katalogoa
Elizabeth Murrau
Michel Gauthier
- Izenburua:
- Elizabeth Murrau
- Egilea:
- Michel Gauthier
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
- Neurriak:
- 22,5 x 30
- Orrialdeak:
- 350
- ISBN:
- 978-84-95216-93-9
- Lege gordailua:
- BI-01621-2021
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Erakusketak | Mihisea | Oakland Mills College | Art Institute of Chicago | Museum of Modern Art (MOMA) | Feminismoa | New York | Komikia | Anselm Kiefer | Claes Oldenburg | David Salle | Frank Stella | Julian Schnabel | Paul Cézanne | Ron Gorchov | Dimentsioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Kubismoa | Minimalismoa | Neoespresionismoa | Pop Artea | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise | Frankenthaler, Helen | Krasner, Lee | Murray, Elizabeth
1940, Chicago (IL, AEB) – 2007, New York (NY, AEB)
1958an, Elizabeth Murray Chicagoko Art Institute eskolan sartu zen, publizitate arloko marrazkilari izateko asmoz, baina Paul Cézanneren obrak eragin zion zirrararen ondorioz, pinturara bideratu zituen bere urratsak. 1964an, Arte Ederretan lizentziatu zen, Oaklandeko Mills Collegen. 1967an, New Yorken kokatu zen. Haren lehen sorkuntzetan, nabarmena da Claes Oldenburgen obraren eragina, baina 1971n, hirugarren dimentsioari uko egitea eta akrilikoaren ordez olio-pintura erabiltzea erabaki zuen.
“Murray” estiloa —Bananduta eta elkartuta (Parting and Together) lana dugu horren adibide—, 1970eko hamarkadaren erdialdean hasi zen itxura hartzen: komikikoen antzeko irudiz osatutako abstrakzio bat da, shaped canvas mihiseak erabiltzen dituena, hau da, formatu tradizional angeluzuzenaz bestelako euskarriak: oihal ez-laukizuzenak, biribilak, triangeluarrak… Obra hori Frank Stellaren garai bereko aluminiozko eraikuntza barrokoekin erlazionatu izan da sarritan. Murrayk beti adierazi du Ron Gorchoven pintura ganbilek eragin erabakigarria izan zutela berarengan.
Zentzu zabalagoan hartuta, Murrayren margolanak oso modu berezian bateratu zituen bateraezinak ziruditen bi eredu historiko: Minimalismoaren nolabaiteko herentzia kubista, batetik, eta Pop Arteak iragazitako zain surrealista bat, bestetik. Pinturak 1980ko hamarkadan izan zuen bilakaera ikusita —graffitia, abstrakzioaren eta figurazioaren arteko gurutzaketa postmodernoa, neoespresionismoa—, Murrayren lana, angelu zorrotzeko eraikuntzen eta euskarri gisa erabiltzen dituen erraboil itxurako forma koloredunen artean lortzen duen oreka bertutetsu horrekin, funtsezko erreferentzia da gaur egun.
Hala ere, Murrayren jarrera historikoak ez zuen erabateko onarpenik izan, hark berak aitortu zuen bezala: “Neoespresionismoaren hastapenak ziren —Julian Schnabel, Anselm Kiefer, David Salle—; egia esan, taldeko liderra neu izango nintzela pentsatzen nuen, kar- kar!, xaloa ni... Eta han zeuden mutil haiek. Sinestezina: feminismo haren guztiaren ondoren, mutilak jaun eta jabe hirian. Eta emakumeak: ‘Neskak, itzuli zeuen lekura”1.
2005ean, New Yorkeko MoMAk Murrayren obraren atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat antolatu zuenean, erakunde ospetsu horrek ohoratzen zuen laugarren emakume artista izan zen, laugarrena baino ez, Louise Bourgeois, Lee Krasner eta Helen Frankenthalerren ondoren.
[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]