Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Elsa Thiemann

Laura Weber

Izenburua:
Elsa Thiemann
Egilea:
Laura Weber
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Argazkigintza | Artea eta industria | Artea eta zientzia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materialtasuna | Simetria | Apaindurak | Bauhaus Eskola | Gebrüder Rasch fabrika | Hanburgoko Arte Dekoratiboen Eskola | Ingurunea eta natura | Loreak | Dessau | Joost Schmidt | Josef Albers | Margarete Kubicka | Paul Klee | Stanislaw Kubicki | Vasily Kandinsky | Walter Peterhans
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Ikuspegi Berria | Objektibotasun Berria
Artelan motak:
Argazkia | Paper margotuak
Aipatutako artistak:
Thiemann, Elsa

1910, Thorn-Mocker (Alemaniako inperioa) – 1981, Hanburgo (Alemaniako Errepublika Federala)

Elsa Thiemann (ezkongaitan Franke) Bauhausmädel bat zen (Bauhaus neska): Weimareko errepublika bitartean karrera artistiko batekin amets egiten zuten emakume aleman askok bezala, 1929an Dessauko Bauhausean sartu zen. Ia ziur da Margarete Kubicka, haren marrazki irakaslearekiko harremanek eragin zutela Elsa Franke neska gaztearengan prestakuntza zeharo moderno baterantz bere burua orientatzeko gogoa. Izan ere, Kubickak, Stanislaw Kubicki pintore espresionistaren emazteak, harreman handia zuen Berlingo giro abangoardistekin, dadaistekin, batik bat. Bauhauseko bere lehen sei hilabetekoan, Josef Albersen eta Vasily Kandinskyren eskoletara joan zen Thierman, eta, gero Paul Kleeren eta Joost Schmidtenetara, Inprimatze eta Publizitate departamentuan. 1930an Argazkigintzakoan sartu zen, Walter Peterhans zuzendari zuena. 1931n diploma lortu zuen, merezimendu handiz, zeren eta kontuan hartu behar baita emakumezko ikasleek nekez amaitzen zutela bi urteko prestakuntza hura.

1930eko hamarkadan, haren sorkuntza fotografiko abstraktuek bi aldaera izan zituzten. Lehenengoan, haren argazkiak Objektibotasun Berriaren kode estetikoaren esparruan zeuden. Bigarrena, berriz, Bauhausean eta Hannovereko Gebrüder Rasch fabrikan sortzen ziren dekoraziorako paper margotuetarako eredu gisa erabiliko ziren fotogramak ziren. Haren estetika Ikuspen Berriarenetik hurbilago zegoen.

Lehenengo kasuan, artistak bere irakasle Peterhansek irakatsitako irakaspen zorrotza eta argazkigintzaren planteamendu zientifikoa praktikan jarri zuen; bigarrenean, kamerari uko egin zion apaindurazko konposizioak egiteko, motiboak tinta zuriz errepasatuz eta haien zati bat koloreztatuz batzuetan. Haren Irudi enigmatikoek (Rätselbilder) koadroratze oso hurbil baten bitartez atzemandako eguneroko erabilerako objektuak aurkezten dituzte. Lehen plano ausart horiek estetika txundigarri bat sortzen dute, abstrakzio fotografikoaren hasierak gogorarazten dituena: beren testuren konplexutasuna eta beren ñabardura eta kontraste guztien materialtasuna azpimarratzen duen argi baten pean aurkezten zaizkio objektuak haiei begira dagoen pertsonari. Paper margotuko bozetoetarako, artistak loreak, lumak, adarrak eta baita frutak ere erabili zituen, zeinak simetrikoki eta erregulartasunez antolatzea, paper margotuaren konposizio-arauak betez, erabateko erronka baitzen eta, era berean, konposizioen ezaugarri originala.

Artistak 1960an eman zien amaiera bere jarduera fotografikoei, haren senar Hans Thiemann pintorea Hanburgoko Arte Ederren Eskolako irakasle izendatu zutenean.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

PDF-a JAITSI