Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Běla Kolářová

Karolina Ziebinska-Lewandowska

Izenburua:
Běla Kolářová
Egilea:
Karolina Ziebinska-Lewandowska
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Argazkigintza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Lan-prozesua | Materiala | Lankidetza artistikoa | Grupo 42 | Feminismoa | Frantzia | Praga | Jiří Kolař | Karel Malich | Václav Boštík | Zdenĕk Sýkora
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa | Op-art
Teknikak:
Collage | Marrazkia
Artelan motak:
Argazkia | Fotogramak
Aipatutako artistak:
Kolářová, Běla

1923, Terezin (Txekoslovakia) – 2010, Praga (Txekiar Errepublika)

1960ko hamarkadaren hasieran Bĕla Kolářová argazkilari txekiarra, fotograma abstraktuak egin nahirik, kamera ilunean sartu zenean, arte ez-figuratiboko korronte indartsu bat ari zen errotzen arte bisualen alorrean, besteak beste Václav Boštík, Karel Malich eta Zdenĕk Sýkora artistek osatutako belaunaldi berri baten bultzadari esker. Kolářováren sortze-lanek harrera ona izan zuten Pragan antolatutako hainbat erakusketatan, baina nazioarteko ospea beranduago iritsi zitzaion, 2000ko hamarkadan.

Alemaniarren okupazioan, eta bere artezaletasuna eta talentua gorabehera, Kolářová Pragako merkataritza-eskola batean matrikulatu zen. Baina Jiří Kolář poeta abangoardista ezagutu zuelarik (Skupina 42 artista-taldearen sortzaileetako bat zen Kolář), hasierako bokazioari heldu zion berriro. 1949an, Kolář-ekin ezkondu zen, eta elkarlanean jardun zuten biek, nor bere alorrean trebatzeari utzi gabe. 1950eko hamarkadan, kamera ilunak eskaintzen zizkion posibilitateak ezagutu aurretik, Kolářová kaleko argazkiak egiten ibili zen. Etxe barruko unibertsoari, hutsaltzat baztertzen den horri begira jarri zen batez ere. 1961ean, bere lehen “negatibo artifizialak” sortu zituen, berak asmatutako teknika bat erabiliz. Zeluloide zati bati parafina-geruza mehe bat aplikatu, eta landare-zatiak, barazki-azalak eta hondarrak jartzen zituen gainean. Irudi abstraktuak, organikoak, ilunak sortu zituen. 1962tik aurrera, Kolářová argidun diseinuekin esperimentatzen hasi zen, biraka zebilen euskarri fotosentikor bat argi-iturri baten eraginpean jarrita. Denboraldi bat Erradiogramak (Roentgenograms) —Op Arten oso gertuko konposizio batzuk— egiten jardun ondoren, konposizio minimalistak sortzen hasi zen, natura hilak, ilez, arrautza-azalez, botila-txapez, sukaldeko tresnez, brikolaje-erremintez eta zeramikazko zatiz osatuak. 1970eko hamarkadatik aurrera, argazkigintzari uko egin, eta collageak eta marrazkiak egin zituen ezpain-margoz, makillatzeko hautsez eta begi-itzalez. Konposizio horiek adierazpen feministatzat interpretatu ziren geroago, emakumeen unibertsoko objektuak erabili baitzituen sarritan. Muntaketa-lan batzuk ere egin zituen, objektu metalikoak hartu —klipak, grapagailuak, krisket automatikoak, bizar-orriak, luma-muturrak— eta egitura geometrikoak, zirkularra edo karratuak atonduz haiekin, kartoi zurien gainean jarrita.

1960ko hamarkadatik aurrera, hainbat erakusketa egin zituen, Txekoslovakian eta atzerrian, baina batez ere Frantzian, 1980ko hamarkadan hara emigratu baitzuen senarrekin. Artistaren artxiboetan gordea argitara ahala, Kolářová obra aberats eta askotariko baten egilea izan zela ari da agerian geratzen.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

PDF-a JAITSI