Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

katalogoa

Trisha Brown

Isabelle Danto

Izenburua:
Trisha Brown
Egilea:
Isabelle Danto
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa eta Editions du Centre Pompidou, 2021
Neurriak:
22,5 x 30
Orrialdeak:
350
ISBN:
978-84-95216-93-9
Lege gordailua:
BI-01621-2021
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Lan-prozesua | Mugimendua | Eszenografia | Lankidetza artistikoa | Judson Dance Theater | Judson Church dantza-taldea | Dantza | Dantzariak | Grand Union inprobisazio-taldea | New York | Donald Judd | Robert Rauschenberg | Anna Halprin | John Cage | Robert E. Dunn | Steve Paxton
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa | Posmodernismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Performance
Aipatutako artistak:
Brown, Trisha

1936, Aberdeen (DC, AEB) – 2017, San Antonio (TX, AEB)

Trisha Brown dantzari, koreografo eta artista plastikoa dantza postmodernoaren (post-modern dance) aitzindarietako bat da, “inprobisazio egituratuen” inguruan eraiki zuen dantza modu jarraituagatik eta gihar-askapenaren teknikan [release] oinarri hartzen zuten gorputz-mugimendu arinengatik ezaguna. 1960tik aurrera, Halprinen tailerretan parte hartu zuen, Mendebaldeko Kostaldean, eta, 1961ean, New Yorken, Robert E. Dunnen konposizio-tailerrean —John Cagek indeterminazioaz emandako irakaspenetan inspiratutako tailer bat zen—. “Banekien egituraren inguruan egin nahi nuela lan, egiturak edukian zer neurritan eragiten duen jakiteko, besteak beste1.

Geroago, estutu bat eman diot ikuspegi horri, zer prozedura eta zer erabaki hartu erabakitzen lagunduko zidaten egitura-bitartekoak bilatuz”, esan zuen artistak, bere burua “abstrakzioaren lokomotor” gisa definitzen zuenak. 1962an, Judson Dance Theater dantza taldearen sorreran parte hartu zuen, Judson Churchek bultzatutako ekimen-programa aurrerakoiaren barruan. Espazio hartan, dantza postmodernoa giro demokratiko batean gauzatzen zen, determinismo oro arbuiatzen eta praktikak gurutzatzen zituzten emakumeek gidatuta. 1970ean, Trisha Brownek bere konpainia sortu zuen, emakumez bakarrik osatua denbora askoan, eta Grand Union inprobisazio taldean parte hartu zuen. Garai hartakoak ditu bere Obra goiztiarrak (Early Works) ospetsuak, agertokitik kanpora ateratzen eta espazio alternatibo eta naturaletan antzezten zirenak, arte minimalistatik sortutako mugimendu sinple eta errepikatuak baliatuta.

Grabitatea bera birdefinitu zuen SoHoko teilatu, horma eta fatxadetan aurkeztu zituen Ekipamendu piezak (Equipment Pieces) zirelakoekin. Matematiko (Mathematical) izeneko zikloarekin —1971n hasia, Metaketa (Accumulation) lanarekin—, mugimendu browniarra bereizten duten atzera-aurreren etengabeko sorkuntza-prozesua ezagutarazi zuen. 1976an, Locus lanarekin, Trisha Brownek agerian utzi zuen marrazkiak haren sormen-prozesuan jokatzen zuen papera, mugimenduaren sorkuntza eta espazializazioa antolatzeko diagrama bat, “partitura” bat, aurkeztuta.

2002an performance bat egin zuen, Marrazki bat da (It’s a Draw) izenburukoa, lurrean jarritako paper orri baten gainean, oinetako behatzekin edo eskuetako hatzekin eusten zituen ikatz-ziriak erabiliz: gorputz osoak hartzen zuen parte dantzariaren hara-hona erregistratzen zuen hiru dimentsioko marrazki batean. 1979ko Amu izoztuta (Glacial Decoy) delakoarekin, Robert Rauschenbergekin elkarlanean egindako sorkuntzek abstrakzio sentsual bihurtzen segitzen zuten gorputz dantzaria. Newark (1987) izeneko koreografiarekin, Donald Judden dekoratu baten aurrean, bere ikerketa formal geometrikoak eszenaratu zituen, eta aurrera jarraitu zuen generoaren dekonstrukzioarekin: emakume dantzariek gizonezkoak gidatzen zituzten, berak Steve Paxton gidatu zuen bezala 1963ko Argi beheratze (Lightfall) lanean.

[Itzulpena: Rosetta Testu-Zerbitzuak, SL]

Oharrak

  1. Trisha Brown, hemen: Pieter T’Jonck, “Entretien avec Trisha Brown”, Danse et architecture, Nouvelles de danse, 42–43. zk., 2001eko udaberria, 138. or.

PDF-a JAITSI