Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Martha Boto

Michel Gauthier

Izenburua:
Martha Boto
Egilea:
Michel Gauthier
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Islak | Denbora | Espazioa | Gainazala | Kolorea | Mugimendua | Oreka | Erakusketak | Argentinako Artista Ez Figuratiboak (ANFA) | Asociación Arte Nuevo elkartea | Grupo Madí | Nouvelles Tendances taldea | Zero taldea | Denise René galeria | Musée d'art moderne de la Ville de Paris | Paris | Argentina | Almir Mavignier | Carmelo Arden Quin | Ernesto de la Cárcova | Gregorio Vardánega | Victor Vasarely | Matko Meštrovic | Elektrizitatea
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Zinetikoa | Op-art
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Boto, Martha

1925, Buenos Aires (Argentina) – 2004, Paris (Frantzia)

Artea eta kultura oso maitea zuen ingurune batean hazia, Martha Botok, amak bultzatuta bereziki, arte-ikasketak hasi eta karrera eredugarria egin zuen garaiko Argentinan. Buenos Aireseko Arte Ederren Goi Eskolan eman zion azkena bere ibilbide akademikoari. 1950ean utzi zuen Eskola, Ernesto de la Cárcova karrera-amaierako beka ospetsua eman ziotenean. 1954an, abstrakziorantz bideratu zuen bere pintura-jarduera; 1956an, Carmelo Arden Quin artista plastikoaren Asociación Arte Nuevo elkartean sartu zen, eta hurrengo urtean, ANFA (Argentinako Artista Ez Figuratiboak) taldean. 1959an, Parisera joan zen bere mutil-lagun Gregorio Vardánega artistarekin batera. Han, berehala, Galerie Denise René galeriaren inguruan sortutako artista plastikoen taldera batu zen. 1963an, elektrizitateak eskaintzen zituen aukera erabiltzea erabakita, bere lehen eskultura zinetikoak egin zituen. 1963an eta 1965ean, Nouvelles Tendances nazioarteko taldeak Zagreben antolatutako bigarren eta hirugarren erakusketetan parte hartzera gonbidatu zuten. Matko Meštrovic arte-kritikari kroaziarrak eta Almir Mavignier artista brasildarrak sortu zuten taldea, 1961ean. Garaitsu hartakoak ditugu Botoren kutxa lumino-zinetiko ospetsuak, hurrengo urteetan joera artistiko horren historia markatu zuten hainbat erakusketatan aurkeztu zirenak, hala nola hauetan: Light Motion Space (Walker Art Center, Mineapolis, eta The Albright-Knox Art Gallery, Buffalo) eta Lumière et mouvement (Musée d’art moderne de la Ville de Paris). Galerie Denise Rene delakoak haren lanaren atzerabegirako bat antolatu zuen 1969an. 1970eko hamarkadaren hasieran, Botok batez ere pintura lantzea erabaki zuen. Nazioarteko mugimendu optikozinetikoaren artista nagusietako bat izan zen.

Botok Victor Vasarelyren Madí talde argentinarraren eta Zero nazioarteko mugimenduko kide batzuen kezka kosmiko berak zituen. Aise antzematen dira kezka horiek haren poetikan eta, adibidez, lurrari lotuegi dagoen ikuspegi prosaiko bat gainditzea proposatzen duen Isla-multzoa (Essaim de reflets, 1965) lanaren gainazal islatzaile eta mugikorren arteko jokoan. Artista zioenez: “Beti liluratu izan naute harmoniaren eta orekaren legeek, argi- eta mugimendu-, espazio-, denbora- eta kolore-erlazioen bitartez kosmosa arautzen duten horiek”1.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

Oharrak

  1. Martha Boto, hemen: Electra: l’électricité et l’électronique dans l’art au xxe siècle, erak. kat., Paris, Musée d’art moderne de la Ville de Paris, 1983, 272. or.

PDF-a JAITSI