Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Etel Adnan

Fanny Drugeon

Izenburua:
Etel Adnan
Egilea:
Fanny Drugeon
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Arkitektura | Artea eta hezkuntza | Artea eta paisaia | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Tamaina | Erakusketak | Berkeley Unibertsitatea | Sorbona Unibertsitatea | Filosofia | Erbestea | Libanoko gerra zibila | Feminismoa | Ingurunea eta natura | Zawaya aldizkaria | AEB | Tamalpais mendia | Paris | Libano | Poesia | Ann O’Hanlon | Carolyn Christov-Bakargiev | Étienne Souriau | Fawwaz Trabulsi | Gaston Bachelard
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Adnan, Etel

1925, Beirut (Libano)

Etel Adnanentzat, ez da inola ere beharrezkoa identitate bat, esklusiboegia bailitzateke: bere buruari buruz dio ez dela bakarra, asko baizik. Poeta, idazle eta pintorea izan zen; greziarra zuen ama, siriarra aita, eta Estatu Batuetakoa zen bera, adopzioz; hala, hainbat hizkuntza eta kultura ezagutu zituen: greziarra, turkiarra, frantsesa, arabiarra eta ingelesa. Hasieran arkitekturak erakarri bazuen ere —amak ez zion onartu ikasketak haiek egitea, gizonezkoen lanbidetzat zuelako—, 1949an Filosofia ikasketak hasi zituen Sorbonan, Gaston Bachelard eta Étienne Souriaurekin. Souriauk bultzatu zuen AEBra joatera, Berkeleyra. Kalifornian, irakaskuntzan jardun zuen, harik eta 1972an Libanora itzuli zen arte. Hango gerra zibilak behartuta, ordea, handik alde egin, eta AEB eta Paris artean bizi zan zen. Berkeleyn hasi zen margotzen, berrogeita hamarreko hamarkadan, hango Pintura Sailaren zuzendari Ann O’Hanlonek bultzatuta eta hark oparitutako paper eta pastelekin.

Bere jardueraren arlo horren berri 2012an zabaldu zen, Carolyn Christov-Bakargieven Documenta 13n erakusgai jarri baitzituzten haren obrak. Ordura arte, idatzi konprometituengatik izan zen ezaguna nagusiki; aipatzekoak ditu, esaterako, Sitt Marie-Rose (1978), Libanoko gerra zibilean oinarritua, zeinetan politikaz mintzo baita emakume bat, arabiar munduan ohi ez bezala, edo Cities & Women (Letters to Fawwaz), 1993an argitaratua, zeinak jasotzen baitu gutun-truke bat Fawwaz Trabulsik Zawaya bere aldizkari-proiekturako arabiar munduko feminismoaz idazteko egin zion eskaritik sortua. Adnanentzat, estu lotuta daude poesia eta abstrakzioa. “Arte abstraktua adierazpen poetikoaren baliokidea zen; ez nuen behar hitzik, koloreak eta lerroak baizik. Jada ez nuen hizkuntzak markatutako kultura bateko kide izateko premiarik; aitzitik, adierazpen-molde ireki bat balia nezakeen”1, azaldu zuen artistak berak.

Haren orduko koadroak formatu txikikoak dira, oso soilak baina sendotasunez eraikiak. Obra horien kolorea, tesela modura aplikatua hasieran, bizia da oso, eta gero eta autonomoagoa bihurtzen da. Natura funtsezkoa da haren koadroetan, itsasoan edo mendietan inspiratuak baitira; adibidez, Ipar Amerikako paisaien handitasunean, San Frantziskoko Tamalpais mendikoetan esaterako. Hain zuzen ere, han finkatu zen artista, eta haren obren gai errepikakorra bihurtu zen eremu hura. “1967ko martxoak 13. Gaur, unibertsoaren oroitzapenak eta biok elkarri lotuta gaude. Mendiaren aurrean2”.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

Oharrak

  1. Etel Adnan, Écrire dans une langue étrangère, Patrice Cotensinek ingelesetik frantsesera itzulia, Paris, L’Échoppe, 22. or.
  2. E. Adnan, Voyage au Mont Tamalpaïs, Paris, Manuella arg., 2013, 22. or.

PDF-a JAITSI