietan, hitza, muturreko mailaraino abstraitua, geometriarik oinarrizkoenera murriztuta geratzen zen. Mouraudek aurrera jarraitu zuen ikerketa tipografiko horiekin 1988 eta 1992 artean, Botere beltza (Black Power) eta Kontinente beltza (Black Continent) sailen bidez. Mihise formadun (shaped canvas) horietan, monokromo beltzean kamuflatutako hitzak bereizezinak bihurtzen ziren.
Pintura abstrakturako itzulera horrek, bere azken mihiseak egin eta hogei urtera, 1994an izan zuen jarraipena, Dekoraziotik kondekoraziora (De la Décoration à la Décoration) sailari ekin zionean: zerrenda kromatikoz margotutako tiradera batzuk ziren, zurezkoak, erakusgai jarritako herrialdeko ohorezko kondekorazio zibil edo militarren koloreak hartzen zituztenak.
Bi urte geroagoko aldaera batek, fatxadan sakabanatuta ez, baizik eta behealdean lerrokatuta aurkeztu zituen erliebe piktoriko horiek, apaingarrizko plinto baten gisa, halako moduan non begirada apaltzera behar zuen obrari begira zegoena. Obra zintzilikatzeko moduak, bestalde, gogora ekartzen du emakumeek XX. mendean zehar jasan duten errepresioa, eta tradizioz gizonek erabili izan duten unibertso bat —gerra, nazionalismoa, baina baita artea, jenialtasuna eta sorkuntza ere— bereganatzen eta azpizkoz goratzen duen prozedura konprometitu baten gai errepikatu gisa agertzen da. Mouraudek modu erabakigarrian lagundu zion horrela abstrakzioaren historiari, formal hutsa izateari utzi baitzion, irismen historiko, sozial eta politiko batez aberastuta.
Lucy Lippard arte-kritikari estatubatuarrak berehala ulertu zuen Mouraden konpromisoa eta jokabidea: “Mouraud feminista sutsua da. Hala ere, duela urtebete inguru, Europan emakumeen artea kokatzen deneko testuinguruaren erreakzio gisa, alde batera utzi ditu emakume gaiak, kontzeptuaren mesedetan […]”, idatzi zuen 1976ean1.
[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]