katalogoa
Gertrud Arndt
Ina Belcheva
- Izenburua:
- Gertrud Arndt
- Egilea:
- Ina Belcheva
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
- Neurriak:
- 22,5 x 30
- Orrialdeak:
- 350
- ISBN:
- 978-84-95216-93-9
- Lege gordailua:
- BI-01621-2021
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Feminitatea | Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Arkitektura | Artea eta gizartea | Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Barne-diseinua | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Bauhaus Eskola | Ehungintza | Erfurt Museoa | Dessau | Weimar | Adolf Meyer | Alfred Arndt | Karl Meinhardt | Paul Klee | Vasily Kandinsky | Walter Gropius | Giza harremanak | Berdintasuna | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Alfonbrak
- Aipatutako artistak:
- Arndt, Gertrud | Koch-Otte, Benita
1903, Racibórz (Polonia) – 2000, Darmstadt (Alemania)
Nerabezarotik espiritu errebeldea zuenez, Gertrud Arndtek (ezkongaietan Hantschk) garbi zituen ideiak emakume moderno gisa bizitzan izan nahi zuen posizioaz. Gizarte tradizionalak esleitzen zion lekuari uko egiten baitzion, arkitektoa izatea zen Gertruden ametsa. 1919an hasi zuen prestakuntza Karl Meinhardtekin, Erfurten bizilekua hartutako arkitektoarekin. Gertrud marrazki eta idazkaritza lanetan ariko zen gehienbat, baina esperientziak amestutako lanbidearekin oso erlazio estuan egoten uzten zion, eta aldi berean jakintza ematen zion, barruko diseinuaren alorrean, batik bat. Garai hartan ikusi zituen lehendabizikoz Paul Kleeren eta Vasily Kandinskyren obrak, Erfurteko Museoan. Erakunde horretako zuzendariak Weimareko Bauhausean izena ematea iradoki, eta udalaren dirulaguntza bat lortu zion.
1923ko erakusketa handiaren ondoren eta Haus am Horn etxea aurkeztu ondoren matrikulatu zen Arndt Bauhausean. Etsipen handia hartu zuen jakin zuenean eskolari ez zitzaizkiola nahikoak iruditzen arkitekturaz zituen ezagutzak eta prestatze gelan sartu behar zuela. Adolf Meyeren marrazki eskolak jarraitu zituen, baina, emakume bakarra zenez, ez zegoen gustura, eta, beraz, amore eman zuen ehungintzako lantegian izena emateko, langintza horrekiko zaletasunik inoiz izan ez bazuen ere.
Handik gutxira Ardnt lantegiko alfonbra-sortzaile nagusietako bat izan zen, Benita Koch-Otterekin batera. Haren bigarren alfonbra Walter Gropius zuzendariaren bulegoan jarri ere egin zuten, eta hori sekulako aintzat hartzea zen. Alfonbra hori, prestakuntzazko marrazkiei esker birsortu zena, guzti-guztiak gorde zirenez, Arndten maisulanetako bat dela esan izan da, haren ikerketen gailurra, Paul Kleeren teorien uberan.
1927an, Alfred Arndtekin ezkondu baino lehentxeago, ezkontza-kontratu original bat idatzi zuen. Bikoteko rol tradizionalekiko ironiagatik ospetsua zenez, baina baita ere senarraren eta emaztearen arteko berdintasunari ematen zion enfasiagatik, dokumentuak artistaren jarrera islatzen zuen.
1929an Alfred Arndt Dessauko Bauhauseko irakasle izendatu zutenean, Gertrudek feminitatea auzitan jartzeko aldi bati ekin zion 43 autoerretratu mozorrotuko sail baten bitartez, orduz gero enblematikoa dena. Protagonista gisa posatuz, rol femenino desberdinak bereganatuz, emakumeak gizartean zuen egoera auzitan jartzen zuen irudi-korpus bat sinatu zuen Ardntek.
[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]