katalogoa
Lotte Jacobi
Julie Jones
- Izenburua:
- Lotte Jacobi
- Egilea:
- Julie Jones
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
- Neurriak:
- 22,5 x 30
- Orrialdeak:
- 350
- ISBN:
- 978-84-95216-93-9
- Lege gordailua:
- BI-01621-2021
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta denbora | Artea eta komunikabideak | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erakusketak | Brooklyn Museum | Museum of Modern Art (MOMA) | Sobietar Batasuna | Dantza | AEB | New York | Berlin | Munich | Albert Renger-Patzsch | Alfred Stieglitz | Leo Katz | Lucia Moholy | Minor White | Tina Modotti | Immigrazioa eta emigrazioa | Bidaiak | Dimentsioa | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Abbot, Berenice | Henri, Florence | Jacobi, Lotte | Krull, Germaine | Nevelson, Louise
1896, Toruń (Alemaniako Inperioa) – 1990, Deering (NH, AEB)
Argazkilari-familia bateko alaba izanik, Lotte Jacobi —izen osoa: Johanna Alexandra Jacobi—, bere aitaren estudioan hasi zen lanean, Berlinen, 1921. urtean. Argazkigintzaren gaineko ezagutza teknikoa perfekzionatu zuen, eta zinematografiaren munduan sartu zen Municheko eskola batean —Staatliche Höhere Fachschule für Phototeknik—, 1925etik 1927ra; ondoren, aitaren estudioaren zuzendaritza lortu zuen. Garai hartan, moda-modako erretratu-egilea zen Jacobi; bestalde, bere irudiak argitaratu zituen zenbait hedabidetan, hala nola Berliner Illustrierte Zeitung, Die Dame eta Der Querschnitt agerkarietan. Beste emakume batzuekin batera —Florence Henri, Germaine Krull eta Lucia Moholy, adibidez— erakusketa abangoardistetan parte hartu zuen: Fotografie der Gegenwart (1929-30) eta Das Lichtbild (1930). 1930eko udan, SESBen barna bidaiatzen ari zela, bere estudioa utzi zion Tina Modotti argazkilari komunista erbesteratuari. 1935ean, berriz, New Yorkera joan, eta estudio bat ireki zuen bertan.
Hurbilekoa zuen hiriko emigranteen komunitate artistiko eta intelektuala; halaber, beste argazkilari batzuk ezagutu zituen, Alfred Stieglitz eta Berenice Abbott, esaterako. Brooklyn Museum-ek bakarkako erakusketa bat eskaini zion azkar samar: 1937an. 1940ko hamarkadaren erdialdean, gauza esperimentalagoak egiteari ekin zion Jacobik, kamerarik gabeko argazkiak egiten ikasi baitzuen Leo Katz artistaren eskutik. Jacobik denboraren dimentsioa txertatu zuen teknika horretan: linterna bat eta bestelako objektu batzuk astintzen zituen paper sentikorraren gainean; horren harira, zera esan zuen: “Betidanik entzun ditut [Albert] Einstein eta bere kideak dimentsio-aniztasunaz hitz egiten; bada, neronek ere probatu nahi nuen”1. Irudi horiei photogenics izena jarri zien Katzek (1962)2, eta gerraosteko korronte baten baitan kokatzen dira, zeinean argazkilaritza abstraktua lantzen baitzen, garai hartako berrikuntza piktorikoekiko paraleloan. Artistak mugimendu horrekiko zuen interesaren haritik, keinuen abstrakziora gerturatu zen bereziki, baina baita dantza garaikidera ere; diziplina horren argazkiak egin zituen hogeita hamarreko hamarkadan. Jacobiren esperimentuak Europan aurkeztu ziren bi erakusketatan: Subjektive Fotografie 2 (1954–55) eta Subjektive Fotografie 3 (1958); bestalde, AEBko erakusketa garrantzitsu batzuetan ere erakutsi ziren bere lanak, New Yorkeko MoMA museoak antolatutakoetan, adibidez: In and Out of Focus (1948), Photographs by 51 Photographers (1950), Abstraction in Photography (1951) eta The Sense of Abstraction (1960). 1955ean, Deering-en ezarri zen (New Hampshire): ordutik aurrera, argazkiak egiten jarraitu zuen, eta beste argazkilari eta artista batzuen obrak erakusten zituen bere estudioan: Minor White, Louise Nevelson eta Albert Renger-Patzsch, besteak beste.
[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]